Lau Haizetara
Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak… Lehenengo sektoreari eskeinitako tarte bereziak emitiduten dira magazine honetan: Garoa (baserri mundua), Kresala (arrantza mundua). Bestekako tarte bereziak be bai: eliz gaiak, Euskal Herriko Unibertsidadea eta abar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astetero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea), Euskera hobetzen tartea (Adolfo Arejita), zientzialariak eta abar. Informazinoa eta entretenimendua ordu bi eta erditan zehar.
Jon Abril Olaetxearen lekukoa hartu dau Etxebarriak
Maddi Etxebarria Bilbao da Elhuyarreko koordinatzaile barria. Elhuyar fundazioaren patronatuak urriaren 21ean izentau eban, aho batez, eta Jon Abrilen lekukoa hartuko dau. Etxebarriak ibilbide luzea egin dau ibilbidean: 1999tik da Elhuyarreko kidea, koordinazino-lanetan aritu da eta zuzendaritzako kidea be izan da. Azken urteotan, euskerearen alorreko aholkularitzan jardun dau. Ardura barria ilusinoz eta erantzukizunez hartu dauala azaldu dau Etxebarriak. Elhuyarren egindako ibilbideari esker, erakundearen lana eta lantaldea barrutik ezagutzen dauz, eta etapa barri honetan orain arteko bideari jarraipena emoteko asmoa dauka. Etxebarriak urteak daroaz euskeraren erabilerea sustatzeko lanean, bereziki enpresen eta lan-munduaren esparruan. Arlo horretan hondino badagoela aurrera egiteko bidea adierazo...
Ikastolen Elkartearen laguntzeagaz eta alkarlanagaz sortu dau
Durangoko Azokak, Ikastolen Elkarteagaz alkarlanean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteakaz ikastetxeetan lantzeko BADA! unidade didaktikoa prestau dau. Proposamena baliatuz, ikasleek Durangoko Azoka sakonago ezagutzeko eta euskal kulturan murgiltzeko aukera izango dabe, jolasaren eta hausnarketearen bidez, eta euren herriko edo inguruko testuingurutik abiatuta. Unidade didaktikoak hamar jarduera batzen dauz, hiru fasetan banatuta: Durangoko Azokaren aurretik, azokak irauten dauan bitartean eta ostean. Xixili Bengoetxeak azaldu dauanez, ikastetxeek eta ikasleek urtero erakusten daben parte-hartzeak bultzatu dau proposamena sortzea. Izan be, Durangoko Azokara ikasle ugari joaten dirala ikusita, azokearen inguruko lanketa sakontzeko beharra ikusi dabe. Baina azokako egunetan zentrau beharrean, lanketa hori transbersalagoa bihurtzea eta...
Bisita gidatuak, ibilbide interpretatiboak, landa eta itsas munduagaz lotutako esperientziak, topaketak, dastaketak... antolatu dira
Lea Artibai eskualdea Leartibai Bertotik ekimenaren edizino barri bat ospatzen dabil. Tokiko produktuak, bertako ekoizleen lana eta lurraldearen aberastasun kulturala, historikoa eta naturala balioan jartzea da ekimenaren helburua. Leartibai Fundazioak antolatuta, aurtengo edizinoak, zortzigarrenak, izena eta eskaintza barriztu dauz, eskualdeko herritarrei zein bisitariei bertako ondarea eta nortasuna beste modu batera ezagutzeko aukerea eskaintzeko. Ainhoa Arrizubieta Leartibai Fundazioko zuzendariak azaldu deuskuz, ekimenak aldaketa esanguratsuak dakarz. Orain arte Leartibai Fest izenagaz ezagutzen zan. Arrizubietaren esanetan, aldaketak aurrerapauso bat ekarri dau, turismoa sustatzeaz ganera, eskualdea bertako herritarren artean be ezagutarazoteko. Ekintzak aste bitik lau astera zabaldu dabez, eta lehen sektoreak presentzia handiagoa dauka...
Proiektuak Euskal Herria eta Gambia lotu gura dauz futbolaren bitartez
Ander Azkarai forutarrak Gambiako Lehoiak proiektua sortu eban 2024ko irailean, Alpicat Solidari erakundeagaz batera, Baja Kundan (Gambia) egindako boluntariotza-egonaldi baten ondoren. Urte horretan, Katalunian fisioterapia ikasketak egiten ebazan bitartean, Azkaraik praktikak egin ebazan hiru astez Afrikako herrialdean. Bertan San Mamés United Academy taldearen barri izan eban. Harrituta geratu zan etxetik hain urrun Athleticen koloreak eta elastiko zuri-gorriak ikustean. Horregaitik, lotura hori indartzeko eta Baja Kundako kirol- eta komunidade-garapenean laguntzeko asmoz, Gambiako Lehoiak sortzea erabagi eban, futbolaren bitartez Gambia eta Euskal Herria lotzeko helburuagaz. Ander Azkaraik Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, San Mamés United Academy taldea 2017an sortu zan of...
Ekitaldiak zestapunta, musikea eta bertsolaritzea batuko dauz, Bilboko musikagileak kirol horren zabalkundean egindako ekarpena eskertzeko
Kepa Junkera musikariari omenaldia egingo deutsie bihar, urriaren 17an, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Ekitaldiak zestapunta, musikea eta bertsolaritzea batuko dauz, Bilboko musikagileak kirol horren zabalkundean egindako ekarpena eskertzeko. Eguerdiko hamabietan hasiko da, Bizkaiko Zestapunta txapelketako partidu bategaz, eta trikitilariak, txistulariak, pandero-joleak, dantzariak eta bertsolariak be izango dira bertan. Omenaldiaren une berezietako bat Kepa Junkerari eskainitako oroigarria izango da: Jose Angel Uberuaga "Ube" eskultore eta zestapuntalariak sortutako eskultura baten irudia jasoten dauan lana emongo deutsie. Uberuagak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, Junkerak urteetan zestapuntari ikusgarritasuna emon deutso, eta bere musikearen bidez gazte asko hurreratu dira kirol horretara. Omenaldiaren bitartez, eskerrak emon eta...
Familiek bertoko produktuak erabili eta umeei elikadura osasungarria erakutsi gura deutsie
Berango-Merana eskolako guraso alkarteak Elikadura Iraunkorraren Astea antolatu dau, elikadura osasungarria sustatzeko eta eskolan sukalde propioa izateko aldarrikapena indartzeko. Izan be, eskaerea behin baino gehiagotan onartu arren, proiektua ez da gauzatu. Maritxu Arroyo guraso alkarteko kideak azaldu dauenez, helburua ez da janaria bertan prestatzea bakarrik; jantokia espazio pedagogiko bihurtzea be bada. Familiek bertoko produktuak erabili eta umeei elikadura osasungarria erakutsi gura deutsie. Aldarrikapena zabaltzeko, ‘Geure bazkarie’ izeneko bideoklipa sortu dabe, abesti propioagaz. Eskola komunidadeak, inguruko baserritarrek eta herriko saltokiek parte hartu dabe, sukalde propioak umeen osasunean eta tokiko ekonomian izango leukezan onurak erakusteko.
Ekintzaile izateko prestutasuna handitzen dabil, batez be, gazteen artean
Euskadiko ekintzailetzak goranzko joerari eusten deutso azken urteotan, baina Espainiako eta Europako batez bestekoaren azpitik dago hondino. Halan azaldu dau Iñaki Peña Euskal Ekintzailetzaren Behatokiko kideak Lau Haizetara irratsaioan. Ekintzaile izateko prestutasuna handitzen doa, batez be gazteen artean, baina genero-arrakalak eta porrot egiteko bildurrak oztopo izaten jarraitzen dabe. Peñaren arabera, ekintzailetza sustatzeko, ezinbestekoa da finantzaketa eskuratzea erraztea eta aukera bardintasuna bermatzea. Horrez gain, adimen artifizialak eta teknologia barriek negozioak sortzeko eta kudeatzeko aukera barriak eskaintzen dabez. Halanda be, ekosistema ekintzaile inklusiboagoa eta lehiakorragoa garatzea izango da Euskadik datozen urteetan izango dauen erronka nagusietako bat. Pasa dan astean aur...
500.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu lehen urtean
Elhuyar Zientzia euskarazko hedabide digitalak urtebete bete dau, eta ordutik komunikazino zientifikoko proiektu sendo lez finkatu da. Len urte honetan 500.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu. Garazi Andonegi atariko arduradunak balantze positiboa egin dau, zientzia eta teknologia euskaraz gizartera hurbiltzeko helburuagaz. Osasuna da erabiltzaileen artean interes gehien pizten dauan gaia, baina ingurumenak, bardintasunak eta biologiak be jarraitzaile ugari daukiez. Hedabideak hainbat formatu eskaintzen ditu, besteak beste, albisteak, bideoak, podcastak eta adituen iritzi-artikuluak. Horrez gain, itzulpen automatikoa eta testuak entzuteko aukerea eskaintzen dauz, edukiak herritar gehiagorengana heltzeko. Aurrera begira, adimen artifizialagaz lotutako tresna barriak lantzen dabilz, euskarazko dibulgazino zientifikoa indartzeko asmoz.
Erakusketearen ardatzak baserriko lanak, garai bateko lanabesak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidu diran berbak eta ezagutzak dira
Baserriko lanak, garai bateji lanabesak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako berbak eta ezagutzak dira Galdakaoko Torrezabal kultur etxean ikusgai dagoan Baserriko lanen eta lan-tresnen izena eta izana erakusketearen ardatzak. Gorane Intxaurragak atondu dau erakusketea, bere etxean gordetako tresnak eta inguruko beste baserri batzuetatik batutako piezak bilduz. Europako Ondarearen jardunaldien barruan antolatutako proposamen honek baserriko bizimodua ezagutzeko erea emoten dau, lurra lantzeko lanabesetatik hasi eta sukaldean, etxe barruan edo ganaduagaz lotutako zereginetan erabilitako tresnakaz jarraituz. Erakusketearen helburua, baina, ez da objektu zaharrak erakustea bakarrik; tresna horren izenak, erabilerak eta eurekaz lotutako ezagutza be berreskuratzea da. Intxaurragak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, erakusketearen alderdi...
Arrazakeria eta xenofobia dira gorroto-delituen motibazino nagusiak Euskadin
Aurreiritziek, arbuioak edo etsaitasunak eraginda, desbardintzat hartzen diran pertsonen edo kolektiboen kontrako delitu-jokabideak dira gorroto-delituak. Delitu honeek bere horretan jarraitzen dabe Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak argitaratutako azken txostenak erakusten dauzan datuen arabera. 2025ean %18 murriztu ziran Ertzaintzak gorroto-delitutzat erregistrau ebazan intzidentziak Euskadin (2025ean 193 kasu; 2024an, barriz, 236). Arrazakeria eta xenofobia izan ziran motibazino nagusiak, sexu-orientazino eta identidadeagaz lotutakoen aurretik. Jon-Mirena Landa EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak Lau Haizetara saioan zehaztu dauanez, datu horreek ez dira zuzenean gorroto-delituen kopurua. Poliziak atzemondako gertakariak dira, eta ostean Fiskaltzak eta epaileek zehaztu behar dabe deliturik egon dala ala ez. Poliziak jasotzen dauzan estadistikek, fenomenoaren argazki bat...
'Kuba: blokeo genozida gelditu!' lelopean ospatuko da 'Kuba Eguna'
Urriaren 10ean, zapatuan, Kuba Eguna ospatuko da Bilboko Errekalde auzoan. Euskadi-Cuba alkarteak antolatutako jardunaldiak, 'Kuba: blokeo genozida gelditu!' izango dau lelotzat, eta Kubako gaur egungo egoerearen inguruko kontzientzia zabaltzea eta alkartasuna bideratzea izango dira helburu nagusiak. Tony Merlan Euskadi-Cuba alkarteko kideak Bizkaia Irratian adierazo dauanez, gaur egun oso gatza da Kuban bizitzea. Argindarraren hornidurea da arazo nagusietako bat. Azaldu dauanez, herritarrek egunean zehar bi ordu inguruko argindarra izan leikie, baina "ez dakizu zein ordutan izango dan". Horrek eragin zuzena dauka eguneroko bizitzan. Argindar falteagaz gain, inflazinoaren eta pobreziaren gorakadea be nabarmendu dau Merlanek. Osasunaren arloari jagokonez, gaur egun egoerea...
Atzerritartasun, Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen gaineko Kongresua Euskalduna Jauregian
Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Ongizate eta Erronka Demografikoko sailburuordeak integrazinoan ipini dau fokoa, beragaz eukitako kontualdian. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailak antolatuta, Atzerritartasun Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen Nazilnoareteko I. kongresua egiten dabilz Euskalduna Jauregian. Legarretak esan deusku migratzaileei harrera ona eta egokia egitea oso garrantzitsua dala, baina integrazinoan dagoala gakoa, horretan ahalegin handia egin behar dala. Migratzaileak gizatiartu beharraz be egin deusku berba, multzo moduan hartzen ditugulako, baina euren artean amets eta proiektudun pertsonak dagozala: gizonak, emakumeak, umeak... perfil ezbardinetako jentea, beharrizan ezbardinekin. Bagilean onartu zan Migrazino eta Asilorako Europako Ituna, eta orain inplementazinoaren txandea da. Legarretaren arabea, horretan...
10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, 82,9 milioi euro mobilizatuz hipoteka-maileguetara
Eusko Jaurlaritzako GazteAval programak 474 gazteri lagundu deutso lehen etxebizitza erosten. Guztira, 10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, eta horri esker, 82,9 milioi euro mobilizatu dira hipoteka-maileguetan. Programak gazteen emantzipazinoa erraztea dau helburu, etxebizitza erosteko behar dan aurrezkiaren oztopoa gainditzen lagunduta. Izan be, Jaurlaritzaren arabera, etxebizitza bat erosi gura dauen personak, batez beste, 45.800 euro inguru behar dauz aurrezki moduan. GazteAvalek gainera, Eusko Jaurlaritzak Emantzipa eta beste neurri batzuk be lantzen dauz gazteen emantzipazinoa bultzatzeko. Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria dan Adrian Lopezek Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, helburua gazte gehiagori euren bizitza-proiektu personal eta profesionalak Euskadin garatzeko aukerea emotea da.
Berbaldiak, ikasleakaz topaketak, bertsoak, Naukas saioak, umeentzako tailerrak... izango dira
Passion for Knowledge (P4K) Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolatzen dauan nazinoarteko zientzia jaialdia da. Irailaren 28tik urriaren 3ra seigarren edizinoa egingo da Bilbon eta Donostian. Jaialdiak sei Nobel saridun, bost Asturiasko Printzesa saridun eta nazinoarteko beste izen handi batzuk alkartuko dauz, helburu honeekaz: ezagutza herritarrei hurreratzea, pentsamendu kritikoa eta jakin-mina sustatzea, eta zientzia gure kulturaren funtsezko zatia dala aldarrikatzea. Hitzaldiak, ikasleakaz topaketak, Naukas saioak, bertsolaritzea, umeentzako jarduerak, aurkezpenak... Publiko guztiarentzako jarduerak egongo dira. Aurtengo parte-hartzaileen artean dagoz Anne L´Huillier 2023ko Fisikako Nobel sariduna, Brian Schmidt 2011ko Fisikako Nobel sariduna, Wolfgang Ketterle 2001eko Fisikako Nobel sariduna eta J...
Panarra okindegian hainbat ogi mota egiten dabez, baita pastelak eta gozogintza be
Arrazolako Panarra okindegia Espainiako Estatuko 50 okindegi onenen artean aukeratu dabe, Bilbon egin dan Global Bakery Forum topaketaren barruan. Txapelketearen prozesua maiatzean hasi zan. Partehartzaileek ogi bi aurkeztu ebezan, barra bat eta ogi borobil bat. Epaimahaiko kideek aurkeztutako ogi guztien hamar ezaugarri ebaluau ebezan: besteak beste, ogiaren itxura, usaina, mamia eta zaporea. Txapelketako ekitaldi nagusia irailaren 14an egin zan Bizkaiko uriburuan, eta Panarra okindegikoek orduan jaso eben errekonozimendua. Gabi Romero okinak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, sariak aurrera jarraitzeko indarra emoten deutse. Arrazolako okindegiak bertoko produktuen eta artisau-erako ogigintzaren aldeko apustua egiten dauala nabarmendu dau.
75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da
Arratiako Koruak Vienara joango da astegoien honetan, Austriako uriburuan kantetako. 75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da, eta 40 lagun inguruk osatutako taldeak Vienako katedralean abestuko dau meza nagusian.
Arratiako Koruak euskal errepertorioa eroango dau, eta Agate Deunaren koplak kantauko dauz. Arratiako Koruak 75 urte bete dauz aurten, eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako ohiturari eutsi gura deutso. Gaur egun, 8 eta 85 urte bitarteko 60 kide dagoz taldean, eta familietan be belaunaldi ezbardinak batera abesten dabe.
Aurten gazteek protagonismo berezia izango dabe, ekitaldiaren antolakuntzan eta prestakuntzan
Durangon izango da zapatuan Bilboko Eleizbarrutiaren Goazen 2026 ekitaldia. Bizkaiko parrokia, mugimendu, alkarte eta beste errealidade batzuetako mila lagun inguruk hartuko dabe parte. 'Alkartuta' da aurtengo leloa, eta gazteek protagonismo berezia izango dabe, ez bakarrik parte-hartzaile moduan, baita ekitaldiaren antolakuntzan eta prestakuntzan be. Maria Manrique Bilboko Eleizbarrutiko nerabezaro eta gazteria arduradunak Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, gazteek hainbat dinamika gidatuko dabez.
Ekitaldiari goizeko hamarretan emongo jako hasierea Durangoko basilikan. Harrera eta otoitzaren ostean, herriko hainbat gune bisitatuko dabez parte-hartzaileek, eta gazteek antolatutako tailerrak, solasaldiak eta beste hainbat ekintza egingo dira. Ondoren, ekitaldi nagusia egingo da. Jardunaldian marmitakoa izango da...
Ituren, Zubieta, Aurtiz eta Arantzan filmatu dabe lana, joaldunen inguruan
Ekaitz Bertiz sunbildarraren Joare tte laburmetraia Donostiako 74. Zinemaldian proiektatu da, Kimuak 2026 programak aukeratutako lanen saioaren barruan. Bigarren urtez jarraian hautatu dabe Bertizen lan bat Kimuak katalogorako, igaz Erreka zoko hortan lanagaz egin lez.
Bertizen bigarren laburmetraia Ituren, Zubieta, Aurtiz eta Arantzan filmatu dabe, joaldunen inguruan. Aiara izeneko neskato batek joaldun bihurtzeko dauen ametsa kontetan dau filmak, inauteriak hurbiltzen diran bitartean. Gainera, Joare tte joaldunen tradizinoa eta Baztan-Bidasoako paisaia eta ohiturak erakusten dauz. Ituren eta Zubietako inauterien ospakizunagaz batera grabatu eben, Nafarroako erritu berezi honen benetako giroa filmera eroateko. Ekaitz Bertizek pozik dagoala adierazi dau Lau Haizetara saioan, eta be...Palestinara egindako bidaian bizitakoa eta Al Kamandjati alkarteak egiten dauen lana jasotzen dau proiektuak
Iñaki Lagos eta Luis Artola Bilboko Musika Kontserbatorioko irakasleak 2026ko zezeilean joan ziran Ramallarah-ra, palestinar ume eta gazteakaz lan egiten dauan Al Kamandjâti alkartearen lana ezagutzeko. Musikearen bidez, kulturari eta identidadeari eustea eta umeei itxaropena eskaintzea da proiektu honen helburua. Iñaki Lagos eta Luis Artola irakasleek Lau Haizetara saioan azaldu dabenez, bertan ikusitakoak euren hasierako asmoa aldatu eban. Laguntzera joan baziran be, Palestinako musikarien lana eta musikak egoera gatxetan daukan garrantzia ezagutu eben. Ume eta gazteentzako musikea sorkuntza eta adierazpenerako bidea da, eta euren nortasuna eta itxaropena indartzen laguntzen deutse. Esperientzia Euskal Herrian zabaltzeko, Al Kamandjâti doku...
Zapatura bitartean bertako merkatariek euren produktuak kalera atarako dabez
Guztira, ehun bat komertziok hartuko dabe parte ekimenean, eta arropa, oinetakoak, bitxiak, gastronomia eta beste hainbat produktu topau ahal izango dira, deskontuakaz. Zazpikaleetako Merkatarien Alkarteko zuzendari Janire Torviscok azaldu dauenez, kanpaina honeek urtean bitan egiten dabez, eta merkatarientzat hiru egun garrantzitsu dira. Izan be, dendak kalera atarateak bezeroak gerturatzeko aukerea emoten dau, eta oraingoan %90ra arteko deskontuak topau daitekez. Ganera, udako azken produktuakaz batera, denboraldi barrikoak be aurkitu ahal izango dira. Torviscok Lau Haizetara saioan nabarmendu dau tokiko merkataritzak kaleei bizitasuna emoten deutsela, eta denden gertutasuna eta bezeroagazko harreman zuzena dirala bertako komertzioen ezaugarrietako batzuk. Azken hileotan salmentek goranzko joerea...
Euskal Herriko hainbat esperientzia zuzenean ezagutuko dabez
Garabidek irailaren 18an jarriko dau martxan Hizkuntzak Bizibarritzeko IV. Formakuntza programea. Mundu mailako hamar hizkuntza-komunidadetako hamaika aktibista izango dira aurtengo edizinoan. Gehienak Ertamerikako, Hego Amerikako eta Afrikakoak dira. Besteak beste, kitxua, guarania, maputxea, bubia, nasa... hizkuntzen ordezkariak. Formazinoan hizkuntza soziologiaren oinarriak eta hizkuntzak bizibarritzeko estrategiak landuko dabez, baita familia-transmisinoa, hezkuntza, komunikabideak, kulturgintza eta teknologia barrien erabilerea be. Horrezaz gain, Euskal Herriko hainbat esperientzia zuzenean ezagutuko dabez, Bilbon, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, besteak beste. Parte-hartzaileek euren hizkuntza-komunidadeetan aplikau ahal izango dabezan proiektu propioak be garatuko dabez. Xabi Meabe Garabideko lantaldeko kideak Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, ekimenaren oinarria esperientzia-trukea da...
Jata-Ondo Landa Garapen alkarteak antolatzen dau programea
Familia artean egiteko moduko bisita gidatuak dira, eta astegoien honetan hasiko dira, Maruri-Jataben, 'Historioak Jataren azpian' izeneko ibilbideagaz. Ondoren, Urdulizen, Gamiz-Fikan, Lemoizen, Fruizen, Gatikan eta Meñakan be egingo dira bisitak. Herri bakotxaren historia, paisaia eta ondarea ezagutzeko aukerea egongo da. Baita bertako baserriak eta ekoizpen guneak be. Programak tokiko ekoizpenari be erreparatzen deutso, eta hainbat baserri eta familia-proiektu ezagutzeko aukerea eskainiko dau. Jokin Etxebarria Jata-Ondo Landa Garapen Alkarteko arduradunak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, aurreko urteetan erantzuna oso ona izan da, eta dagoeneko bisita batzuk ia beteta dagoz. Ibilbide guztiak goizeko hamaiketan hasiko dira eta astegoieneko egun desbardinetan egingo d...
Durangaldeko bertso eskolea da antolatzailea
Omenaldia eskainiko deutse zapatu honetan Iurretan Juan Mari Areitio bertsolariari. Durangaldeko bertso eskoleak antolatu dau Abadiñoko bertsolariaren aldeko omenaldia. Juan Mari Areitio Iurretan bizi da, baina izatez Abadiñokoa da. Gazte zala, bere kabuz hasi zan bertsotan. Kantetea gustokoa ebala esan deusku. Irratitik entzun ebazan lehenengoz Txirrita, Uztapide, Basarri edo Lasarte. 18 urte eukazala eskeini eban jenteaurreko lehenengo saioa Abadiñon. Etxebizitza barri batzuen bedeinkazino ekitaldian izan zan. Juan Mari Areitio hirutan aritu zan Bertsolari Txapelketa Nagusian 80ko hamarkadan. Bizkaiko Txapelketan be aritu zan, eta kasu honetan birritan heldu zan finalera. Txapelketetarako bere kabuz prestatzen zala azaldu deusku. Gaur eguneko ber...
Martinen hurrengo lanean mediku bat izango da protagonistea eta Lekeition kokatuko da istorioa
Ibon Martin idazlearen Arima Beltz eleberria aurkeztu da, igaz argitaratutako Alma Negra lanaren euskerazko bertsinoa. Harrera oso ona izan dau Ane Cestero protagonistea dauan lan honek be. Azken lau eleberrietako protagonistea da Cestero. Oraingo honetan be, Aiora Jaka Irizarrek euskeratu dau Ibon Martinen eleberria. Gaur esan deuskunez, euskeraz idaztea gurako leuke berak.
Meatzaldean oraingoan
Ibon Martin idazlearen lanen ezaugarrietariko bat istorioen kokalekua izaten da. Oraingo honetan Bizkaiko Meatzaldea aukeratu dau. Trapaga, Gallarta eta Ortuellako meategiak agertzen dira istorioan. Internet sarean informazinoa bilatzeaz gain, idazleak egonaldia egiten dau inguruan, herritarrak eta ingurua ezagutuz. Meatzaldea, orain arteko paisaia bereziena izan...Bidean materiala, eguraldi aldaketak eta orientazinoa izan ebazan erronka nagusietako batzuk
Iruñean hasi eban ibilpidea, eta Nafarroa, Aragoi eta Katalunia zeharkatu ondoren, Mediterraneoko itsasora heldu zan abuztuaren 25ean. Gazte bizkaitarrak ez eban prestakuntza fisiko berezirik egin erronkari aurre egiteko, baina crossfita eta mendira egindako ohiko urteerak lagungarri izan jakozan. 25 kiloko motxilagaz joan zan, eta bidean materiala, eguraldi aldaketak eta orientazinoa izan ebazan erronka nagusietako batzuk. Ibilpidearen zatirik handiena bakarrik egin eban, nahiz eta lehenengo astean lagun batzukaz batera ibili. Ekaitzak eta etapa gogorrak bizi izan zituan bidean, baina esperientziaren unerik berezienetako bat itsasoa barriro ikustea izan zala adierazi deusku Pello Trejok.
Musika tradizionala, kantautorearen estiloko abestiak eta gitarra klasikoko piezak batuko dabez
Kontzertuan hainbat musika-estilo batuko dabez, besteak beste, musika tradizinonala, kantautorearen estiloko abestiak eta gitarra klasikoko piezak. Aitor Huergo musikariak Bizkaia Irratian adierazi dauanez, baselizek eskaintzen daben giro intimoak publikoagaz hartuemon zuzena sortzen dau. Eleizetan 2002tik antolatzen dan ganbara musikako zikloa da, eta musika eta ondare kulturala buztartzen dauz. Irailaren 5ean abiatu zan, eta irailaren 20ra bitartean hainbat estilo eta artista batuko dira Amorebieta-Etxanoko baseliza eta elizatan. Kontzertuetara joateko, zikloak doako autobus zerbitzu eskaintzen dau. Autobus guztiak San Migel kaletik (Osasun zentroa) urtengo dabe.
Karrantza Haraneko 30 abeltzain baino gehiagogaz egiten dau behar
Eroskik hamar urte bete dauz bere marka propioko esneagaz, eta denpora horretan jatorrizko 120 milioi litro esne baino gehiago merkaturatu dauz. Horrez gainera, 93 milioi euro baino gehiagoko salmentak egin dauz Euskal Autonomia Erkidegoan. Kooperatibak Karrantza Haraneko 30 abeltzain baino gehiagogaz egiten dau behar, eta esnearen zati handi bat bertan ekoizten da. Eroskiren arabera, eredu horrek tokiko abeltzaintza eta landa-ingurunearen ekonomia sustetan laguntzen dau, garraio-distantziak eta ingurumen-inpaktua murriztuz. Azken urteotan, gainera, esne freskoaren aldeko apustua indartu dau Eroskik, eta gaur egun bere marka propioko esne guztiek ondoizate eta iraunkortasun zigiluak dabez. Kooperatibak adierazo dauenez, datozen urteetan be tokiko ekoizleen aldeko konpromisoagaz jarraitzeko asmoa...
Zabalako trenbidegileen etxeen historia argazki-erakusketa baten bitartez batu da
Zabalako trenbidegileen etxeek 100 urte bete dabez, eta urteurren hori baliatu dabe auzune historikoaren balio soziala eta arkitektonikoa ezagutzera emoteko. Argazki erakusketa bat antolatu da Bilboko Udalaren Expodistrito 2026 programearen barruan. Erakusketak auzunearen eta bertako etxebizitzen historia jasotzen dau. Karmelo Anakabe Zabala Berri auzo alkarteko presidenteak proiektuaren historia eta gaur egungo erronkak azaldu dauz Lau Haizetara saioan. Anakabek esan dauanez, auzunea XX. mendearen hasierako etxebizitza arazoari erantzuteko sortu zan. Garai haretan trenbideetako langile asko baldintza txarretan bizi ziran, eta Trenbideetako Enplegatu eta Langileen Elkarte Orokorrak egoera horri erantzun bat emon gura izan eutsan. Norteko Burdina Bideen konpainiak lursail bi itxi eutsazan proiektuari...
Arratiako zekorra tomatea, Euskal Herriko tomate onena
Aitor Uriguenek, Oscar Luquek, Barbara Alonsok eta Jagoba Astondoak aurkeztutako Arratiako zekorra tomateak irabazi dai IV. Euskal Herriko Bertako Tomate lehiaketea. Aretxabaletan egin eben txapelketea joan dan domekan, Tomate Egunaren barruan. Danetara, 96 tomate aurkeztu ziran, eta Maider Larrañaga, Josema Azpeitia, Aitor Buendia eta Iñaki Aierbe epaimahaikideek Arratiako zekorra aukeratu eben onena. Jagoba Astondoak azaldu dauanez, ez eben garaipena itxaroten. Eurek lau tomate bariedade aurkeztu ebezan lehiaketan. Arratiako zekorra tomate txikia da, baina bere ezaugarri nagusietako bat zaporea da. Astondoaren esanetan, "umami zapore hori" da bere berezitasunetako bat, eta ahoan luzaroan geratzen dan zaporea dauka. Astondoak eta Barbarak ortu ba...
Aurtengo leloa ‘Izan ginen, bagara eta izango gara’ izan da
Erbesteratu beharra izan ebenak omendu gura dira. Belaunaldi horrek, euskal identidadea, euskal kulturea bizirik mantentzeko agindako ahalegina autortu gura dabe. Aurten lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenagaz egiten dau bat Euskal Diasporaren egunak. Jose Antonio Agirre lehendakariaren legadua erreibindikatzea da asmoa. Donibane Lohizunen egingo da ekitaldia gaur arratsaldean. Diasporaren Egunaren harira, Ziortza Olano Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Diasporako zuzendaria, eta Ainhoa Apeztegia Euskadiren Mexikoko ordezkaria, izan doguz gaur Lau Haizetara saioan. Olanok euskal diaspora komunidade bizia eta dinamikoa dala nabarmendu dau, eta etorkizuneko beharretara egokitzeko beharra azpimarratu dau. Euskal Etxeek, gainera, euskal kultura, euskera eta identidadea munduan mantentzeko daben garrantzia goraipatu dau. A...
Batez besteko okupazinoa % 75,3koa izan da garagarriletik abuztura bitartean
Euskadiko landa-ostatuetan batez besteko okupazinoa % 75,3koa izan da garagarrilean eta abuztuan, 2025eko udan baino puntu bat gehiago. Garagarrilean okupazinoa % 67,65ekoa izan da; abuztuan, % 82,94koa. Lurraldeka, Gipuzkoa izan da okupazino handiena izan dauen probintzia, % 82,4ko batez bestekoagaz. Eskualdeen artean, Debagoiena nabarmendu da garagarrilean, % 92,49ko okupazinoarekin, eta Oarsoaldea abuztuan, % 94,46gaz. Bizkaian, barriz, Enkarterriak % 93,46ko okupazinoa izan dau abuztuan. Nekaturreko datuen arabera, bezeroen % 70ak logela modalidadea aukeratzen dau, eta bidaiarien % 36 bikoteak dira. Gainera, erreserba-eskaeren ia % 74 espainiar estaduko bezeroena da, eta batez besteko egonaldia hiru egun ingurukoa da.
Kazetariek informazinoa kontrastatu eta iturrietara joaten jarraitu behar dabe
Adimen artifizialeko hainbat tresna biltzen dauz, besteak beste, audio eta bideoen transkripzinoak egiteko edo edukiak laburtzeko. Igor Astibiak azaldu dau tresna honeek kazetarien lana errazteko dirala, eta ez hareek ordezkatzeko. Bere esanetan, kazetariek informazinoa kontrastatu eta iturrietara joaten jarraitu behar dabe. Bestalde, desinformazinoaren arriskuaz ohartarazi dau. Horren aurrean, euskerazko komunikabideen gertutasuna eta sinisgarritasuna indargune dirala nabarmendu dau, eta hareen ikusgarritasuna handitzearen beharra azpimarratu dau.
Bere asmo nagusia ikusleak istorioagaz eta emozinoekin konektetea da
Irailaren 18tik 26ra egingo da Zinemaldiaren 74. edizinoa, eta Bizkaiko kutsu nabarmena izango dau Lejarretaren lanak. Filma Bizkaiko hainbat txokotan grabatu dabe, tartean Getxon, Armintzan, Mundakan eta beste hainbat lekutan, eta Urko Lasagabaster, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gastañaga eta Unax Hayden dira aktoreetako batzuk. "Inurri Itsuak" 1908ko Bizkaian kokatzen da, eta itsasontzi ingeles batek ikatz tona ugari dauazala hondartzan hondoa jotean hasten da istorioa. Algortako herritarrak kostaldera gerturatzen dira ikatza jasotzera, eta Zebas Jauregik aukera bat ikusten dau familia negu gogorretik salbetako. Pelikularen grabaketa erronka tekniko handia izan da, batez be ekatxak protagonismo berezia dauelako: filmaren zati handi ba...
Eguzkia onuragarria izan daiteke, baina kontu handiz hartu behar da eta azala urte osoan babestu
Eguzkiak azalaren osasunean izan daikeen eraginaz ohartarazi dau Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak, udea amaitu arren babes-neurriak urte osoan hartu behar dirala gogorarazoz. Oihana Urraza lurralde-koordinazinoko arduradunak azaldu dauenez, eguzkiak eragindako kalteak pilotu egiten dira urteakaz, eta eguzki-erradiazino ultramorea da azaleko minbiziaren arrisku-faktore nagusietako bat. Urrazak nabarmendu dau beltzaran jartea ez dala osasunaren sinonimoa, azalaren erreakzinoa baino, eta eguzkia larregi hartzeak azalaren zahartze goiztiarra eta orbanak be eragin leikezala. Babesari dagokionez, gerizpean egotea, erropa eta kapela erabiltea eta gitxienez 50eko babes-faktorea dauen eguzki-kremea erabiltea gomendatu dau. Gainera, kremea behar dan legez eta kantidade nahikoan aplikau behar dala azpimarratu dau. Azkenik, ohartarazi...
Grafitiaren esentzia berreskuratu gura dabe, batez be letrak lantzen dabezan artistei protagonismoa emonez
Arrigorriagako Aztarna Muralismo alkarteak antolatutako ekitaldiak arte urbanoa, kaleko artea eta grafitia izango dauz ardatz, Zaratamoko Udalaren babesagaz. Igaz egin eben lehen edizinoa, eta Gurutzalde auzoko eskolako horma-irudia margotu eben. Arrakasta ikusita, aurten be jaialdia antolatzea erabagi dabe. Egun osoan zehar, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako artistek parte hartuko dabe, tartean Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroakoek. Andoni Ortiz Aztarna Muralismoko kideak azaldu dauenez, grafitiaren esentzia berreskuratu gura dabe, batez be letrak lantzen dabezan artistei protagonismoa emonez, nahi-ta ilustrazino eta marrazki estiloak be izango diran. Jaialdiaren helburuetako bat grafitiaren inguruan dagozan aurreretxiak gainditzea be bada. Ortizek nabarmendu dau grafitia ez dala...
Jarduera fisikoaz gain, egun osoan zehar bestelako ekintzak eta musikea be izango dira
Oinez edo korrika egiteko erronka kolektiboa izango da, eta helburua ez da lehiatzea, jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarria jai-giroan sustatzea baino. Parte-hartzaileek aukera bi izango dabez: oinezko erreleboak ordubetekoak izango dira, eta korrika eginez gero, gitxienez 20 minutuko saioak egin beharko dabez. Ibilbidea Bilboko erdigunean egingo da, Areatza ingurutik abiauta. Parte-hartzaileek gitxi gorabehera kilometro eta erdiko ibilbidea egingo dabe joan-etorrian. Antolatzaileen arabera, ekitaldiak gero eta parte-hartzaile gehiago daukaz, eta aurten dagoeneko 400 pertsona inguruk emon dabe izena. Jarduera fisikoaz gain, egun osoan zehar bestelako ekintzak eta musikea be izango dira. Parte hartzea doakoa da eta izena Activa Bizkaiaren webgunean emon daiteke irailaren 15e...
Antolatzaileek azpimarratu dabe auzolana ezinbestekoa dala ekitaldiak urtez urte aurrera egin daian
Mendatako martxea eta lasterketea domekan egingo dira, eta antolakuntzea azken prestaketekin dabil buru-belarri. Aurten be hainbat proba izango dira: 42 kilometro inguruko maratoia, 21 kilometroko ibilbidea, 13 kilometroko lasterketea eta umeentzako probea. Ibilbideek Mendata eta inguruko herriak zehartuko dabez, eta parte-hartzaileek Urdaibaiko paisaiaz gozatzeko aukerea izango dabe. Ekitaldia egiteko, guztira, 225 boluntarioren laguntzea izango dabe. Horreek ibilbidea presteteaz gain, izen-emoteetan, hornidura-postuetan eta beste hainbat lanetan jardungo dabe. Izen-emotea irailaren 3ra arte egin daiteke, eta 18 euroko prezioa dauka; besteak beste, hornidura-postuak, dutxak eta bazkaria barruan hartzen dauz. Antolatzaileek azpimarratu dabe auzolana ezinbestekoa dala ekitaldiak urtez urte aurrera egin daian. Izan be, martxeak Mendata eta ingurua...
Ikuskizunaren berezitasun nagusietako bat zortzi antzerkigileren begiradak obra berean batzea da
Pabellon 6ek PELOTAZO! Estreinatuko dau gaur Aste Nagusiaren barruan, eta irailaren 20ra arte egongo da ikusgai. Antzerki Laborategiaren ekoizpen barriak etxebizitzaren krisia dauka ardatz, eta zortzi kontakizun desbardinen bidez helduko deutso gaiari. Getari Etxegarai eta Olatz Ganboak zuzendutako lanak hausnarketea eragitea bilatzen dau, baina baita barrea be. Etxegarairen esanetan, ikuskizunaren berezitasun nagusietako bat zortzi antzerkigileren begiradak obra berean batzea da. Bakotxak hamar minutu inguruko pieza bat sortu dau, tonu eta estetika propioagaz. Sei kontakizun gaztelaniaz dira eta bi euskeraz, eta guztiek etxebizitzearen arazoa daukie lotura. Alokairuak eta hipotekak ez ezik, etxegabetzeak edo putre-funtsak lako gaiak be jorratzen dabez. Lau aktorek...
Alkartea 2013an sortu zan, Lekeitioko zinema eskaintzeari jarraipena emoteko
Lekeitioko Zinemazaleak Elkarteak botako dau aurtengo San Antolin jaietako txupinazoa, herritarrek halan erabagita. Bozketan mila boto baino gehiago jaso dira, eta alkarteak urteotan herrian egindako lana eta kulturarekiko konpromisoa autortu gura izan dabe. David Madarieta Zinemazaleak Elkarteko presidenteak azaldu dauenez, gaur egun 827 bazkide inguru daukaz alkarteak. Horrez gain, hainbat boluntario taldek laguntzen dabe asteburuetako zinema saioetan, takilan zein bestelako zereginetan. Alkarteak programatzaile, informatiko eta bestelako laguntzaileak be badaukaz, eta herriarentzako sortutako proiektu zabala dala nabarmendu dau. Alkartea 2013an sortu zan, Lekeitioko zinema eskaintzeari jarraipena emoteko. Orduan, ikusgarri zinema digitalizatzeko behar zan inbertsinoari aurre egiteko crowdfunding kanpaina jarri eben martxan, eta 500...
Hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da
Bizkaiko Txakolinaren aurtengo mahats-bilketea ohi baino nabarmen lehenago hasi da. Udako tenperatura altu eta iraunkorrek mahatsaren heltzea bizkortu dabe, eta hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da. Arteako Txakoli Ugabeko Ugaitz Iturbek azaldu dauenez, maiatzetik 30 gradutik gorako tenperaturak sarri izan dira, eta gau askotan be 20 gradutik gora mantenidu dira. Aurrerapena azken urteetan errepiketan ari dan joera baten barruan kokatu dau Iturbek. Bere aititeren garaian mahatsa urriaren erdikaldean batzen zala gogoratu dau; aitearen garaian, irailaren amaieran edo urriaren hasieran; eta azken urteetan irailaren 10etik aurrera hastea izan da ohikoena. Aurten, ostera, Txakoli Ugabekoen bariedade goiztar batzuk dagoeneko batu...