Jokoan

40 Episodes
Subscribe

By: Ramon Basaldua

Kirolari eskeinitako irratsaioa, Athletic nagusi dala. Egunero talde zurigorriaren gorabeheren errepasoa, gizonezko zein emakumezko taldeena. Gainerako kirolak ahaztu barik, sasoian sasoikoa: pelotea, saskibaloia, txirrindularitzea, arrauna…

✂️ Clip this podcast
Araudiak ez dau atzerapenik aurreikusten eta Etxeberriak jokatzen ez badau, Altunak beteko leuke haren lekua
Today at 2:10 PM

Lau t'erdiko pelota txapelketako finala jokatuko da datorren domekan Bilboko Bizkaia pelotalekuan. Peio Etxeberria eta Javier Zabalak jokatu behar dabe final hori, baina gaur gaurkoz ez dago argi pelotari nafarrak jokatzerik izango dauen ala ez. Zauri txiki bat dauka ezker begian eta ez dau ondo ikusten begi horretatik. Barikuan zita dauka oftalmologoagaz eta Etxeberriak uste dau prest egongo dala domekako finalerako. Halandabe, aitortu dau ez dakiela zelan daukan begia. Ez da lehenengo aldia begian arazoak dituena, baina onartu dau aurrekoetan azkarrago joan dala errekuperazinoa. Araudiak ez dau atzerapenik aurreikusten eta Peio Etxeberriak ezingo baleu jokatu, Jokin Altunak beteko leuke haren...


Errekuperazinoari buruzko 60 gida eta 43 mito
11/06/2026

Ander Lorenzo Calvo EHUko Farmazia ikaslea eta areto futbolaria da. Futbolean eta atletismoan be ibili da. Lesino batek gelditu eban. Errekuperazinoaren inguruan gehiago jakin gurean, nudocero.es sortu dau. Kirolari eta errekuperazinoari buruzko 60 gida baino gehiago bildu dauz, eta ikerketakaz 43 mito barrikusi dauz. Jokoan programan beragaz berba egiteko aukerea izan dogu.


MIkel Bizkarra: "Inoiz ez neban imaginatuko 15 denboraldi egingo nebazanik txirrindularitza profesionalean"
10/23/2026

Mikel Bizkarra izan dogu Jokoan irratsaioan. Mañarian jaiotako txirrindulari bizkaitarrak amaiera emon deutso bere ibilbide profesionalari, tropelean 15 denboraldi emon ostean. Bere azken lasterketa Veneto Classic izan da, Italian, eta bertan esan eutsan agur txirrindularitza profesionalari, beti euskal taldeegaz lotuta ibili ostean, Orbea, Euskadi Murias edota Euskaltel-Euskadi moduko taldeetan. Eskalatzailea, langilea eta esfortsuaren adibidea izan da. Bizkarrak Aragoiko Itzulian etapa garaipen bategaz, Espainiako Vueltan bost aldiz parte hartuta eta, batez be, txirrindularitza


Nagore Martinek lortu dau garaipena Euskal selekzinoaren debutean
10/16/2026

Euskal pelota selekzinoak atzo debutau eban Munduko Txapelketa baten. Nagore Martinek ondo hautsi eban izotza, berak esan eban moduan. Debuta eta euskal selekzinoarentzako lehenengo garaipena lortu eban Espainiaren kontra, Maider Ardanaz nafarraren kontra, hain zuzen. Buenos Airesen, 30 metroko Cenard frontoian, jokatu zan emakumezkoen gomazko pelotako modalidadeko lehenengo partidu hori. Argentinan dago Oier Zearra, Euskal Pilota Federakuntzako Zuzendaritza Batzordeko kidea eta pelotari ohia. Beragaz egin dogu berba Jokoan irratsaioan. Munduko Pelota txapelketako partiduak www.youtube.com/@pelotatvcapoficial helbidean jarraitu ahal dira.


Ibone Bengoetxea, Eusko jaurlaritzako lehendakariordeak Euskadiko Pilota Selekzioa hartu dau Buenos Airesen
10/14/2026

Euskadiko pelota selekzioko berrogeta bat pelotari Argentinan dagoz munduko txapelketan parte hartzeko. Hamahiru modalidadetan lehiatuko dira: parapelotan, ezker orman eta trinketean. Eta pelotari horreekaz bederatzi hautatzaile eta laguntzaile dagoz. Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu euskal selekzionoko ordezkariak batu da Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxean. Berrogeta lau metroko frontoian zesta puntako lehiak jokatuko dira gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Hogeta hamasei metroko frontoi laburrean zesta punta gizonetan eta emakumezkoen eskuzko lehia, paleta narruzko peloteagaz, pala laburra eta parapelotea. Azkenik, hogeta hamar metroko frontoian gomazko paletako partiduak gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Azkenik frontball, trinketea, share eta parapelotea. Berrogeta...


Elordi, Altuna eta Artolagaz egin dogu berba txapelketearen aurkezpenean
10/06/2026

Aitor Elordi eta Larrazabalek datorren barikuan Durangoko Ezkurdi frontoian jokatuko daben partiduak emongo deutso hasierea Lau eta Erdiko txapelketeari. Hamabi pelotarik hartuko dabe parte. Artola, Jaka, Larrazabal, Laso, Peña II eta Senar izango dira Baiko enpresako ordezkariak, eta Altuna III, Dario, Elordi, Ezkurdia, Peio Etxeberria eta Zabala Aspekoak. Arestian esan bezala, barikuan hasiko da txapelketea Durangon Aitor Elordi eta Larrazabalen arteko lehiagaz, A moltsoko final zortzirenetako lehen kanporaketan. Bigarrena, Dariok eta Senar gazteak jokatuko dabe domekan Lekunberriko frontoian. Partidu bi honeetako irabazleek final laurenetako ligatxoa jokatuko dabe Ezkurdia eta Peio Etxeberriagaz batera. B moltsoari jagokonez, Jaka eta Laso izango d...


Athleticeko jokalariari bizimodua goitik behera aldatu jako urtebeteren buruan
09/30/2026

Beñat Gerenabarrenari bizimodua goitik behera aldatu jako urtebeteren buruan. Igazko udan itxita joan zan bigarren mailako Castello taldera. Bertan denporaldi bikaina egin ostean, Athleticera itzuli da eta leku bat lortu dau Edin Terzicen hamaikakoan. Jokalari lekeitiarra ezin pozago dago eta konfiantza handia dauka taldean. Gerenabarrena seguru dago emaitza onak etorriko dirala, denporaldi hasierean nahi bezain ona izan ez dala aitortu arren. Lekeitiar bete betekoa da, itsasoa eta mendia buztartzen dauzen familiako semea. Lekeitioko hondartzetan hasi zan jokatzen eta handik Ondarroako Aurrerara joan zan, Lezamarako bidea hartu aurretik. Harreman ona dauka taldekideekaz, baina bereziki goraipatu egiten dau Iñigo Ruiz de...


Deustuko traineruak bigarrenez hartuko dau parte Eusko Label Ligara igoteko play offean
09/16/2026

Estropada bi geratzen dira traineru denporaldiari amaierea emoteko. Datorren zapatuan Bermeon jokatuko da lehenengoa eta bigarrena Domekan Portugaleten. Atzean geratuko da maiatzaren 31an hasi zan lehiaketea.

Eusko Label Ligan, Orio dagoeneko txapelduna da, horretan ez dago zalantzarik. Bigarren postua Zierbenarentzat izango da eta gero, Bermeo eta Getaria dabilz hirugarren posturako borrokan, Donostiarra eta Hondarribia bosgarrena eskuratzeko lehian, eta Lekittarra eta Ondarroa sailkapeneko zazpigarren lekuaren bila.

Baina astegoienekon estropada biak Bizkaiko traineru batentzat dira garrantzitsuak batez be, Deusturentzat hain zuzen be. Bilboko traineruak Eusko Label Ligara igoteko play offean hartuko dau parte Ares, Zarautz, Cabo eta Tiranekin batera...


'Tomatera'-k Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatuko dau ezustekorik egon ezean
08/19/2026

Deustura osterea egin dogu asteon Jokoan irratsaioan. Izan be, Tomatera ontzia KAE-1 ligako liderra da, estropada biren faltan. Beraz, oso bideratuta dauka Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatzeko txartela traineru bizkaitarrak. Horren harira, Aitor Altzibar, Deustu Arraun Taldeko entrenatzaileagaz berba egiteko aukerea izan dogu. Altzibar oso pozik agertu jaku orain arte lortutako emaitzekaz eta autortu deusku ez ebala espero hain goian egotea denporaldi hasieran. Izan be, Deustuk 159 puntu eskuratu ditu dagoeneko aurtengo denporaldian. Halanda be, lehia oso estua dauka Zarauzko Enbatagaz. Zarautzek 157 puntu ditu, Deustuk baino puntu bi gitxiago bakarrik. Pasa dan zapatuko estropadan, bigarren amaitu eban Deustuk Castro-Urdialesen, Zarautzen atz...


Denporaldi honetan jokatu diran estropada guztiak irabazi dauz Arraun Lagunakeko emakumezkoen traineruak
07/01/2026

Euskotren Ligan lehiatzen diran zortzi traineruetatik bat bera be ez da Bizkaikoa. Halandabe, badira Bizkaiko arraunlari batzuk emakumezkoen gorengo mailako traineruetan. Arraun Lagunak, aurreko denporaldian ligea eta Kontxa irabazi ebazan traineruan, ondarrutar bi, Mar Larrea eta Nagore Osoro patroia, lekeitiar bat, Jule Arkotxa eta elantxobetar bat, Zuberoa Egurrola dabilz arraunean. Zuberoa Deustuko traineruan hasi zan eta bertan lau denporaldi egin ostean, Hondarribiara joan zan Euskotren Ligan lehiatzera. Urtebetez ibili zan Ama Guadalupekoan eta handik Donostiara joan zan, Arraun Lagunak taldera. Aurten bigarren denporaldia betetzen dabil Juan Mar Etxaberen aginduetara eta igaz lez Euskotren Ligako trainerurik indartsuena dala erakusten dabil Lugañe...


Lehen jardunaldian gertatutakoa aztertu dogu Jokoan tarteko arraun tertulian
06/29/2026

Ez zan ezustekorik egon Eusko Label Ligako lehen jardunaldian, eta Oriok, faborito nagusiak, nagusitasunez irabazi eutsen aurkariei Madrilgo Riosequilloko urtegian jokatutako erlojupeko estropadan. Traineru horia arerioak baino azkarrago ibili zan, eta ia zortzi segundoko aldea lortu eban Zierbena eta Donostiarrarekiko. Bermeo-Urdaibaik laugarren postuarekin konformatu behar izan eban, hamar segunduko zigorra jasota ganera. Sailkapeneko azken bi postuak saihesteko borrokan, Galiziako ordezkari biak, Chapela eta Ares, izan ziran kaltetuenak. Isuntza ondo hasi zan baina hamargarren geratu zan azken sailkapenean, Santurtziren atzetik; Ondarroa, zortzigarren geratu zan, zazpigarren postutik ehunen batzuetara. Eusko Label Ligako lehen estropadan gertatutakoa aztertu dogu Jokoan kirol tartean Iurgi Gorostiza I...


Astilleroko errekan jokatuko da lehen estropadea zapatuan, eta Pasaian jokatuko da bigarren bigarren jardunaldia domekan
06/17/2026

Emakumezkoen Traineru Elkarteak antolatzen dauen ligako lehen estropadak jokatuko dira datorren astegoienean. Zapatuan erlojupekoa jokatuko da Astilleroko errekan eta domekan Pasaiako eremuan jokatuko da bigarren jardunaldiko estropadea. Bizkaiko bost traineru lehiatuko dira aurten emakumezkoen bigarren mailan: Kaiku, Deusto, Ondarroa, Isuntza eta Portugalete. Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean bost traineruetako ordezkariekaz egin dogu berba. Iker Cortes Ondarroako entrenatzailea, Ainhoa Escobal Kaikuko arraunlaria, Peter Zendoia Isuntzako entrenatzailea, eta Leire Belasko Portugaleteko arraunlariaren eretxiak entzun doguz. Orain arte egindako estropaden ganeko balorazinoa eskatu deutsogu eta denporaldirako ipini dituen helburuak be kontatu deuskuez.


Bizkaiko hiru arraunlari dabilz Arraunen: Zuberoa Egurrola, Jule Arkotxa eta Mar Larrea
06/15/2026

Espainiako txapelketak jokatu dira astegoien honetan Galiziako uretan, Meiran, Moañan. Gizonezkoetan Oriorentzat izan da garaipena; bigarren Donostiarra sailkatu da, 12 segundora; hirugarren Zierbena, 18ra; eta laugarren Cabo, 56 segundora. Emakumezkoetan, Arraun Lagunak izan da irabazle, 10 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Bigarren Astillero izan da, bederatzi segundora; hirugarren Perillo; eta laugarren Tiran, azken biak 30 segundora. Ez da Bizkaiko ordezkaririk egon emakumezkoen estropadan, baina bai Bizkaiko ordezkaritzea Arraun Lagunak-en tostetan: Jule Arkotxa lekeitiarra, Zuberoa Egurrola elantxobetarra eta Mar Larrea ondarrutarra. Jule Arkotxagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Lekeitiarrak esan deusku taldearen helburua estropada guztiak irabaztea dala eta oso gatxa dala irabazteko gogoa kentzea. “Azk...


Aurrelari gernikarrak bost hilabete emon dauz ukondoan izandako ebakuntzaz errekuperatzeko
06/10/2026

Xabi Barandika zuriz jantziko da barriro be, bost hilabeteko errekuperazino prozesua atzean itxi ostean. Aurrelari gernikarrari ebakuntzea egin behar izan eutsoen ukondoan, bertan jasotako pelotakada batek eragindako kalteak osatzeko. Barandikagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean eta esan deusku irrikaz dagoala barriro jokatzen hasteko, oso gogorra izan dan errekuperazino prozesua gainditu ostean. Barandikak Jon Zabalagaz batera jokatuko dau Mungiako torneoan. Lehenengo partidua eguena honetan jokatuko dabe Goixerri eta Lekerikak osatutako bikotearen aurka. Domekan beste partidu bati aurre egingo deutso. Jon Ibarluzea atzelari dauela, Aritz Erkiaga eta Atainen aurka jokatuko dau Markinako unibersidadean.


Presidentearen ustez, alemaniarraren jokatzeko estiloak bat egiten dau Athletic zalearen gustoko futbolagaz
06/09/2026

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez Futbol Zuzendari Nagusiak lehenengo talde bien denporaldiaren balantzea egin dabe San Mamesen emondako prentsaurreko luze batean. Presidenteak ez dau inolako zalantzarik izan denporaldia "etsigarritzat" joteko, batez be ligan egindako ibilbide eskasean oinarrituta; izan be, taldeak hamabigarren postuan amaitu eban. «Banakako zein talde mailako autoexijentzia handiagoa behar dogu», adierazo dau Uriartek. Ernesto Valverderen lau urteko etaparen ostean hartutako lehenengo neurri nagusiak Edin Terzic dauka izena. «Asko sinesten dau Athletic honetan», esan dau presidenteak, eta Mikel Gonzalezek lidergorako daukan gaitasuna nabarmendu dau. Uriartek gogorarazo dau taldeak ez dauala lortu denporaldi hasieran jarritako helburua. «Inertzia iraba...


Bermeo-Urdaibai seigarren geratu zan Euskadiko txapelketan irabazlearekiko ia minutu erdi galduta
06/08/2026

Euskal Herriko traineru txapelketak ez dau emaitza onik ekarri Bizkaiko ontzientzako. Izan be, gizonezkoetan zein emakumezkoetan lehiatutako zortzi ontziak sailkapeneko azken postuetan geratu dira. Bermeo-Urdaibai, Bizkaiko txapelketako irabazleak hirugarren postuan amaitu eban bigarren txandan, Orio eta Donostiarraren atzetik. Ganera, lehen txandako Hondarribiak, Getariak eta Zierbenak hobetu egin eben Bou Bizkaiaren denporea. Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibaiko entrenatzaileagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Berak autortu dau, oso egun gogorra izan zala domekakoa eurentzako. “Goizerik okertu jaku eguna. Laugarren kalea tokau jakun zozketan eta itsasoa egoan moduan egonda, estropada eremuko alderik txarrena zan, zalantzarik gabe”. Salsamendik mezu positiboa bialdu deutse Urdaibai zaleei. “Ez emon g...


Bermeo-Urdaibaik irabazi dau Bizkaiko traineru txapelketea hogeta hiru segunduko aldea kenduta bigarrenari, Isuntzari
06/01/2026

Bou Bizkaia nagusitu zan Bizkaiko traineruen txapelketan, Isuntza eta Zierbenaren aurretik. Laugarren postua Santurtziko ontziarentzat izan zan, eta lau traineru honeek hartuko dabe parte datorren domekan Getariako uretan jokatuko dan Euskadiko Txapelketan. Urdax Antepara Urdaibaiko arraunlariagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Arraunlari  bilbotarra pozik agertu da Lekeition egindako estropadeagaz. “Lortutako emaitza onak dinosku bide onetik ari garala lanean”. Zierbena, igaz Mundakan jokatutako edizinoan Bizkaiko txapeldun izan zana, eta Urdaibai ziran faborito nagusiak Lekeitioko estropadea irabazteko. Asier Zurinagak zuzendutako traineruak lehen postuan egin eban lehen ziaboga, Isuntza eta Zierbenaren aurretik, biak segundu bira. Itzulerako luzean, Bermeok lehen postua galdu eban Zierbe...


Bermeon goi-mailako zesta-puntariak izango dira Arrain Azokaren astegoienean
05/22/2026

Astegoien honetan hainbat jarduera eta ekimen izango dira Bermeon, Arrain Azoka dala eta. Urtero lez, kirola ez da faltako eta esku-pelota partiduaz aparte, zesta-punta be protagonista izango da. Itsasoko sareetatik frontoiko sareetara lelopean, Tuna Jai Alai Cup txapelketa jokatuko da domekan. Arrantza kulturagaz eta bereziki Bermeoko Arrain Azokagaz lotura estua daukan txapelketa da, eta horregaitik Bermeoko enpresek protagonismoa izango dabe frontoian. Ez ohikoa dan kiniela modalidadean jokatuko dabe bost bikotek, eta bikote bakotxa Bermeoko enpresa baten ordezkari izango da, hau da, bikoteek enpresen izena eroango dabe. Hormaetxeak eta Salegik Arroyabe, Aaron eta Elkorok Alakrana, Astelarrak eta Bereauk Cusumano, Javierrek eta P...


Bilboko Txirrika Herri Kirolak Kluba ezagutu dogu
05/15/2026

Bilboko Txirrika Herri Kirolak Kluba herri kirolen sustapenean eta indar entrenamenduan zentratutako kirol alkartea da, Bilbon errotua eta bere komunidadeari lotua. Alkartearen jarduera Herri Kirolen transmisinoan oinarritzen da, ikuspegi garaikide eta profesionaletik garatua. Hezkuntza, kultura eta osasuna uztartzen dauzan proiektu integrala hobeto ezagutzeko Joseba Etxebarria Elgezabalegaz berba egin dogu.


Mikel Estrada: "Tako honeek mina guztiz kendu ahal dabe"
05/11/2026

Pelotari guztien zorigaiztoa eskuko mina izaten da. Denboraldian zehar pelotariek eskuetatik asko sufritzen dabe, eta askotan, partidu batzuetan deskantsua hartu behar izaten dabe eskuetako mina sendatzeko. Gaitz honen aurrean, Mikel Estrada Unamunzagak Masterreko lana burutu eban. Amaierako lana esku pilotako takoen inguruan egin eban. Bere helburua, tako barri batzuk sortzea zan, pelotariek ahalik eta gutxien sufritzeko eskuetatik, eta posible bazan, minik ez sufritzeko.  Lana hain ona izan zan, beste enpresa eta pertsona batzuen laguntzeagaz, Mikel Estradaren takoek profesionaletara egin ebela salto. Kasurik ezagunena Dariorena izan da. Gaur egun Banakako txapelketako finalerdietan dagoan pelotaria izan zan lehenengotarikoa tako berezi honeek erabiltzen. Em...


Bermeoko Ziklistek eta Nafarroako El Patorrillo txirrindulari peñak 'Bizitzaren alde' erronka solidarioa antolatu dabe
05/06/2026

Bermeoko Ziklistek eta Castejoneko 'El Patorrillo' peñak egun biko erronka solidarioa egingo dabe. Maiatzaren 9an eta 10ean, Bizitzaren alde alkartasun erronkea hain zuzen be. Bermeoko Ziklistek taldeak, Castejoneko 'El Patorrillo' Txirrindulari Peñegaz batera, 450 kilometroko joan-etorria egingo dabe zapatuan eta domekan. Minbiziaren Aurkako ekimen honetan batutako dirua gaixotasunaren aurkako borrokara bideratuko dira. Horregaz batera, herritarrei parte hartzeko hainbat bide eskaini deutse, alkartasunaren sarean bakotxak bere ekarpena egiteko aukera zabalduz. Erronkak bere une beroena domekan eukiko dau, Bermeon antolatutako harrera eta egitarau bereziagaz. 13:00etatik aurrera, Dantzaz Blaik, Kanta kanta loruek, Bermeoko Abesbatzak eta umeentzako Kirik girotuko dabe Lamera. 15:00etatik aurrera, bar...


Unai Perez: "Portugalgo Kopako finala jokatzea itzela da guretzat"
04/30/2026

Futbolean, Kopa txapelketak beti izan dira bereziak eta talde askoren lorpenik handienak txapelketa honetan lortu dira. Azken urteetan, formatu barriagaz, talde apalek edo aurrekontu urriagoa daukienek, zeresan handia emon dabe. Azkena, eta historia egiten dabilena, Portugalgo Torreense taldea da. Portugalgo bigarren mailako taldea da eta maiatzaren 24an Taça de Portugal-eko (Portugalgo kopa) finala jokatuko dabe Sporting Portugalen kontra, Athletic txapeldunen ligatik kanpo itxi eban taldearen kontra. Portugalgo talde honetan Unai Perez ondarrutarrak jokatzen dau. Athletic-eko harrobian, Logroñesen eta Barakaldon jokatu ostean, Portugalgo bidea hartu eban. 24 urtegaz, futbol profesionalera salto egitea erabagi eban. Liga txapelketan hirugarren dagoz eta Kopan hi...


Beñat Igarza: "Urteetan gogoratuko dogun finalerdia izan zan"
03/17/2026

Unai Laso eta Jon Ander Albisu izango dira Altuna eta Ezkurdiaren aurkariak Binakako Txapelketa Nagusiko finalean. Baikoko bikoteak 22-21 irabazi eutsan domekan Elordi eta Zabaleta bikoteari, urte askoan gogoratuko dan finalerdi handi baten. Adarraga frontoia eszenatoki ezin hobea izan zan momentuz txapelketako partidu onena jokatzeko. Danetarik izan eban partiduak: pelotarien maila oso altua, markagailua irauli eben garaileek eta polemikea. Polemikea izan zan protagonista partiduaren azken txanpan. Guzti hori Pelota tertulian jorratu dogu, Jokoan irratsaioan, Cesar Ortuzarren (Deiako kazetaria), Ramon Basalduaren eta Beñat Igarzaren eskutik.


Euskadiko Indoor Apnea Txapelketa ospatuko da bihar Bilbon
03/13/2026

Martiaren 14an, zapatuan, jokatuko da Bilboko Artxandako Kiroldegiko igerilekuan Euskadiko Indoor Apnea Txapelketea. Open kategoriak Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste bost autonomia erkidegotako 23 kirolari bilduko dauz. Besteak beste, bertan izango dira Gari Iruretagoiena eta Eider Gutierrez, apnea estatikoko egungo Espainiako txapelduna eta txapeldunordea, hurrenez hurren. Parte-hartzaileak maila handia erakutsiak dira aurrekoetan, izan be, hainbat apneistak 8 minututik gorako markak daukez apnea estatikoan, eta 200 metrotik gorakoak apnea estatikoan, eta 200 metrotik gorakoak apnea dinamikoan. Aurtongo edizinoa bederatzigarrena izango da 2007az geroztik, eta Bilbon egiten dan lehenengoa. Jokoan irratsaioan Eider Gutierrezegaz egon gara. Bost biderrez jarraian Euskadiko txapelduna izan da, eta zapatuan seigarrena jarraian l...


Jokin Zabala: "Gogoak eukitea da halako lasterketa bat antolatzearen gakoa"
03/13/2026

Unibertsitateko lan bat moduan hasi zana, bere hamargarren edizinoan Euskadiko txapelketaren parte izango da. Labur esanda, baina hori da Kolazino Mendi Egunak lortu dabena. Jokin Zabala, lasterketaren zuzendaria eta gaurkoan gurekin Jokoan irratsaioan izan danak, unibersidadeko lan bat moduan hasi eban ekitaldi hau. Orduko IVEF ikasten ebilen eta menditik korrika egitea gustuko eukan. Osagai bi honek batuz gero, unibersidadeko lan bat Bedian antolatutako mendi lasterketa baten oinarritu eban. Lana hain izan zan ona eta borobila, 20 urte eukazala Jokin Zabalak teoria hori praktikan jarri ebala. Covid-19aren ondorioz urte bitan ezin izan eben Kolazino antolatu, baina gainontzeko urteetan bai. Aurtongoa hamargarren...


Gontzal Galan: "Ez dot uste Ernesto Valverde datorren denboraldiko AThleticen entrenatzailea izango danik"
03/12/2026


Munduko kontseiluko kide barria izango da aurrerantzean Euskal Herria
03/12/2026

Euskal Herriko ardi moztaileen eta artilarien selekzinoak mugarri historiko berriak ezarri dauz Mastertonen, Zeelanda Berrian, ospatu dan Golden Shears and Woolhandling Munduko Txapelketan. Alde batetik, Euskal Herriko selekzinoa lehen aldiz lehiatu da mundu mailako txapelketarik handienean eta, beste alde batetik, Munduko Kontseiluko kide barria izango da aurreratzean. Euskal Herriko selekzinoa munduko moztailerik eta artilaririk onenegaz batera ibili da lehian. Nazinoarteko lehiaketa handienean parte hartzea “sekulakoa” izan da, esperientzia “ahaztezina”. “Izugarria maila, exijentzia, giroa, harremana, lehia eta entrenamenduak. Beste herrialdeetako moztaileegaz eta artilariegaz izandako elkarrizketak, trukeak eta bizitako uneak. Euskal Herriak nazinoarteko eszenatoki handienean egotea merezi dabela erakutsi dogu. Asebeteta sentitzen gara, nahi...


Imanol Magro: "Ezustekoa da Altuna eta Ezkurdia finalean egotea"
03/10/2026

Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira Binakako Txapelketako lehen bikote finalista. Domekan Ogeta frontoian Laso eta Albisuri irabazi eutsien, txapelketako bikote onenari eta faboritoei. Altuna eta Ezkurdiak osatutako bikotea txapelketako momenturik onenean da, azken sei partiduak jarraian irabazita. Laso eta Albisu, barriz, txapelketako momenturik garrantzitsuenean beherakadea emon dabe. Halanda be, bikote honek datorren astegoienean hil ala biziko partidua izango dabe Elordi eta Zabaletaren kontra. Irabazten dauan bikoteak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra jokatuko dabe finala datorren hilaren 29an. Imanol Magro (Berria), Cesar Ortuzar (Deia), Ramon Basaldua eta Beñat Igarza izan dira gaurko tertuliako protagonistak.


Athleticeko erdilariak dino dana emotera urtengo dabela Anoetan baina zoratu barik, partidua luzea izango da-eta
03/02/2026

Denporaldiko partidurik garrantzitsuena jokatuko dau Athleticek eguazten honetan Realaren aurka Anoetan. Kopa txapelketako finalerako sailkapena dago jokoan. Talde gipuzkoarra da faboritoa, joaneko partiduan 0-1 irabazi ebalako eta zaleriaren babesa eukiko dauelako. Halandabe, Ernesto Valverderen gizonak ezustekoa emoten ahaleginduko dira. Egia esateko, zuri-gorrien gol bakar batek bardindu egingo leuke kanporaketea. Hori bai, Athleticek aurreko partiduetan baino maila hobea emon beharko da Anoetan finalerako sailkatzeko aukerak izateko. Unai Gomez Etxebarria, Athleticeko jokalariagaz egin dogu berba Lezaman. Gogotsu eta ilusinoz beterik dagozala esan deusku erdilari bermeotarrak. Taldea indartsu dagoala dino eta badaki konzentraturik eta intensidade handiagaz jokatu behar dauela lehen minututik. Realaren estadioan...


Athleticen tertulia: "Reala gainbaloratua dau Athleticen kontra ondo jokatu ebalako"
02/27/2026


Mikel Bizkarra eta marea laranja martxan dira!
02/25/2026

Mikel Bizkarra (Mañaria, 1989) txirrindulari bizkaitarrak bere 16. denboraldia hasi barri dau txirrindularitzan profesional mailan. Orbea Continental, PinoRoad eta Euskadi Basque Country Murias taldeetan ibili ostean, 2020an Euskaltel Euskadik fitxatu eban, marea laranjaren erreferenteetako bat izateko. Itzuli handietan, 5 aldiz parte hartu dau Espainiako Itzulian, bere sailkapen onena hamazazpigarrena izanda 2018an. Urte hartan be bigarren izan zan Aragoiko itzulian, mendiko mailota jantzi eban eta etapa bat irabazi. Pasa dan astegoienean Andaluzian izan da Euskaltel Euskadi. Taldeko bik min hartu eben, baina ezusteko ezbeharrak alde batera lagata, euskal taldeak itzuli ona burutu eban, baita Bizkarrak be. Gogotsu dago denboraldi honetarako, talde polita osotu da...


Cesar Ortuzar: "Final erdietan ez dagoz lau bikote onenak"
02/24/2026

Eskuz binakako txapelketa bere txanpa erabagigarrenean sartu da. Finalerdiak astegoien honetan hasiko dira. Laso eta Albisu bikoteak lehen postua lortu eban kanporaketako ligaxkan, 14 partidutik 13 irabazita. Bigarrenak, eta beraz, sailkapena zuzenean lortu daben beste bikotea, Elordi eta Zabaleta izan dira. Mallabiarra, barriro be, finalerdietako ligaxkan izango dogu. Beste sailkatu biak, Altuna - Ezkurdia eta Jaka - Iztueta bikoteeek, play-offak jokatu behar izan dabez. Gaurko tertulian, play-offak aztertzeaz gain, datozen finalerdien inguruan be berba egin dogu Imanol Magrok (Berriako kazetaria), Cesar Ortuzarrek (Deiako kazetaria), Ramon Basalduak eta Beñat Igarzak.


Benat Amadek eta Beñat Elorrietak 1.000 euroko aizkora apustua egin dabe
02/20/2026

Herri Kiroletan ohikoa da apustuak egitea. Normalean ikusleek kirolariek egingo dabenaren ganean apustu egiten dabe, baina kirolari batek beste bati apustua egitea be gertatzen da. Kasu honetan aizkoragaz izango da erronka. Benat Amadek eta Beñat Elorrietak apostua egin dabe. 10 kanaerdiko ebagi beharko dabez eta 1.000 euro dagoz jokoan. Getxoko Probalekuan izango da martiaren 21ean. Hor ikusiko doguz aizkolari bi aurrez-aurre, teknika, indarra eta sendotasun mentala neurtzen. Zelan suertau dan apostua eta kirolari batek zelan egiten deutson aurre horrelako erronka bati jakiteko, apustuko protagonistetako bategaz berba egiteko aukera izan dogu. Aurretik be Jokoan irratsaioan izandako Benat Amade Fullaondo herri kirolariagaz berba eg...


Athleticen tertulia: "Aresori aukera gehiago emon behar jakoz"
02/19/2026

Athleticek bihar jokatuko dau Elxeren kontra San Mamesen. 25. jardunaldira azken partidu biak irabazita heltzen da Ernesto Valverderen taldea. Hirugarren garaipena jarraian katiatu gura dabe, ligea halan hasi eben. Aurrean Eder Sarabiaren Elx izango dabe. 2026an oraindik ez dabe garaipena ezagutu eta liga txapelketan zehar ez dira gai izan etxetik kanpo irabazteko. Athleticek Elxeren bolada txarra baliatu gura dau zaleen aurrean hiru puntuan lortu, sentsazino onak berreskuratu eta Europako postuetara hurbiltzeko. Gaurko tertulian Oihane Irazu, Gontzal Galan, Ramon Basaldua eta Beñat Igarza izan dira.


Iñigo Aurtenetxe: "Inoiz baino pelotari gehiago daukaguz"
01/28/2026

Bizkaiko Esku Pelota Federazioak 100 urte bete barri dabezan honetan, bart Bilboko bihotzean kokatutako Club Deportivon ekitaldia egin eben. Frontoiko kirolagaz lotutako politikari zein kirolariak hurbildu ziran federazioari berotasuna eskaintzeko. "Mende bat pilotaren alde" lelopean, historiak darrai eta hurrengo urteetan azken mendean bezain gogotsu dagoz. Plan barriak, jaialdiak, frontoiak beteta eta inoiz baino pelotarien fitxa gehiago. Gaurkoan, Jokoan irratsaioan, Iñaki Aurtenetxe Bizkaiko Esku Pelota Federazioko presidenteagaz hitzordua euki dogu, egoeraz eta etorkizunaz berri emoteko.  


Enara Gaminde: "Nire urterik onena izan da"
12/24/2025

Enara Gaminde da 2025eko Emakume Master Cupeko lau t´erdiko txapelduna. Laukizko atzelariak 10-22 irabazi eutson Amaia Aldairi. Lau t´erdian Aldaik jokatzen eban 5. finala zan jarraian. Lehen tantua partiduko gogorrena izan zan eta Laukizkoak eroan eban. Hurrengo hirurak sakez egin ebazan lehengo takada egiteko. Hortik aurrera, partidua kontrolpean izan eban Gamindek. Erraz jokatu eban, kale gitxi eginez eta aurkariari min egiten, batez be, atzera horma kontrara botata pilota. Amaia Aldaik ez eban bere mailarik onena erakutsi, hein handi baten, Enara Gaminderen lan txukunari esker. Enara Gaminde binakakoa eta lau t´erdikoa urte bardinean irabazten dauazan lehen emakumea da. 2017an Emak...


Edurne Pasabanek bere komiki barria kaleratu dau
12/05/2025

14 zortzimilakoak igo dabezan lehen emakumea da Edurne Pasaban. 2001ean igo eban lehenengoa (Everest, 8.848m) eta 2010ean azkena (Shisha Pangma, 8.046m). 9 urte luzetan zortzimilakoak igotzen ibiltzeaz gain, beste horrenbeste egin eban Pasabanek Asia aldetik. Gainera, zortzimilakoak igotzeagatik ezagutzen dogu tolosarra, baina zortzimilakoak igotzen hasi aurretik, historio eder bat dau errekorraren atzean. Edurne Pasabanek, Ramon Olasagasti, César Llaguno eta Felipe H. Navarroren laguntzeagaz, Edurne Pasaban komikia kaleratu dau. Esandako moduan, alpinistaren historia kontatzen dau, eta Bizkaia Irratian aitortu dau komiki honetan "inoiz kontatu ez dabena" kontatu dabela. Mendiak aldatu egiten dau bat, komikiak diñoen moduan: "Poesiaz gorpuzten da elurra gure hizt...


Iker Goñi: "Oso zaila da selekzino ez ofizial baten partiduak antolatzea"
11/13/2025

Iker Goñi Euskadiko Futbol Federazioko presidentea izan da geugaz Jokoan irratsaioan. Zapatuan jokatuko dabe lagunarteko partidua Euskal Selekzioak eta Palestinak. Kirol partidu bat baino gehiago izango da zapatukoa, mundura palestinar herria jasaten dabilen genozidioa zabaltzeko erakusleiho bat izango da. Goñik zapatuko partidua zelan antolatu daben, nogaz kontaktuan jarri behar izan daben eta Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren egoerearen berri emon deusku.


Lekittarrako entrenatzaile barria ilusinoz ganezka dago erronka barriari ekiteko
10/08/2025

Lekeitioko Isuntza arraun taldeak etxeko entrenatzaile baten aldeko apostua egin dau gizonezkoen trainerua zuzentzeko datorren denporaldian. Markel Akarregi Bengoetxeak hartuko dau Osertz Aldairen kargua. Akarregi anai gazteak odolean daroa Isuntza. Jon anaiak zabaldutako bidetik, Markel alebinetan hasi zan arraunean herriko arraun taldean. Beheko maila guztietatik igaro ondoren, hamazortzi urteko ibilbideari ekin eutson Lekeitioko gizonezkoen traineruan, igaz arraun egiteari itxi eutson arte lan arazoak zirala-eta. Akarregik esperientzia luzea dauka entrenatzaile lez Isuntzako beheko mailetan baina bere lehen esperientzia izango da senior mailako talde bat zuzentzen. Gogotsu eta ilusinoz ganezka dago erronka barriari egiteko. Beragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol...


Jon Elortegi, Ibon Rodriguez eta Jon Intxaurtieta, Kaiku, Santurtzi eta Arkoteko ordezkariekaz egin dogu berba
09/18/2025

Traineruen denporaldia orain dala aste batzuk amaitu zan talde askorentzat, Kontxako Banderaren sailkatze estropadaren ondoren. Asteburu honetan Eusko Label Ligako azken jardunaldi biak jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten. Ligea erabagita dago Orioren alde eta talde gehienak presinorik barik lehiatuko dira, bagilaren batean hasitako kanpaina luzeari amaiera duina emoteko asmoagaz. Ez da hori Bermeo eta Portugaleteko estropadetan denporaldia jokoan eukiko daben bost taldeen kasua. Eusko Label Ligara igoteko play offean parte hartuko daben bost traineruak dira. Kaiku hamaikagarren postuan sailkatu zan Eusko Label Ligan, Santurtzi eta Arkote KAE 1eko lehen sailkatu biak dira eta Chapela eta Tiran Galiziako ligako traineru bi...