Goizeko Izarretan
Irratsaio goiztarra, eguna hasteko behar dozun informazino guztiagaz eta ondo pasetako tarteekin. Albiste nagusiak, Bizkaiko albisteak, eguraldia, trafikoa, kulturea musikea, alkarrizketak…unean unekoa. Entzuleok parte hartzeko aukerea whatsappez informazinoa bialduta eta lehiaketetan parte hartuta. Hamabi urtera arteko ume eta gazteok Dona Dona daukazue 08:10ean. Ume, gazte zein helduok “Izarren lagunak” lehiaketea. Barikuetan gizarte gaien tertulia 08:30ean, eta hileko azken barikuetan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulia.
Sindikatuak poliziaren jarduna eta erakunde judizialen erantzukizuna salatu dauz
Abusuko emakume bat eta bere alaba adintxikikoa etxebakotu dabez gaur goizean, Arrigorriagako Santa Isabel kaleko etxebizitza batetik. Batu Etxebizitza Sindikatuak erresistentzia-deialdia egin dau etxebakotzea geldiarazoteko, baina Ertzaintzak goizaldeko lauretan zabaldu dau polizia-dispositiboa, eta azkenean kaleratzea gauzatu dabe. Gai horri buruz, Peio Molinuevo Batu Etxebizitza Sindikatuko bozeroalea zuzenean izan dogu gaur goizean Goizeko Izarretan saioan. Sindikatuak poliziaren jarduna eta erakunde judizialen erantzukizuna salatu dauz, eta hainbat pertsona zaurituta geratu dirala adierazi dau. Etxebakotutako ama eta alaba egoera zaurgarrian dagozala be azpimarratu dau. Arrigorriagako Udalak kalean geratuko ez dirala iragarri badau be, sindikatuaren arabera, Lemoan logela bat eskaini deutsee, egotaldiaren iraupena zehaztu...
Parte-hartzaileek biktimen senideei eta hurbilekoei alkartasuna adierazo deutsee, eta ikerketak argitu arte zuhurtziaz jokatzeko be eskatu dabe
Goizeko Izarretan saioan egin dan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulian, tren istripuaren inguruko hausnarketa egin dabe gaur Iker Casanovak, Jesus Lekerikabeazkoak eta Ana Berta Campok. Parte-hartzaileek biktimen senideei eta hurbilekoei alkartasuna adierazo deutsee, eta ikerketak argitu arte zuhurtziaz jokatzeko eskatu dabe. Era berean, istripua zelan jazo dan argitzea eta, halan badagokio, erantzukizunak zehaztea ezinbestekotzat jo dabe, antzeko gertaerak barriro ez izateko. Erantzukizun politikoen inguruan be eztabaidatu dabe. Alde batetik, ikerketaren emoitzak ezagutu aurretik ondorioak ateratzea saihestu behar dala defendatu dabe; bestetik, gertautakoaren larritasunak erantzukizunak aztertzea eskatzen dauela nabarmendu dabe. Edonola be, biktimen eta familien mina errespetetea lehenetsi dabe. Etxebizitzaren arazoa izan d...
UNICEF Españak alderdi politiko guztiekaz batzartzeko intentzinoa dauka
UNICEF Españak hauteskunde-programetarako proposamenak aurkeztu ditu azaroaren 29ko hauteskunde orokorrei begira. Izan be, estaduko haurrek eta nerabeek erronka handiei egin behar deutsee aurre, Maider Gabilondo Nafarroako UNICEFeko koordinatzaileak esan deuskunez. Hori dala eta, UNICEFetik hainbat proposamen egin dabez, alderdi politikoei zuzenduta. Ganera, alderdi politiko guztiekaz batzeko intentzinoa dauke. Egindako proposamenetan zentrau gara Gabilondoren eskutik. Hasteko, dinoe haur-pobreziaren murrizketak ezin dauala gehiago itxaron eta mundu digitalean be lana dagoala egiteke. Izan be, lehen mugikorra 10 urtegaz iristen da, bataz beste, eta haurrak babestu behar dira esparru digitalean. Bitartean, datuen arabera, nerabeen artean tristura eta bakardadea bikoiztu egin dira azken urteotan. Osasun m...
Tubos Reunidosen etorkizuna airean dago oindino
Aste pare bat barru egitekoa da hainbat sindikatu eta eragilek deitutako huelga orokorra, zemendiaren 11an hain zuzen be. Baina egia esan arlo sozioekonomikoan deialdi gehiago be badago eginda, hainbat gatazka dagozalako konpondu barik: osagileena, Bizkaiko erresidentzietakoa eta abar. Guzti horretaz berba egiteko Mitxel Lakuntza, ELA sindikatuko idazkari nagusia euki dogu Bizkaia Irratiko mikrofonoetan. Hasteko, astelehenean Bilbon izandako istiluen ganeko hausnarketea burutu dau Lakuntzak: "Mobilizazino baketsu eta jentetsuak egin ziran faxismoari aurre egiteko, baina egondako istiluek mezua desitxuratzen dabe". Lehendakariagaz bilerea euki eben ELA eta LAB sindikatuek lehengo baten, gitxieneko soldata propioaren gaia jorratzeko asmoz: "Lehendakariagaz egiten doguzan bileretan ez dogu...
BBK-k eta Lurgaia Fundazioak bultzautako proiektuak 5.655 boluntario izan ditu
10 urte bete dira aurton BBK-k eta Lurgaia Fundazioak BBK Basoan lehen zuhaitza landatu ebenetik. Proiektua anbizino argi bategaz jaio zan: herritarrak Bizkaiko ondare naturalaren berreskurapenean inplikatzea eta balio ekologiko handiko baso autoktonoen lehengoratzean aurrera egitea. 10 urte horreetan, 36.446 zuhaitzek eta zuhaixkek euren lekua hartu dabe barriro paisaian, eta berreskuratutako baso autoktonoko 60 hektareari forma emon deutsee, gaur egun hazten, hedatzen eta bizibarritzen diranak. Urteurrenaren harira, Ainhoa Elortegi BBK Klimako zuzendariagaz egin dogu berba. Landaketa bakotxaren atzean personak dagoz: 5.655 boluntario, pala eskuan, ingurumena lehengoratzea keinu kolektibo bihurtu dabenak. Horreei esker, proiektua Bizkaiko 40 gune baino gehiagotara iritsi da, Undabasotik Gaztelugatxeraino, Matxitxako, Arratzu, Bermeo, Madariaga...
Aktualidade eta politika gaiak aztertu doguz Senadurako EH Bilduren Bizkaiko hautagaiagaz
Aktualidade eta politika gaiak aztertu doguz gaur Bizkaia Irratian Senadurako EH Bilduren Bizkaiko hautagaia dan Idurre Bidegurenegaz. Hasteko, Bilbon astelehenean jazotako istiluak gaitzetsi ditu Bidegurenek, bere alderdiak Bilboko Udalak egindako adierazpenagaz bat egin ez arren: "Egondako istiluak ez dira onargarriak eta gaitzesten doguz. Izan be, istiluek egun osoan zehar egondako protestak estali ditue. Halanda be, ez dogu Bilboko Udalaren proposamenagaz bat egin, ETAren komodina erabilten daualako, baina ETAk ez dauka zerikusirik, desagertuta dagoalako". Bitartean, Zisjordanian sartzea eragotzi deutso Israelek Josu Estarrona EH Bilduren Senadurako Arabako hautagaiari, palestinarren aurkako indarkeria areagotzen ari dan honetan: "Atzo egin neban berba Estarronagaz eta ondo...
Etxea bizimodurako ardatz garrantzitsua da
Caritas Bizkaiak etxe barik dagozanei eskaintzen deutsiezan laguntzeaz eta zerbitzuez egin dogu berba Bizkaia Irratian. Horretarako, Caritas Bizkaian etxebakoen arloko arduraduna dan Gema Orbe euki dogu telefonoaren bestaldean. Etxerik ez daukien personatan ikusten dauan joerea plazaratu deusku berak: "Geroz eta persona gehiago dagoz geure herrietako eta urietako kaleetan bizitzen". Bitartean, Inor ez etxerik gabe kanpainea martxan dago: "Hogeita hamalaugarren urtea da kanpainagaz bat egiten dogula. Etxe batek leku baten kide izateko aukerea emoten deutsu, hori da zabaldu gura dogun ideia". Bestalde, Euskal Autonomia Erkidego osoan abenduaren 2an egingo dabe etxebakoen kontaketea: "Bi urtean behin etxebakoen kontaketea egiten da. Aurton Euskadiko 30...
Odola emotea milaka euskaldunen konpromisoari esker egin daitekeen ekintza solidarioa da
Osakidetzak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 108 odol-emoile handi omendu ebazan pasa dan barikuan Gernika-Lumon. Omendutako personak emoile handitzat hartzen dira, 40-50 odol-emote egin dabezalako, eta, osasunaren zaintza kolektiboaren herritarren ibilbide solidarioaren eta inplikazino aktiboaren eredutzat hartzen diralako. Izan be, odola emotea milaka euskaldunen konpromisoari esker egin daitekeen ekintza solidarioa da. Omenaldia Osakidetzak egin arren, Odolkideak alkartea laguntzaile lez ibili da antolakuntzan. Hori dala eta, Amagoia Lopez de Larruzea Odolkideak alkarteko kideagaz egin dogu berba gaur Bizkaia Irratian. Dinogunez, 108 emoile omendu ziran guztira, bizitzan zehar 40 eta 50 dohaintza artean egin dabezalako. Zifra horrek erakusten dau urteak emon dabezala herritarren osasunarekiko alkartasunean eta konpromiso altruistan...
251 postu Urriko Azken Astelehenean Gernikan
Arantza Atutxa Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko diputaduagaz izan gara Gernika-Lumoko Urriko Azken Astelehenean. Esan deuskunez, gaurko egunaren garrantzia azpimarratu ostean, 251 postu egongo dira-eta, Bizkaiko 1.000 bat nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategik lehortearen ondorioetarako laguntzak jasoko dabez, milioi bi euroko plan baten barruan: "Eguaztenean jakingo da ustiategi bakotxari jagokon dirulaguntza zenbatekoa dan. Helburua sufridutako kalteak murriztea da". Bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiak ustiategien modernizazinoaren alde be egin dau azken urteetan: "Inbertsinoa garrantzitsua dala argi daukagu, eta inbertsino horren lan-ildo bat modernizazinoarena da: robotak, artzain digitala, etab.". Bitartean, urriaren 15ean izandako Landa Eremuko Emakumeen Eguna Durangon ospatu dabe hileon, 14 argazki historiko dituan erakusketa baten...
Begoña Errazti eta Imanol Alvarez izan dira gizarte gaien tertulian
EHUk ez dau CAFegaz eukan lankidetza-hitzarmena barrituko. Horrek erreakzino desbardinak sortu dauz, eta Goizeko Izarretan irratsaioan, gaurko gizarte gaien tertulian, Begoña Errazti eta Imanol Alvarezegaz eztabaidatzeko aukera izan dogu. Astelehenean Vito Quiles Espainiako eskuma musturreko ekintzailea Bilbora etorriko dala eta, euren eretxia be jakin gura izango dogu.
Ispasterren Geuretxea ibilbide interaktiboa aurkeztu dabe
Ispasterrek euskal baserriaren historia eta bilakaera ezagutzeko ibilbide interaktiboa aurkeztu dau, Geuretxea. Ispasterrek daukazan berezitasunen artean, mende askotako baserriak eta eraikin historikoak egoera onean mantendu dirala nabarmendu geinke. XV. mendearen amaierako Erkiaga Bekoa baserria nabarmendu leike, Euskal Herriko baserririk zaharrenetako bat. Garbiñe Saenz de Buruaga Ispasterko alkateak azaldu dau zer topauko dogun, eta zer emongo deutson proiektuak herriari eta Lea Artibai eskualdeari. Anartz Ormaza arkitektoa eta kultur ondarean aditua da, eta berak sortu dau, ibilbidean zehar, baliabide desbardinen bitartez aurkituko dogun azalpen-edukina. Ormazak azpimarratu dau Ispasterren dagoan ondarearen garrantzia.
Juan Mari Uriarte Elkartea martxan ipini dabe
Juan Mari Uriarte Elkartea martxan ipinteko lehenengo pausoak emoten hasi dira, Donostiako eta Zamorako gotzain eta Bilboko gotzain laguntzaile izan zanaren figurea ardatz moduan hartuta. Begoña Martinez alkarteko kideak alkartea eratzeko ideia zelan sortu zan azaldu deusku: "Juan Mari Uriartek material asko itxi eban eta argitaratu behar dala pentsau dogu. Ideia horren inguruan eratu dogu taldea". Helburua Uriarteren pentsamendua zabaldu eta ezagutzera emotea da, eta Hego Euskal Herriko ekonomia zein gizarte gaietan kristau proposamenak zabaltzea. Memoria, hausnarketa eta alkarrizketa espazio izan gura dau alkarteak. Sustapen batzordean jente ugari dago: Andoni Gerrikaetxebarria bikario nagusi ohia, Jose Antonio Fernandez Lombera historiagilea, P...
Mende erdi egin dau artxiboak Bizkaiko erlijino, gizarte, kultura eta familia historia ezagutzeko funtsezkoa dan materiala kudeatzen
Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak 50 urte bete ditu aurton. Hori dala eta, 50 urteko ibilbidearen oroitzapena egingo dabe gaur bertan bere egoitzan, Derioko Seminario zaharrean. Artxiboak mende erdi bete dau Bizkaiko erlijino, gizarte, kultura eta familia historia ezagutzeko funtsezkoa dan agiri-ondarea jagoten, antolatzen eta eskuragarri jarten. Urteurrena aprobetxauta, Anabella Barroso artxiboko zuzendariagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian. Bere sorreratik, ikerketa historikorako, agiri-ondarearen kudeaketarako eta ikertzaileen, administrazinoen, kultur erakundeen eta herritarren arretarako erreferentziazko erakunde lez finkatu da. Bere beharrari esker, Bizkaiko oroimen kolektiboaren oinarrizko zatia jagon izan da eta bere garrantzia nabarmendu, eta digitalizatze-egitasmo barritzaileak bultzatu dira.
Fundazino barriak euskerea, kulturea, kirola eta aukera-bardintasuna sustatzea dauka helburu
Lauro Fundazioaren aurkezpen ofizialak 450 lagun inguru bildu ebazan atzo arratsaldean Bilbon. Lauro Ikastolaren inguruan hamarkadetan zehar pilatutako esperientzian eta landutako balioetan oinarrituta sortu da proiektu barria, ezagutza hori gizartearen zerbitzura jarteko beste urrats bat emoteko asmoz, Idoia Iruretagoiena Lauro Ikastolako zuzendariak azaldu deuskunez. EHUko Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan egindako ekitaldian, erakundeetako ordezkariak, euskal gizarteko hainbat arlotako eragileak eta Lauro komunidadeko kideak alkartu dira, etapa barri bati hasierea emoteko: "Ekitaldia oso ondo joan zan. Solasaldia be euki genduan, Lauro komunidadeagaz lotura daben Julia Shershneva, Iraia Iturregi eta Mikel Urbeltzegaz. Hunkituta urten ginan". 2025ean eratuta, Lauro Fundazioa Lauro komunidadearen gizarte-konpromisoa zabaltzeko jaio...
Bartzelona da erreferente nagusia '15 minutuko uria' kontzeptuaren esparruan
15 minutuko uria kontzeptua izan da protagonista hileon Zientziaren Giltza Elkarteak Ondarroan antolatutako berbaldian. Hizlaria Nagore Pereira arkitektoa izan da. Pereirak urigintza jasangarriagoa sustetako ereduaren oinarriak eta aukerak azaldu ebazan atzo bertan Ondarroan aitatutako berbaldian, eta gaur Bizkaia Irratiko sintonian euki dogu. Hasteko, 15 minutuko uria zer dan azaldu deusku: "Uri-plangintzako eredu bat da. Egunerokotasunean behar diran zerbitzuak gehienez 15 minutura eukitea da helburua". Erreferentei jagokenez, Gasteiz nabarmendu dau Euskal Herri mailan, baina garrantzitsuagoak dagoz: "Bartzelonako auzo askotan dauke eredua ezarrita. Dana dala, estrategia zabalago baten parte izan behar da".
III. Konferentzia Subiranista antolatuko dau Gure Eskuk udabarri partean
Nazino gisa jauzi bat, etorkizunez beteriko jauzi bat. Horixe irudikatuko dau Gure Eskuk urriaren 25ean, Zazpi jauziz, herri bat ekimenaren bitartez. Egun horretan, 12:00etan, Zazpi Jauzien dantza egingo da, aldi berean, Euskal Herriko zazpi uriburuetan: Maulen, Donibane Garazin, Baionan, Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon. Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeroaleak ideia zelan jaio zan azaldu deusku: "Nazino gisa jauzi bat emoteko beharra dago. Dantzan oinarritutako ekimen bat plazaratu gura genduan eta Zazpi Jauzien dantza ondo jatorku, zazpi lurraldez osotutako nazinoa garelako eta zazpi uriburu eder daukaguzalako". Bilbon, Arriaga plazan egingo dabe dantza. Bitartean, Espainiako hauteskunde orokorrak deituta dagoz. Gobernuak eskumara egi...
Bisitak, hitzaldi teknikoak, mahainguruak eta esperientzia-trukaketak egongo dira
Markina-Xemein Europako gaztagintza artisauaren epizentro bilakatuko da gaurtik zapatura arte. Horren harira, Iratxe Lasa Markina-Xemeingo alkatea eta Malen Sarasua Esneki Zentroko arduraduna Bizkaia Irratiko sintonian euki doguz. Markina-Xemeinek FACEnetwork, gaztagintza eta esneki artisauen Europako sare nagusiaren urteko bilkurea, hartuko dau. Europako 22 herrialdetako 200 profesional inguru bertaratuko dira udalerrira Esneki Zentroak antolatutako bilkura honetan parte hartzeko. Urriaren 19tik 21era bitartean ospatuko dan topaketa honetan Euskal Herriko gaztagintzaren errealidadea eta bilakaerea ezagutaraztea izango da helburua. Horretarako, bisitak, hitzaldi teknikoak, mahainguruak eta esperientzia-trukaketak egongo dira. Ganera, eguaztenean Uhagon Kulturgunean Europa osoko gaztaien dastaketa bat be antolatu dabe herritarrentzako eta bertaratu nahi dauan edozein pertsonarentzako...
Ehun urte inguru daroez Zeanuri eta Ubideren artean larreen bakea sinatzen
Larreen bakea sinatuko dabe bihar Ubidek eta Zeanurik. Larreak daukiez amankomunean udalerri biek eta eta joan dan ehun urte baino gehiagotan alkarri kontuak emon emoten deutsiez, urtean behin. Lantzean herri baten egiten dabe udalbatza berezia, eta aurton Ubiden izango da. Bertako alkateagaz, Zigor Iturriotzegaz egin dogu berba Goizeko Izarretan irratsaioan. Larreen Mankomunidadearen XIV. Zeharkaldia be egingo dabe bihar. Zeanuritik ibilaldia egingo dabe eta herritar batzuk oinez joango dira Ubidera. Ibilbideak Erdi Aroan Bilbo eta Gasteiz lotzen ebazan errege bidea jarraitzen dau: bidarri horretatik igarotzen ziran Bizkaiko itsasportuetara eta Gaztelako barrualdera joiazan pertsonak eta merkantziak. 13:00etan udalbatza berezia egingo dabe, alkarri g...
Ana Pérez eta Iñigo Santxo Goizeko Izarretan irratsaioko gizarte gaien tertulian
Prezioen gorakadeaz egin dogu berba gizarte gaien gaurko tertulian, Goizeko Izarretan irratsaioan. Energia garesti dago eta horrek eragina dauka produktu guztien prezioan. Hortaz ganera, etxebitzizea, %5 inguruko inflazinoa, soldata igoerak, pentsinoak, hauteskunde giroa, eskuma muturraren gorakadea.... Gai guzti horretaz egin dabe berba Ana Pérezek eta Iñigo Santxok.
Planak 225 milioi euro mobilizauko ditu 2030era arte, 45 milioi euroko ekarpen publikoagaz
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskadiko Egurraren Plan Estrategikoa aurkeztu dau. Ibilbide-orri barri horren bidez, datozan urteetan basoaren eta egurraren balio-kate osoa indartu eta eraldatu nahi da. Planak 2030ean ezarten dau begiradea, eta 2026an jarriko ditu abian lehen jarduerak, sektoreak dituan erronka nagusiei erantzuteko eta jarduera ekonomikoa, enplegua, barrikuntza eta lurraldearen kudeaketa jasangarria sortzeko daukan gaitasuna sendotzeko. Planean Baskegurren aitamen berezia be egiten da eta gaur alkarte horretako zuzendaria nagusia euki dogu geugaz, Oskar Azkarate. Egurraren Plan Estrategikoak 225 milioi euroko mobilizazino ekonomikoa aurreikusten dau 2026-2030 aldian: 45 milioi euroko ekarpen publikoa eta 180 milioi euroko inbertsino pribadua. Planteamenduaren...
Kontzertua 19:30ean hasiko da eta sarrera doakoa da lekuak bete arte
XXIX. Agiña Memoriala ospatuko dau Jatorki Abesbatzak zapatuan Bilboko Atxuriko Gizakunde Eleizan. Egitasmoaren ganean gehiago jakiteko asmoz, Jabi Zorroza Jatorki Abesbatzako kideagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko sintonian. Oraingo honetan Joxean Llorente eukiko dabe gogoan: "2008an sartu zan Joxean Llorente Jatorki Abesbatzara. Lehendakaritza kargua hartu eban berehala, eta gero zuzendari be bilakatu zan". Errepertoriaren nondik norakoak emon deuskuz Zorrozak: "Joxean Llorenteri gustetan jakezan kantak, melodiak eta piezak joko dira. Bere bizitza gogoratzeko saioa izango da". Kontzertua 19:30ean hasiko da eta sarrera doakoa da lekuak bete arte. Jatorki Abesbatzagaz batera, Xaramel Txistu Taldea, Txaro Etxebarria poeta, Hamaika Kamerata Flauta Taldea e...
Emonaldi bi eskainiko dabez, zapatu arratsaldean eta domeka eguerdian
Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak indarrak batu dabez proiektu barri bat aurrera eroateko. Arriagaren Aterkia musika ikuskizun poetiko eta oniriko bat da, erakunde biek alkarregaz bultzautakoa, eta aurtengo urriaren 17an eta 18an estreinauko da. Zapatuko emonaldia 18:00etan izango da, eta domekakoa 12:00etatik aurrera. Libretoa Leire Bilbao idazlearena da, eta istorioa Juan Crisostomo de Arriagaren aterki baten aurkikuntzagaz hasten da, oroimenean, denporaren joanean eta bizitzaren etapa ezbardinetan zehar bidaia bat proposatzeko, beti be, Bilboko euripean. Idazle ondarrutarragaz egin dogu berba estreinaldiaren astean: "Bilboko Koral Elkarteak egin eustan enkargua, Arriaga hil zanetik 200 urte bete diralako". Libretotik ikuskizunerako bidea zelakoa izaten dabilan az...
Egitasmoak 20 taldetik gora batuko ditu aurton
Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizinoa egingo dabe Lemoan zapatuan, urriaren 17an. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, Danok musikarien kooperatibaren sorkuntza eta antolakuntzagaz eta tokian tokiko udalaren babes nagusiagaz jaio zan igaz Bizkaiko Erromeria Eguna. Lehenengo edizinoa Durangon antolatu zan 2025ean, eta egitarau zabaleko egunak ekarritako balorazino bikainaren ostean antolatuko da aurton jai handiaren bigarren edizinoa, Jon Gomez Danok Pro kooperatibako bozeroaleak azaldu deuskunez. Euskal musika, kantu eta dantzek zipriztinduko dabe Lemoa, erromeriazaleen uriburu bilakatuz. Adin eta gustu guztientzako askotariko ekintzak batuko dira: "Hiru gune nagusi izango dira, kalez kalekoa alde batera itxita". Gomezek esan deuskunez, erromeriak asko aldatu dira azken urteetan: "...
Tertuliakideek gazteek etxebizitza eskuratzeko daukiezan zailtasunak aztertu dabez
Etxebizitzearen arazoa eta azaroaren 11erako deitutako greba orokorra izan dira gaurko tertuliaren gai nagusiak. Lander Intxausti eta Itziar Irazabalek gazteek etxebizitza eskuratzeko daukiezan zailtasunak aztertu dabez, alokairuen prezioen gorakadea eta etxebizitza negozio bihurtu izana nabarmenduz. Bestalde, eskuin muturraren gorakadea eta gazteen artean zabaltzen dabiltzan mezuak be izan dabez berbagai. Azkenik, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko deitutako grebaren inguruan eztabaidatu dabe, mobilizazinoaren garrantziaz eta alderdi politikoen erantzukizunaz hausnartuz.
Hasi barri dan ikasturtean ikasleen segurtasuna bermatuko dauan idatzizko ebazpen bat be eskatu dabe
Aulestiko 14 familiek eskola taxia mantentzea eskatu dabe, administrazinoaren azken hilabeetako isiltasunaren aurrean. Adingabeak errepide estu batetik oinez joateko arriskuaz ohartarazo dabe, eta hasi barri dan ikasturte honetan ikasleen segurtasuna bermatuko dauan idatzizko ebazpen bat be eskatu dabe, Bihotza Bilbao kaltetutako familien bozeroaleak esan deuskunez: "Alegazinoak aurkeztu genduzan eta esan euskuen mantenduko zala. Ikasturtea hasi da eta orain dinoskue erabagia hartu behar dabela". Arazoak apirilean hasi ziran, Urregai Eskolak esan eutsenean eskola taxia galduko ebela ikasleek, kilometro bi baino gitxiago dagozalako etxeen eta eskolaren artean: "Arauak dino eskola garraiorako eskubidea daukela kilometro bi baino gehiagora bizi diran umeek, baina salbuespenak dagoz...
2001ean eratu ebenetik gaur egunera arte aurrerapauso mantsoak emon izan dira
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 25 urte bete ditu dagoeneko. 2001ean eratu ebenetik gaur egunera arte aurrerapauso mantsoak emon dirala esan deusku Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak: "Hizkuntza eskubideak autortu barik daukaguz ia geure lurralde osoan. Euskereak berme barik jarraitzen dau". Egia esan gauzak egin egiten dira, baina ez dabe nahi besteko fruiturik emoten. Beste estrategia batzuk bilatu behar dira: "Gakoa geure egunerokotasunean eta espazio klabeetan euskerea erabilteko bermeak eukitea da". Gaubekaren ustez, beste lege batzuk beharrezkoak dira: "Ofizialtasuna ezinbestekoa da Euskal Herri osoan. Horren alde egiten dauan araugintza sendoa be behar dogu, baina bestelako hizkuntza politikak be bai. Gaztelera derrigorrezkoa bada...
Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako ekoizleak dagoz kooperatiban
25 urte bete ditu Basatxerrik aurton. Hori dala eta, Basatxerri abeltzainen kooperatibara hurreratu gara gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako ekoizleak dagoz Basatxerrin. Iñigo Azkoitia, Basatxerriko arduradun komertziala, Bizkaia Irratian euki dogu: "Baserriko ustiaketa posible izateko proiektuari ekin eutsien sortzaileek bere garaian". Basatxerriren bertuteen artean produktuaren kalidadearena dago: "Kalidade handiko txarriak lortzen doguz. Haragiak hartzen dauan zapore eta testuran igarten da". Dinogunez, 25 urte bete ditu Basatxerrik aurton. Gauzak asko aldatu dira azken mende laurdenean: "Sei urte daroadaz Basatxerrin, baina beteranoek hori dinoe. Ekonomikoki aldatu da eta enpresa bat lez gabilz beharrean, baina funtsa ez da aldatu".
Bederatzi urte erbestean egin eta gero, laster itzuli leiteke Puigdemont Kataluniara
Kataluniako prozesu independentistan parte hartu eben buruzagiei diru publikoa oker edo bide barik erabili izanagaitik ezarritako zigorrari amnistia apliketako agindu dau Auzitegi Konstituzionalak. Ondorioz, Auzitegi Gorenak Carles Puigdemont eta beste buruzagi batzuen atxiloketa aginduak eten ditu, ebazpena aztertu arte. Beraz, bederatzi urte erbestean egin eta gero, laster itzuli leiteke Puigdemont Kataluniara. Momentuz ez dabe noiz jakin eragin, baina esan dabenez, zentzu politikoa emongo deutse bueltari. Gorka Knorr Juntseko kideak esan deuskunez, auzitegiaren erabagia espero eben: "Behar baino gehiago luzatu da, baina espero genduan. Atzokoa oso egun berezi izan da". Amnistia legeak erbestean dagozan buruzagien egoerea bideratzen dau, baina Puigdemontek berak...
PP eta VOX alderdiek gehiengoa izango dabela aurreikusten dabe inkestek
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskundeak. Hori dala eta, Lander Martinez, Sumarreko diputadua Espainiako Kongresuan, Bizkaia Irratiko sintonian euki dogu gaurkoan. Martinezek ondo ikusten dau Espainiako Gorteetarako hauteskundeak aurreratu izana, beharrezkoa zalako: "Barikuko botazinoaren ostean uste dot zuzena dala hauteskundeak aurreratzea". Sumarren hauteskundeak prestetan dabilz dagoeneko, Fronte Zabala osotzen. Martinezek esan deuskunez, alkarrizketak aspalditik datoz: "Urtebete baino gehiago daroagu berbetan, behar asko eginda dago dagoeneko. Izan be, Fronte Zabala ezinbestekoa da gobernu progresista egoteko". Hautagaien izenak entzuten dira: Monica Garcia, Ernest Urtasun, Ada Colau, etab. Martinezek aurreratu deusku presidentegaia laster iragarriko dabela. Ganera, Podemosek baldintzea ipini...
Eleizea asko aldatu da Ikobaltzeta hasi zanetik gaur egunera
Francisco Javier Ikobaltzeta 'Txabi' abadeak erretiroa hartu dau, abadegintzaren Urrezko Ezteguak ospatu dituan urte berean. Hamarkadak joan, hamarkadak etorri, abadeak hainbat belaunalditako auzotarrei laguntasuna, konpromisoa eta zerbitzuzko bokazinoa eskeini izan deutse. Ondorioz, azken hilabeteetan ospatutako omenaldietan be agertu da herriak deutson maitasuna, Bakion edo Gamiz-Fikan esaterako. 'Txabi' Ikobaltzetagaz berba egiteko aukerea euki dogu. Esan deuskunez, 50 urtek askotarako emoten dabe: "Hainbeste gauza egin dodazanez, ezin dot esan garrantzitsuena zein izan dan". Bitartean, eleizea asko aldatu da Ikobaltzeta hasi zanetik gaur egunera. Abadeak eleizea momentu honetan zelan ikusten dauan azaldu deusku: "Hutsitzen eta zahartzen dabil. Egoerak hausnarketa bat eskatzen dau. Daukaguzan aukerak...
Ander bagilaren 22an hil zan, taserra erabilitako atxiloketa operazino baten
Justizia Anderrentzat plataformeak deituta, 11.000 lagun inguru batu ziran Santurtzin astegoienean, Anderren kasua argitzeko eta erantzukizun penalak eskatzeko, besteak beste. Horren harira, Amaiur Renteria, Justizia Anderrentzat plataformako kidea, Bizkaia Irratian izan da gaur. Ander bagilaren 22an hil zan, taserra erabilitako atxiloketa operazino baten. Larri eroan eben ospitalera eta handik egun bira hil zan. Harrezkero izan dira gorabeherak eta bertsino kontrajarriak. Hasieran bero kolpe baten ondorioz hil zala aitatzen zan. Dana dala, Justizia Anderrentzat plataformeak argitaratutako ondorengo bideo batek gertatutakoaren datu ugari emoten dau, tartean taserraren erabilerarena: "Santurtziko herria bera hasi zan ikertzen. Argitaratu genduan bideoan argi eta garbi ikusten da taserraren...
Tertuliakideek nabarmendu dabe etxebizitzearen arazoa egiturazkoa dala, baina epe laburrean be neurriak behar dirala
Goizeko Izarretan saioan, Miren Josune Aristondok, Jasone Aretxabaletak, David Lopategik etxebizitzearen arazoa izan dabe hizpide gaurko tertulian. Espainiako Gobernuak prestatutako dekretu bien inguruan eztabaidea sortu da, eta hizlariek nabarmendu dabe etxebizitzearen arazoa egiturazkoa dala, baina epe laburrean be neurriak behar dirala.
Tertulian azaldu dabenez, neurrietako batzuk alokairuen kontratuen luzapenagaz, kaleratzeak saihesteagaz eta egoera zaurgarrian dagozan personei alternatiba sozialak eskaintzeagaz lotuta dagoz. Era berean, etxe-jabe txikien egoerea be kontuan hartu behar dala azpimarratu dabe, eta administrazinoen arteko koordinazino handiagoa eskatu dabe.
Bestalde, alokairuen prezioen gorakerea, turismo-etxebizitzak eta Airbnb moduko plataformen eragina be aztertu dabez. Tertuliako parte-hartzaileen...
Nagusiak alkartea ezagutu dogu Adinekoen Nazinoarteko Egunean
Adinekoen Nazinoarteko Eguna da gaur. Ondorioz, Nagusiak alkartera hurreratu gara. Nagusiak Bizkaiko adinekoen alkartea da eta bertan dabil kolaboratzaile lez Izaskun Atxa. Euskal gizartea nabarmen aldatu da demografikoki azken hamarkada eta urteetan, zaharkitu dalako, eta horrek eragina dauka edadeko jenteak bizi dauan egoeran: "Talde handienetakoa da nagusiena geure gizartean. Dana dala, egoerea asko aldatu da eta gaur egun nahiko ondo eta osasuntsu gagoz jubiletan garenean". Halanda be, Atxaren ustez, edadismoa dago gaur egungo gizartean: "Edadismoa oso presente dago. Esaterako, gaur egun ez da jende askoren laguntza jasoten autobusean".
Sailburuak unibertsidade sistemaren kalidadea aldarrikatu dau
Ikasturte hasiera honetan unibertsidadera jo dogu gaur, besteak beste arlo horretako gaiak jorratzeko. Horretarako, Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuagaz egin dogu berba Goizeko Izarretan irratsaioan. Pasa dan ikasturtean EHUko aurrekontuen auzia eta errektoreagaz izandako ikamikak aitatu genduzan. Laster aurkeztu behar dira aurrekontuak barriro: "EHUko errektorearen eskaera batzuk kontuan hartuko doguz. Dana dala, geure lehen aurrekontu bietan denpora luzean izan ez doguzan igoerak euki doguz, eta aurton horrela izango da hirugarrenez". EUNEIZen ikasturte hasieran egon zan Perez Iglesias atzo. Unibertsidade sistemaren kalidadea aldarrikatu eban, zentroen eta erakundeen konpromisoa eskatzeaz gain. Unibertsidade sistemaren kalidadea aitatzen dauanean, sistemak dituan...
Etxebizitza arloan dagoan arazoaz berba egiteko, geugaz euki dogu LAB sindikatuko Bizkaiko etxebizitza arduraduna
Etxebizitza dekretu biren ganeko botazinoa egingo da barikuan Espainiako Ministroen Kontseiluan. Laburbilduz, batean etxebakotzeen aurreko babesa 2030era arte, urte pare baten alokairu kontratuak automatikoki luzatzea, aldi baterako logelen erregulazinoa, maizterrentzako eta prezio merkeetan alokatzen dabenentzako hobariak, etxe turistikoetzako zergak eta etxebizitzak erosteko interes bako maileguak aurreikusten dira. Beste batean, alokairu kontratuak mugabakoak izatea. Honegaz eta etxebizitza arloan dagoan arazoaz berba egiteko, geugaz euki dogu LAB sindikatuko Bizkaiko etxebizitza arduraduna, Iñigo Alonso: "Dekretuek ez dauke itxura txarrik, baina ez da nahikoa. Neurri gehienek epemuga bat dauke, partxeak dira". Bitartean, alderdi batzuk, EAJk eta Juntsek esaterako, etxe jaube txikien babesa eskatzen d...
Epaimahaiak nabarmendu dauanez, Getek gizarte-sentsibilizazinoan eta genero-bardintasunean konpromiso luzea dauka
Harritxu Gete Ugarte ikertzaile donostiarrak jaso dau 6. Gladys Saria. Puntues Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultadeak abiatutako sariak ingurune digitalean beharrean dabilzan emakume gazte euskaldunak autortu eta saritzea dauka helburu, gazteentzat erreferente barriak sortuz eta emakumeen talentua teknologiaren esparruan nabarmenduz. Epaimahaiak bereziki baloratu ditu euskerarako itzultzaile neuronalen garapenean egindako lana, genero-ikuspegiaren txertaketea eta neska gazteentzat inspirazino-iturri izateko erakutsitako konpromisoa. Geteren ibilbide profesional osoa Vicomtech fundazinoari lotuta egon da. Bertan praktiketan hasi, ikerlari laguntzaile moduan jarraitu eta, gaur egun, ikerlari gisa dabil itzulpen automatikoaren zein hizkuntza-eredu handien eremuan.
Euskerea eta adimen artifizial arduratsua
Geteren beharraren ardatz nagusietako bat euskerearen eta...Zazpi erakundek ezagutza, gizarte-ekintza eta politika publikoak buztartu dabez haur eta nerabeenganako tratu ona indartzeko
Umeak eta nerabeak babesteko ekimen pilotu bat ezagutu dogu gaur: Tratu on+. Proiektuaren helburua komunidadeek haur eta nerabeak zaintzeko, babesteko eta laguntzeko daben gaitasuna indartzea da. Horretarako, EDE Fundazioa, Bidegintza, Fundacio Pere Tarres, Sant Joan de Deu, ESADE, Eusko Jaurlaritza eta Linking Ideasek parte hartzen dabe ekimenean. Lan-esparrua zehaztu ondoren, irailean etapa barri bati ekin jako: proiektuaren webgunea abiarazo da, haren garapena ezagutu eta jarraitu ahal izateko, eta bost udalerri pilotutan komunidade-aktibazinoa jarri da martxan, Portugaleten tartean. EDE Fundaziotik Irati Izagirrek esan deuskunez, ekimenak zeharkako hiru ardatz ditu: komunidade-ikuspegia, haur eta nerabeen parte-hartze aktiboa eta ongizate emozionala. Ardatz horreetatik abiatuta, T...
Osasunean ipiniko dabe fokoa foroan, bizi garen inguruak geure osasunean eragin zuzen eta handia daukalako
‘Ciudades del Futuro’ kongresuaren bosgarren edizinoa egingo dabe eguenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Bilbao Urban and Cities Design ibili da eta dabil antolakuntzan eta beste zeregin batzuetan, eta Xabier Arruza koordinatzailea geugaz euki dogu Bizkaia Irratiko estudioetan. Etorkizuneko uriez berba egiten dogunean, 10 urteko epea dauke buruan: "Uri bat ez da urte bakar batean aldatzen. Urietako erronkak epe luzerako dira, baina gauzak urtero alda daitekez". Horren harira, larrialdi klimatikoaren auzia azpimarratu deusku Arruzak. Osasunean ipiniko dabe fokoa eguenean egingo daben foroan, bizi garen inguruak geure osasunean eragin zuzen eta handia daukalako: "Kutsadura, esaterako, ikusezina da, baina eragin handia dauka geure urietan". Dana dala...
Maila guztietako klaseak eskaintzen dabez Euskal Herriko lehen euskaltegi profesionalean
2026-2027 ikasturtea urrian hasiko da Ulibarri Euskaltegian. Hori dala eta, bertara hurreratu gara gaur. Loren Suarez zuzendariak esan deuskunez, ikasturte barria oso ondo dator: "Jentea oso animatuta dago. Geurean 2.000 ikasle inguru dagoz matrikulatuta". Bitartean, Euskara Bonua martxan da. Orain arteko erantzuna positiboa izan dala esan deusku Suarezek. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu dau Euskara Bonua, euskerea ikasteko aukerea emoten dauen doako eredu barria. Hasierako ordainketa bakar baten bidez, 120 eurokoa, eta lau urte arteko epean, B1 maila prestatzeko aukerea emongo dau dirulaguntzak.
Osasun-aseguru pribatuentzako kenkariak, etxebizitza eskuratzeko laguntzak eta enpresen zerga-abantailak izan dabez berbagai
Bizkaiko zerga-erreforma izan dabe hizpide Goizeko Izarretako tertulian Jesus Lekerikabeaskoa, Iker Casanova eta Eneritz de Madariaga Batzar Nagusietako batzarkideek. Foru Aldundiak proposatutako neurriak aztertu dabez, eta oposizinoko ordezkariek zalantzan jarri dabe erreformaren edukia eta gobernuak proposamena aurkezteko erabilitako modua. Besteak beste, osasun-aseguru pribatuentzako kenkariak, etxebizitza eskuratzeko laguntzak eta enpresen zerga-abantailak izan dabez berbagai. Oposizinoak kritikau dau baliabide publikoak osasun pribatura bideratzea, eta osasun publikoan inbertitzeko eskatu dau.
Erreformaren inguruko negoziazinoak eta Bizkaiko Batzar Nagusietan izan daitekeen akordioa be aztertu dabez, alderdi politikoen arteko desadostasunak agerian itxiz.