ARGIA

40 Episodes
Subscribe

By: ARGIA

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

✂️ Clip this podcast
Autoritatea nola lortzen du irakasleak?
Autoritatea nola lortzen du irakasleak? episode artwork
#4
Today at 6:00 AM

Irakasleen autoritatea blindatzeko dekretua prestatu du Eusko Jaurlaritzak. Horri tiraka, botereaz, autoritate pedagogikoaz eta autoritarismoaz, konfiantzaz eta kontrolaz hitz egin du Agurtzane Gomez irakasleak Mikel Garcia Idiakezekin. Dekretuaren argi-ilunak aztertzeko denbora ere izan dute.


Menda Bikoitza 4x02: Turismo psikodelikoa? Arto bizarrak nahiago
Menda Bikoitza 4x02: Turismo psikodelikoa? Arto bizarrak nahiago episode artwork
#2
Last Wednesday at 6:00 AM

Turismo psikodelikoak landareak eta animaliak mehatxatzen ditu Hego Amerikan eta Afrikan. Titular hori abiapuntu, tonu gordinean, akaso gogorrean, hitz egin dugu gai honi buruz; oso argi daukagulako non kokatzen dugun geure burua.

Gaurko sendabelarraren atalean, berriz, birika-belarrari buruz aritu gara, eta gure gomendioak eta aholkuak berari buruzkoak izan dira, gure Udazkeneko prestaketak II atala osatzeko.


Oroimen Histerikoa 5x03: Kimika ala hil
Oroimen Histerikoa 5x03: Kimika ala hil episode artwork
#3
Last Tuesday at 7:00 AM

Gure alde zientifikoa atera dugu aste honetan, eta kimikari lotutako hiru konturekin gatoz. Baina, kimika bere horretan motz geratzen zaigu, eta kontuari gatz pixka bat gehitu nahian, heriotzarekin lotzea pentsatu dugu. 


Norekin hitz egin seme-alaben heziketaz?
Norekin hitz egin seme-alaben heziketaz? episode artwork
#3
10/19/2026

Heziketa oso gauza bakartia bilakatu daiteke. Plazan hasitako solasaldiak motz geratzen bazaizkizu, solasaldi horiei forma emateko eta gurasotasunaz eta heziketaz hitz egin ahal izateko taldetxoa sortu nahi baduzu, horretarako pistak eman dizkio Maite Aranzabalek Mikel Garcia Idiakezi.


Nola hasi ikasturtea gelan?
Nola hasi ikasturtea gelan? episode artwork
#2
10/18/2026

Ikasturteko lehenengo egun, aste eta hilabeteak inportanteak dira, norbera kokatu, gelako taldea sendotu, gurasoekin norabidea finkatu eta irakasleen artean koordinatzeko. Izaskun Egilegorrekin aritu da horretaz guztiaz Mikel Garcia Idiakez.


Zure seme-alaba bakarrik sentitzen da?
Zure seme-alaba bakarrik sentitzen da? episode artwork
#1
10/17/2026

Bakardade sentimendua ere bada haurren kontua. Bakardade kontzeptuaz, laguntasunaz, onarpenaz eta nerabezaroan honek guztiak hartzen duen dimentsioaz hainbat gako eman dizkio Nahia Idoiaga psikologo eta EHUko irakasleak Mikel Garcia Idiakezi.


Oroimen Histerikoa 5x02: Alienatuak
Oroimen Histerikoa 5x02: Alienatuak episode artwork
#2
10/13/2026

Estralurtarrak existitzen direla uste al duzue? Guk zalantzak ditugu, baina behintzat badakigu piramideak ez zituztela beraiek egin, Eiffel dorrea egin ez zuten bezala. Zientziak dio bizitza estralurtarra existitzeko probabilitate handiak daudela, baina gure esperientziak, giza historiak dio horren frogarik ez dagoela. Eta, hala ere, zenbaitzuek uste dute baietz, estralurtarrak existitzen direla eta gure artean egon direla, eta daudela.


Beranduegi 7x03: Berasategi eta beste daimon batzuk
Beranduegi 7x03: Berasategi eta beste daimon batzuk episode artwork
#3
10/12/2026

Lehenik eta behin, ohar bat: daimona ez da pokemon bat, antzinako Greziatik Izarrek ekarri digun kontzeptu filosofiko bat da: jainkoak bakoitzari esleitu digun patua esan nahi du, eta horren bueltan egin dugu saioa. Marco Aurelio, adibidez, ez zegoen pozik bere daimonarekin, Kevin bila dabil, Mari Karmen ez dakigu, Brian ziur baietz, Silveira auskalo, Hondarribiko Babacar ez, eta pistola eskuan eta ibili munduan dabiltzan poliziak... hauek babesten dituzten jainko gehiegi dituzte inguruan, gauza onerako.

Saio amaieran jarri dugun kanta: X-Silver - 'Hamabost urte banitu bezela'

E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

Egin zure...


Menda Bikoitza 4x01: Suteen eraginak gorputzean
Menda Bikoitza 4x01: Suteen eraginak gorputzean episode artwork
#1
10/07/2026

Suteetako keak gorputzeak duen eragina aztertu dugu gaurkoan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere landu dugu. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure artean, eta saio honetan oso maitea dugun intxusa bertan ikusteak poz eman digu.

Gaurko sendabelarra, berriz, azeri-buztana (Equisetum arvense) da eta gomendioa ere berarekin egingo dugu. Udazkeneko prestaketak I deitu diogu gaurko gomendioari, beste hiru saiotan jarraituko dugun lanketari hasiera emateko. 


Oroimen Histerikoa 5x01: Miss Oginia
Oroimen Histerikoa 5x01: Miss Oginia episode artwork
#1
10/06/2026

Oporren ondoren, munduko arazo sakonei heltzeko gogoz itzuli gara, eta horregatik loa kentzen digun gai garrantzitsu bat jorratzea erabaki dugu: emakumeen edertasun lehiaketak, miss lehiaketak. 


Beranduegi 7x02: Eki Timorren txeetoak jaten
Beranduegi 7x02: Eki Timorren txeetoak jaten episode artwork
#2
10/01/2026

Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin eta aktualitateari estuki lotuta, bere esentzian dator Beranduegi: Oñatiko enkaputxatuak, Alardea, EITBren krimenak, ETAko gizonak...

Saio amaieran jarri dugun kanta: Gorka Urbizu - 'Etorkizuna Ginenean'

E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].


Beranduegi 7x01: Oñatin enkaputxatuak eta Jonan Saloun
Beranduegi 7x01: Oñatin enkaputxatuak eta Jonan Saloun episode artwork
#1
09/17/2026

Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin eta aktualitateari estuki lotuta, bere esentzian dator Beranduegi: Oñatiko enkaputxatuak, Alardea, EITBren krimenak, ETAko gizonak...

Saio amaieran jarri dugun kanta: Gorka Urbizu - 'Etorkizuna Ginenean'

E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].


Beranduegi 6x20: Zipaioak ere arbitroak zarete
Beranduegi 6x20: Zipaioak ere arbitroak zarete episode artwork
#20
07/16/2026

Urrutitik antzematen zaie gidari onei eta txarrei, eta zuen ustez zein zakutan sartzen da Kevin? Ba tuneletako X gorriak abisu hutsa direla uste duen horietakoa da, beraz, imajinatu. Gizonkerian hasitakoak ezin beste biderik hartu, eta futbolaz aritu gara gaur: munduko kopaz eta arbitroz jantzitako ertzaiez. Hauxe da uda baino lehen esateko dugun guztia supremazismo beltzaren aldeko lau zurik.

E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].


Oroimen Histerikoa 4x32: Oporretara goaz Leninen baimenarekin
Oroimen Histerikoa 4x32: Oporretara goaz Leninen baimenarekin episode artwork
#32
06/23/2026

Hendaiako hiruen oporrak errepasatu ondoren, orain bagenuen non aukeratu faxisten artean, zerrenda nahi baino luzeagoa da. Baina aspertu gara, eta ikasturteko azken saio honetan, konpentsatzeko asmoz, ez dugu opor faxistez hitz eging, opor iraultzaileez baizik: motxila bizkarrean hartu eta Suitzara goaz Leninekin. 


Egonarria 4x14: Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)
Egonarria 4x14: Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea) episode artwork
#14
06/18/2026

Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?

Modu erabat artisauan ari da lanean, eskuz biltzen ditu kimuak, Asiako landaketetan baino askoz kopuru txikiagoa bilduz, eta goi mailako kalitatea lortzeko helburuarekin. Te landarea eta ekoizpenaren zikloa nolakoak diren kontatu digu, te koloreen berezitasunak, lehortzeko modua...

Hartu te on bat eta gozatu lasai Egonarriaren denboraldi honetako azken saioa. Izan ere, "tea lasaitasunaren eskola da", Esklamadonen hitzetan.


Beranduegi 6x19: GKS eta ETS txosnetan
Beranduegi 6x19: GKS eta ETS txosnetan episode artwork
#19
06/18/2026

Polemika non, gu han. Eta nola ez, gai gatazkatsuei heldu diegu gaurkoan ere: ETA, txosnetako betoa, ETS... iritzi aniztasuna eta eztabaida gaitasuna zentroan dituen plaza denez Beranduegi, eztabaida bideratzeko teknika guztiz parte hartzaile eta demokratikoa erabili dugu: alde ala kontra?

Eta zuei, ze konbinazio ateratzen zaizue? Alde eta alde? Kontra eta alde? Alde baina kontra?...

Saio amaieran jarri dugun kanta: Maixa, Mirua, Kilikis, Malakias - 'Bada garaia'

E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo...


Oroimen Histerikoa 4x31: Francoren udako ipurdi zuria
Oroimen Histerikoa 4x31: Francoren udako ipurdi zuria episode artwork
#31
06/16/2026

Pasa den astean Hitler izan genuen hizpide, eta oraingoan, Hitlerrekin 1940ko urriaren 23an Hendaiako geltokian bildu zen faxistaren oporrei buruz hitz egingo dugu: Francisco Franco. Oporrak Euskal Herrian pasatze zituen, Donostian zehazki, Aieteko Jauregian. 


Zarata ateratzen utzi behar diegu haurrei?
Zarata ateratzen utzi behar diegu haurrei? episode artwork
#21
06/15/2026

Ikasturte honetako azken podcastean, oporretan irudikatu dugu gure burua. Hondartzan, piszinan, errekaren baten alboan… Baina idilikoa izan daitekeen irudi horren atzean, antzeko ika-mika errepikatzen da uda guztietan: batzuk kexu dira, umeen zalapartak beren lasaitasuna zapuzten duelako. Ibon Herran Muruaga hezitzaileak gaiak dituen erpinak aztertzen lagundu dio Mikel Garcia Idiakezi. 


Menda Bikoitza 3x18: 'Psyllium' baino plantaina nahiago
Menda Bikoitza 3x18: 'Psyllium' baino plantaina nahiago episode artwork
#18
06/11/2026

Entzule baten proposamenari heldu eta psyllium zuntzari buruz hitz egin dugu gaur, izan ere, boladan ipini da psyllium hautsa eta badirudi denok hartu beharrekoa dela. Zuntz hau plantaina familiako hazia da eta idorreriari aurre egiteko erabili izan da. Baina gaur egun asko apetitua erregulatzeko erabiltzen ari dira, gosea kentzeko, eta hemen datoz arazoak. Horren aurrean, erabili zuhur eta zentzuzkoaren alde aritu gara, glutenik gabeko ogia egiteko, adibidez, aproposa da. 

Antzeko funtzioa betetzen duen sendabelarra badugu gure artean, eta gaur honi egin nahi izan diogu tartea: plantaina (Plantago lanceolata). Psylliumen familiako beste ale bat, a...


Oroimen Histerikoa 4x30: Hitlerren maitasun habia
Oroimen Histerikoa 4x30: Hitlerren maitasun habia episode artwork
#30
06/09/2026

Udako saioak faxisten oporrei buruz egingo genituela esan genizuen, eta gaur zerrendaren lehen postuetan dagoen baten txanda da: Hitler. Aurreko saioan komentau genuen Mussolinik hondartza aukeratu zuela bere opor leku moduan, Hitlerrek, aldiz, mendia, zehazki bavariar alpeak. Han eraiki zuen bere maitasun habia Eva Braunekin. 


Egonarria 4x13: Sahatsa lantzen Garaion Sorgingunean | Alazne Goñi eta Miren Beitia
Egonarria 4x13: Sahatsa lantzen Garaion Sorgingunean | Alazne Goñi eta Miren Beitia episode artwork
#13
06/08/2026

Ozaetako (Araba) Garaion Sorgingunean egon gara Alazne Goñi eta Miren Beitiarekin, zumegintzaz ikasten. Sahats landarea nola zaintzen duten, urtean zehar zumearen zikloa nola den, eta zumearekin ze saski eta egitura ezberdinak sortu daitezkeen ikusi dugu.


Nola eman klaseak kanpoan?
Nola eman klaseak kanpoan? episode artwork
#20
06/08/2026

Uda gainean dugu eta ziur bat baino gehiago animatuko dela ikasgelatik atera eta klasea kanpoan egitera. Eta animatzen ez bada, horretarako arrazoiak eta estrategiak eman dizkio Dani Zuazagoitia irakasleak Mikel Garcia Idiakezi. 


Beranduegi 6x18: Izarren hautsa
Beranduegi 6x18: Izarren hautsa episode artwork
#18
06/03/2026

Zerbait falta zen azken hilabeteotan Beranduegin, eta azkenean, bete da hutsunea eta bueltan da gure Izar. Erditu ostean oso osorik etorri da, eta bere erditzea eta ondorena kontatu dizkigu, saio honetan ohikoa dugun bezala, xehetasun askorekin. Ospitalera bidean jarri zen unetik bizidun bat titira itsatsita izan arteko prozesu guztia.

Saio amaieran jarri dugun kanta: Viagra Boys - 'Research Chemicals'

E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected].<...


Nola goxatu instituturako saltoa?
Nola goxatu instituturako saltoa? episode artwork
#19
06/02/2026

Lehen Hezkuntzatik Bigarrenera igaortzeak ikasleengan sortzen dituen mamu eta kezkez aritu da Mikel Garcia Idiakez, eta trantsizio hori leuntzeko Irunen martxan duten Zubiak eraikiz plana ezagutu dugu, irakasleen euren ahotik. 


Oroimen Histerikoa 4x29: Mussolinirekin hondartzan
Oroimen Histerikoa 4x29: Mussolinirekin hondartzan episode artwork
#29
06/02/2026

Aurten uda aurreratzea erabaki dugu eta ekainean ekin diogu urteroko Summer edition deituari; uda giroko gaiak, saio motzagoak eta ahots berriak mikrofonoan. Eta zer okurrituko eta faxisten oporraldiei buruz aritzea. Nora joaten dira oporretan? Zer egiten dute? Baina ez eodozeinek, faxismoaren sortzailearekin hasi gara: Benitorekin. 


Oroimen Histerikoa 4x28: Aurrena Ikea, gero bakea
Oroimen Histerikoa 4x28: Aurrena Ikea, gero bakea episode artwork
#28
05/26/2026

Gerra hotsak han eta hemen dabiltzan honetan, txanponaren beste aldeari begira jarri gara: bakeari. Muga nahiko lausoa dela badakigu, baina gerra luzatzearen ondorioei eta bake negoziazioei buruz aritu gara. Vietnamen hasi eta auskalo non amaituko dugun. 


Ingelesak itsututa?
Ingelesak itsututa? episode artwork
#18
05/25/2026

Parkean seme-alabei ingelesez hitz egiten dieten guraso euskaldunak, ingeleseko akademia pribatuen negozioa eta Nafarroako PAI programa ditu oraingoan hizpide, besteak beste, Mikel Garcia Idiakezek. Zuriñe Zubillaga eta Aitziber Ibarbia irakasleek lagundu diote gaia borobiltzen.


Beranduegi 6x17: Oligomaitasuna
Beranduegi 6x17: Oligomaitasuna episode artwork
#17
05/22/2026

Gure entzule bizizale batek proposatu digu polimaitasunari buruz aritzea, eta zuen esanak agindu direnez guretzat, praktikatu, informatu eta ikerketa lan sakona egin ostean, gaur elkarrekin partekatu ditugu gure ideia eta bizipenak. Eta nola ez, Kevinek oligomaitasunaren alde dagoela deskubirtu du, eta bere zita tamalgarri bat partekatu du gurekin. Zita batean zer egin behar den ez dakigu, baina zer ez den egin behar argi geratu zaigu. 

Saio amaieran jarri dugun kanta: Mconak - 'Tabernako argiak'

E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen b...


Egonarria 4x12: "Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da" Judit Gartzia (ENEEK)
Egonarria 4x12: "Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da" Judit Gartzia (ENEEK) episode artwork
#12
05/21/2026

Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek haien herri lurrak ekologikoan ziurtatu dituzte. Bestetik, ikerketek berretsi dute ongarri organikoek lurraren emankortasunari egiten dioten mesedea. Hirugrrenik, Europako Itun Berdeak dio 2030erako laborantza lurren %25 ekologikoan jardun beharko dela (EAEn %9an dago oraindik); nola indartu daiteke laborantza eredu hori? Ekologikoaren eta agroekologikoaren arteko antzekotasun eta ezberdintasunak ere aztertu ditu, eta EHKOlektiboarekin egin duten elkarlana.


Oroimen Histerikoa 4x27: Ice ice baby
Oroimen Histerikoa 4x27: Ice ice baby episode artwork
#27
05/19/2026

Azken hilabeteetan gure albistegiak AEBetatik datozen notiziekin bete dira, edo bete ditugu, esan beharko genuke. Eskandaluak bata bestearen atzetik, bata bestearen gainean, distrakzio maniobra bihurtzen da: Epstein, Groenlandia, ICE, Trumpen aurkako ustezko atentatuak, Iran… Baina hauen artean bat hautatu behar, eta gaur ICE-i buruz aritu dira Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopez; Miigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuaz, edo bestela esanda, indarkeria arrazista instituzionalizatuaz. 


Etxerako Lanak 1x17: Eskolako gurasoen Whatsapp taldean zer berri?
Etxerako Lanak 1x17: Eskolako gurasoen Whatsapp taldean zer berri? episode artwork
#17
05/18/2026

Seme-alaben ikasgelako gurasoen whatsap taldea foro eraginkorra eta baliagarria izan daiteke, baina baita desesperagarria ere, zertarako den eta nola erabili behar den ezberdin ulertzen dutelako sarri guraso batzuek eta besteek. Taldeotako hizkuntza hautuak ere buruhauste bat baino gehiago eragin ohi du. Gaiari heldu dio Mikel Garcia Idiakezek. 


Menda Bikoitza 3x16: Intsusa, azala gaztetzeko (ere bai)
Menda Bikoitza 3x16: Intsusa, azala gaztetzeko (ere bai) episode artwork
#16
05/14/2026

Badirudi natura denok maitatzen dugun zerbait dela, baina ez da hala. Berriki egindako ikerketek diote biofobia areagotzen ari dela hirietan. Zer den eta zerk eragiten duen jakin nahi izan dugu, baina batez ere zein ondorio ekartzen dituen. Gure artean biofobiarik ba ote dagoen pentsatzen ere aritu gara.

Urte sasoi honetan intsusari buruz aritu beharra dago eta gaur ikerketa bat ekarri dugu, azalaren foto-zahartzea eta inflamazioa nola hobetzen dituen ikertu baita. Hari horri segituta, intsusa loreekin seruma nola egin azaldu dugu gomendioen atalean. 


Oroimen Histerikoa 4x26: Follow the LIDAR
Oroimen Histerikoa 4x26: Follow the LIDAR episode artwork
#26
05/12/2026

Aste honetako saioan LIDAR (Light Detection and Ranging) gailuari buruz hitz egin dugu. Laser izpien bidez objektu edo gainazal batekiko distantzia detektatzen duen aparatua da.Gailu honen erabilera arkeologian, eta batez ere, Amerikako zenbait tokitako historiaren azterketan izaten ari den eraginaz aritu gara. 


Etxerako Lanak 1x16: Jolas-garaia: motzegia… ala luzeegia?
Etxerako Lanak 1x16: Jolas-garaia: motzegia… ala luzeegia? episode artwork
#16
05/11/2026

Jolas-garaiari eskainitako denbora luzatzea erabaki dute Bartzelonako ikastetxe batean. Baina ikasle guztiek behar bezala aprobetxatzen al dute tarte hori? Eta zer da jolas-garaia aprobetxatzea? Aspertzen al dira batzuk patioan? Galdera ugari dakartza Mikel Garcia Idiakezek Mireia Centeno psikopedagogoari egiteko. 


Beranduegi 6x16: Alekakokelo eta Boromir
Beranduegi 6x16: Alekakokelo eta Boromir episode artwork
#16
05/07/2026

Ez esan ez duzuenik inoiz pentsatu Bernardo Atxaga eta Bilbo Bolsón lehengusuak direla, gutxienez. Guk imajina dezakegu idazlea hobbiten etxetxo horietako batean bere azken nobela idazten. Halakoxea da gure podcasta: umore demokratikoz betetako gidoi landuak, maitasun oldarkorrez egindako txisteak, fikziozko pertsonaien parte hartzeak... geuk baino gehiago daki gutaz adimen artifizialak. 

Saio amaieran jarri dugun kanta: RTZ - 'Dena erre'

E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected]...


Egonarria 4x11: Basoetako suteak: mitoak eta benetako arriskuak
Egonarria 4x11: Basoetako suteak: mitoak eta benetako arriskuak episode artwork
#11
05/06/2026

Markel Arriolabengoa Tantai baso jabe kooperatibako kidea da. Baso suteei buruzko mitoak deseraiki ditu elkarrizketa honetan, eta suteak zergatik gertatu ohi diren azaldu du, baita horiei aurre egiteko basoa nola kudeatu daitekeen ere. Euskal Herriko hainbat zonalde suteekiko zaurgarri direla ohartarazi du. 


Oroimen Histerikoa 4x25: NASA, NASA, ez hadi pasa!
Oroimen Histerikoa 4x25: NASA, NASA, ez hadi pasa! episode artwork
#25
05/05/2026

Dagoeneko inork ez du hitz egiten Artemis II misioari buruz, 2026ko apirila hasieran AEBk ilargira bidalitako ontzia, ilargiaren aurpegi ezkutua ikustea lortu duena. Lurrean gertatzen dena ahaztu eta izarretara begira jarri gintuen NASAren misioak, distrakzio propaganda bikaina eginez. Eta nola ez, gu espaziora eta historiara begira jarri gara, zehazki, AEB eta Sobietar Batasunaren arteko espazioko lasterketari begira. 


Etxerako lanak 1x15: Haurrak etiketatzeko joera dugu?
Etxerako lanak 1x15: Haurrak etiketatzeko joera dugu? episode artwork
#15
05/04/2026

Azkarra, alferra, beldurtia, lotsatia, ausarta, polita... Gainerakoak azkar asko etiketatzeko joera dugu, baina jabetzen al gara nola eragiten dieten definizio, iritzi eta epai horiek haur eta gazteei? Gogoeta eta esperimentu pare bat, Mikel Garcia Idiakezen gaurko podcastean, Naiara Martin pedagogoa lagun. 


Menda Bikoitza 3x15: 'Ogiek' herrialdea eta transmisioa
Menda Bikoitza 3x15: 'Ogiek' herrialdea eta transmisioa episode artwork
#15
04/30/2026

Hainbat herrialde indigenentzat sendabelarren inguruko jakintza altxor handia da, baina lanak dituzte ondorengoei transmititzen. Keniako adibide bati buruz aritu gara gaurkoan: Ogiek herrialdeari buruz, sendabelarren inguruko jakintza nola bildu eta helarazi behar den ikusteko adibide ona baitira. 

Gaurko sendabelarra, berriro ere, txikori-belarra da. Baina oraingoan Japonian sendabelar honek dituen esanahi espiritualak izan ditugu kontuan. Gomendioak ere eman digu zeresana, hirugarren denboraldiko 13. saioan dagoeneko hainbat erabilera aipatu genituen, baina sendabelar oparo honek gehiagorako ere ematen du. 


Oroimen Histerikoa 4x24: Goizean kafea, arratsaldean...
Oroimen Histerikoa 4x24: Goizean kafea, arratsaldean... episode artwork
#24
04/28/2026

Gaur kafeari buruz hitz egin dugu, baina ez kafearen onurez edo kalteez, honek monarkiarekin izan duen harreman historikoari buruz baizik. Historian zehar Europako hainbat errege kafea debekatzen ahalegindu baita.