Ispilu Beltza

40 Episodes
Subscribe

By: Donostia Kultura

Artista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lortzen zuten, koadro batean sartuko balute bezala, gainontzekoa lausotuz. Beltzez tindatutako beira haietatik ikusten zena are ederragoa ikusten zen, baina, era berean are gordinagoa. DK Irratiko ISPILU BELTZA saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da. Asier Errastik gidatuta, astelehenetik ostiralera entzungai duzue FM 107.4 frekuentzian, irratia.donostiakultura.eus webgunean, eta baita gainontzeko audio plataformetan ere.

✂️ Clip this podcast
#1430 - Egarria, Zea Maysen disko berria
#1430 - Egarria, Zea Maysen disko berria episode artwork
Today at 5:00 AM

Aste honetan kaleratu da 'Egarria' lana, Zea Mays taldearen estudioko azken lana da, taldearen hamaikagarren diskoa. Egarria izenburuaren esanahia Aiora Errenteriaren gurei erantzuten dio: bizitzeko, musika egiteko eta jarraitzeko egarria.

Gaur Ispilu Beltzara etorri da Aiora Renteria bera honen guztiaren inguruan hitz egitera.

---

Esta semana se ha estrenado el disco 'Egarria', el último trabajo de estudio de Zea Mays y el undécimo disco publicado. El título está cargado de significado y habla de los deseos de la propia Aiora Renteria que tiene sed de vivir, sed de hacer música y sed...


#1429 - Our Hero, Balthazar
#1429 - Our Hero, Balthazar episode artwork
Last Monday at 5:00 AM

Oscar Boyson zuzendariaren Our Hero, Balthazar (2025) proiektatuko dute Kresala Zineklubako kideek. Pelikula honek New Yorkeko nerabe aberats baten istorioa kontatzen du; maiteminduta dagoen aktibista bat txunditzeko asmoz, Texaseraino joango da muturreko indarkeria ekintza bat eragozten saiatzeko. Pelikula hobeto ezagutzeko gurekin izan dugu Jeannette Enara Diaz, Kresala Zineklubeko kidea.

---

Los miembros de Kresala Zinekluba proyectarán Our Hero, Balthazar (2025), del director Oscar Boyson. Esta película cuenta la historia de un adolescente acomodado de Nueva York que, con la intención de impresionar a una activista que le gusta, viaja hasta Texas para intentar impedir un...


#1428 - Mikel Lizarralde eta Zazpi. Kontakizun bat, tontorrez tontor
#1428 - Mikel Lizarralde eta Zazpi. Kontakizun bat, tontorrez tontor episode artwork
11/19/2026

Donostia Kulturan Mendia eta Naturaren zikloa ospatzen ari gara eta horren barne Mikel Lizarraldek zuzendutako Zazpi. Kontakizun bat, tontorrez tontor dokumentala ikusteko aukera izango dugu Okendo K.E. gaur bertan.

19:00tan izango da proiekzioa, doakoa da sarrera eta bertan izango da Mikel Lizarralde bera publikoaren galderak erantzuteko prest.

Momentuz, Ispilu Beltzan egin dizkiogu lehenengo galderak Mikeli eta horien artean azaldu digu esklerosi anizkoitzaren diagnostikoarekin nola bizi den.

---

En Donostia Kultura estamos celebrando el ciclo Naturaleza y Montaña y hoy a las siete de la tarde en Okendo K.E. p...


#1427 - El Verdugo
#1427 - El Verdugo episode artwork
11/16/2026

Kresala Zinekluban Rafael Azconaren unibertsoa arakatzen jarraitzen dute eta gaurkoan Luis García Berlangak zuzenduriko El Verdugo pelikulari buruz hitz egingo dugu, zinemak duen altxorra da eta Pedro Saldañaren, Kresala Zineklubeko kidearen, pelikula kuttunenetako bat.

---

Kresala Zinekluba sigue adentrándose en el universo de de Rafael Azkona y en esta ocasión lo hace con la película El Verdugo, dirigida por Luis García Berlanga y toda una joya del cine. Además es una de las películas favoritas de nuestro interlocutor de hoy: Pedro Saldraña, integrante de Kresala Zinekluba.


#1426 - 11 Entzuteko! Lehiaketa
#1426 - 11 Entzuteko! Lehiaketa episode artwork
11/12/2026

Donostia Kultura Irratian Hamaika entzuteko! hamabigarren irrati-piezen lehiaketa antolatu dugu. Lehiaketa honek irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu eta zuek azaroaren 18ra arte duzue zuen pieza bidaltzeko!

Manex Urruzolarekin, Elhuyarreko kidea eta Hamaika entzuteko! lehiaketaren antolatzailearekin, hitz egin dugu lehiaketaren nondik norakoak ezagutzeko.

---

En Donostia Kultura Irratia hemos organizado la 12º edición del concurso Hamaika entzuteko! Nuestro objetivo es promover la producción y difusión de piezas radiofónicas breves y originales y vosotros tenéis hasta el 18 de noviembre para enviarnos vuestra creación.

Para co...


#1425 - SOMBRA NÓMADA
#1425 - SOMBRA NÓMADA episode artwork
11/09/2026

Kresala Zineklubak hainbat proiekzio egingo ditu hilabetean zehar eta lehenengoa Sombra Nómada izango da, Eimi Imanishi zuzendariaren bigarren pelikula da eta Mariamen istorioa kontatzen du, emakume gazte hau Mendebaldeko Saharara deportatua itzuliko da, Espainian hamar urte eman ondoren.

Pelikulari buruz hitz egiteko gaurkoan Mikel Zumetarekin egon gara, bera Kresala zineklubeko kidea da eta gaur estreinatu da Ispilu Beltzan!

---

Kresala Zinekluba realizará varias proyecciones a lo largo del mes y la primera va a ser Sombra Nómada, la segunda película de Eimi Imanishi. El filme cuenta la historia de Mariam, una...


#1424 - Feministaldia
#1424 - Feministaldia episode artwork
11/05/2026

Feministaldia 2006tik urtero Donostian egiten den kultura eta pentsamendu feministaren jaialdia da, azaroaren 3an hasi zen eta 7ra arte hainbat ekimen antolatu dituzte hirian zehar. Guk egitaraua hobeto ezagutu nahi izan dugu eta horretarako Leire San Martin Goikoetxearekin, Feministaldiko koordinazio eta programazio arduradunarekin hitz egingo dugu.

--

Feministaldia es el festival kultural y de pensamiento feminista que lleva celebrándose en Donostia desde 2006. Comenzó el 3 de noviembre y durará hasta el día 7. Nosotras hemos querido conocer mejor el programa y para ello hemos charlado con Leire San Martin Goikoetxea, responsable de coordinación y progr...


#1423 - The Fortune Cookie eta The Private Life of Sherlock Holmes
#1423 - The Fortune Cookie eta The Private Life of Sherlock Holmes episode artwork
11/02/2026

Aurreratu dugu gure Nosferatu Zikloaren inguruko elkarrizketa azaroaren 11n eta 18an izango diren proiekzioen inguruan hitz egiteko. The Fortune Cookie eta The Private Life of Sherlock Holmes pelikulen inguruan hitz egin dugu Josemi Beltranekin batera, Donostia Kulturako zinema saileko zuzendariarekin.

--

Hemos adelantado nuestro espacio dedicado al Ciclo Nosferatu para tratar las proyecciones de los días 11 y 18 de noviembre. Hablamos de las películas The Fortune Cookie y The Private Life of Sherlock Holmes. Sobre ellas hemos charlado con Josemi Beltrán, director del área de cine de Donostia Kultura.


#1422 - Beldurrezko eta Fantasiazko zinemaren astea
#1422 - Beldurrezko eta Fantasiazko zinemaren astea episode artwork
10/29/2026

Beldurrezko eta Fantasiazko zinemaren astearen 37. edizioa hasteko atzera kontua egiten ari gara Ispilu Beltzan eta ezagutu nahi izan dugu zein izango den egun hauetako egitaraua, filmen proiekzioetatik erakusketetaraino. Horretarako izan dugu gurekin Josemi Beltrán, Beldurrezko eta Fantasiazko zinemaren asteko zuzendaria.

---

Hemos activado la cuenta atrás para dar comienzo a la Semana de cine Fantástico y de Terror. En Ispilu Beltza hemos querido conocer cuál va a ser el programa de estos días, desde las proyecciones hasta las exposiciones y para informarnos de todo hemos charlado con Josemi Beltrán, direct...


#1421 - Rose of Nevada
#1421 - Rose of Nevada episode artwork
10/26/2026

Kresala Zineklubako Paul Ormaetxearekin egon gara gaurkoan Ispilu Beltzan, hain zuzen, hilabete honetako azken proiekzioaren berri izateko, filma Mark Jenkinen Rose of Nevada da, oso pelikula gomendagarria!

---

Hoy hemos estado con Paul Ormaetxea, integrante de Kresala Zinekluba para hablar de la última película que proyectarán este mes, Rose of Nevada de Mark Jenkin

¡Una película muy recomendable!


#1420 - Zer egiten du kriminologo batek?
#1420 - Zer egiten du kriminologo batek? episode artwork
10/22/2026

Urriaren 23an, Euskal Herriko Profesionalen eta Ikasleen Kriminologia Elkartearen eskutik, Euskadiko II. Kriminologia Kongresua ospatuko da. Profesional, ikasle zein pertsona interesatuei bidaratutako jardunaldiak dira eta Ispilu Beltzan aprobetxatu dugu kongresuaren nondik-norakoak ezagutzeko, horretarako Diego Leonet izan dugu gurekin, bera da Euskadiko Kriminologiako Profesionalen eta Ikasleen Elkarteko presidentea (EHPIKE).

---

El 23 de octubre Donostia acogerá el II Congreso de Criminología de Euskadi, un encuentro dirigido a profesionales, estudiantes y personas interesadas en los distintos ámbitos de la criminología. En Ispilu beltza hemos querido conocer mejor en qué va a consistir el congreso y para ello...


#1419 - Irma la Douce eta Kiss Me, Stupid
#1419 - Irma la Douce eta Kiss Me, Stupid episode artwork
10/19/2026

Irma la Douce eta Kiss Me, Stupid dira gaurko pelikula protagonistak. Noski, Billy Wilderren zikloari buruz ari gara, Nosferatu zikloari buruz, alegia. Josemi Beltranekin batera, Donostia Kulturako zinema saileko zuzendariarekin batera, ezagutu ditugu hobeto bi film hauek.

--

Irma la Douce y Kiss Me, Stupid son las películas protagonistas del día. Por supuesto, estamos hablando del Ciclo Nosferatu y de Billy Wilder. Sobre todo ello hemos charlado con Josemi Beltrán, director del área de cine de Donostia Kultura.


#1418 - Iker Laurobak Bosgarren solairutik eskainiko du kontzertua
#1418 - Iker Laurobak Bosgarren solairutik eskainiko du kontzertua episode artwork
10/15/2026

Urriaren 16an, Lugaritzen 19:30ean Iker Laurobak kontzertua eskainiko du. Bosgarren solairutik, bere azkeneko lana, entzuteko aukera izango dugu. Artistarekin batera, oholtzaren gainean Maria Antunez, gitarra akustiko, elektriko eta ahotsetan, eta Sara Azurza, bigarren abeslari moduan egongo dira.

Entzun Iker Laurobari eginiko elkarrizketa.

---

Iker Lauroba ofrecerá un concierto el 16 de octubre a las 19:30 en Lugaritz. Tocará las canciones de su último álbum Bosgarren solairutik y estará acompañado en el escenario por Maria Antunez, a la guitarra acústica, eléctrica y voces, y por Sara Azurza como segunda cantante.

Escucha la entre...


#1417 - El Show de Edén Serrano
#1417 - El Show de Edén Serrano episode artwork
10/08/2026

Barre egiteko gogoa? Hala bada proposamen bat dugu zuretzat! Ostiral honetan, urriak 9, Lugaritzen Edén Serrano umoregilea ikusteko aukera izango dugu bere show berriarekin. Ispilu Beltzan bakarrizketaren nondik norakoak ezagutu nahi izan ditugu eta, horretarako, berarekin egon gara solasean.

--

¿Ganas de reis? Si es así tenemos una propuesta. Este viernes, 9 de octubre, el humorista Edén Serrano vendrá a Lugaritz con su nuevo show. En Ispilu Beltza hemos querido conocer un poco mejor su monólogo y por eso mismo hemos charlado con el propio Edén.


#1416 - The Apartment eta One, two, three
#1416 - The Apartment eta One, two, three episode artwork
10/05/2026

Nosferatu Zikloak berriz ekingo dio Wilderren pelikulen programazioari eta Ispilu Beltzan jakin nahi izan dugu zeintzuk izango diren lehenengo pelikulak, horretarako izan gara Josemi Beltranekin, bera da Donostia Kulturako zinema saileko zuzendaria.

---

El Ciclo Nosferatu vuelve para seguir proyectando las películas de Wilder y en Ispilu Beltza hemos querido conocer con qué filme se retomará el ciclo, para ello hemos charlado con Josemi Beltrán, director del área de cine de Donostia Kultura.


#1415 - Donosskino
#1415 - Donosskino episode artwork
10/01/2026

Donosskinok, Donostiako Film Laburren Festibala, bere 10. edizioa ospatuko du urriaren 7tik 10era bitartean. Urteurrena borobila da eta kalitate goreneko laburmetraiak ekarri dituzte nazioartetik zein Euskal Herritik, guztira 23 proiekzio egongo dira eta horien guztien inguruan hitz egin digu Esther Escuderok, festibaleko antolakuntza taldeko kideak.

--

Donosskino, el festival de cortometrajes de Donostia, celebra su 10º edición entre los días 7 y 10 de octubre. Un aniversario redondo que contará con 23 cortos tanto internacionales como locales de máxima calidad. Sobre todo ello nos ha hablado Esther Escudero, integrante del grupo organizador del festival.


#1414 - En el camino
#1414 - En el camino episode artwork
09/28/2026

Kresala Zineklubak En el camino pelikula proiektatuko du Trueba Zineman astearte honetan. David Pablos zuzendariaren pelikula da eta egondako jaialdi guztietan utzi du publikoan bere marka... Ispilu Beltzan pelikularen nondik norakoak ezagutu nahi izan ditugu eta horretarako izan dugu gurekin Paul Ormaetxea, Kresala Zineklubeko kidea.

---

Kresala Zinekluba proyectará la película En el Camino en los cines Trueba este martes. Es la película de David Pablos y ha dejado huella en todos los festivales en los que ha estado.

En Ispilu Beltza hemos querido conocer mejor la película y para ello...


#1413 - Los 40: con lo que yo he sido
#1413 - Los 40: con lo que yo he sido episode artwork
09/24/2026

'Los 40: con lo que yo he sido' Patxi Zubeldiaren showaren izena da. Behin 40-etan sartuta, bere adineko pertsona batek inguratzen duen munduaz duen ikuspegiari eta agertzen zaizkion arazoei buruzko bakarrizketa aurkezten du irailaren 27an Lugaritzen.

---

'Los 40: con lo que yo he sido' es el nombre del show creado por Patxi Zubeldia. Una vez entrado en los 40 ha decidido crear un monólogo sobre la visión que tiene una persona de su edad del mundo que le rodea y de los problemas que se le presentan. El show podrá verse el 27 de septiembre en Lug...


#1412 - Yaakar, itxaropenerako istorioa
#1412 - Yaakar, itxaropenerako istorioa episode artwork
09/21/2026

Cheikh Mbacke Lo senegaldarrak YAAKAR: Cartografía de la Esperanza liburua idatzi du. Bere bizitza bidaia kontatzen digu, baita berarekin itsasoa gurutzatzen saiatu zirenena ere.

Ernest Lluch Kultur Etxera etorriko da urriaren 1ean liburua aurkezteko eta bertaratzen direnekin hitz egiteko.

Ispilu Beltzan Cheikhekin hitz egin dugu bere istorioa hobeto ezagutzeko eta liburua nola idatzi zuen jakiteko.

---

El senegalés Cheikh Mbacke Lo ha escrito el libro YAAKAR: Cartografía de la Esperanza. Nos cuenta el viaje de su vida y la vida de quienes trataros de cruzar el mar junto a é...


#1411 - Zer ikusiko duzu Zinemaldian?
#1411 - Zer ikusiko duzu Zinemaldian? episode artwork
09/17/2026

Zinemaldiaren 74. edizioa hastear da. Irailaren 18tik 26ra bitartean ehundaka pelikula izango dira ikusgai Donostiako zinema zein aretoetan eta Ispilu Beltzan laguntza eskatu diegu Kresala Zineklubeko kideei hautaketarekin laguntzeko, Pedro Saldañak eta Paul Ormaetxeak aholkatukoa jakin nahi baduzu entzun elkarrizketa!

--

La 74º edición del Festival de Cine de San Sebastián va a comenzar. De 18 al 26 de septiembre tendremos la oportunidad de ver cientos de películas en las distintas salas y cines de Donostia y en Ispilu Beltza hemos pedido ayuda a nuestros amigos de Kresala Zinekluba para que nos ayuden a elegir las q...


#1410 - El pisito
#1410 - El pisito episode artwork
09/14/2026

Etxebizitzaren arazoa ezaguna egiten zaizu, ezta? Ba gure egunerokotasunaren parte izan arren, atzera begira jartzen bagada ikusiko dugu gatazka ez dela berria, Marco Ferrarik eta Rafael Azkonak El pisito pelikulan irudikatu zuten bezala.

Kresala Zineklubaren eskutik ikusi ahalako dugu pelikula hau Trueban zinemetan, baina Ispilu Beltzan aurreratu gara filmaren nondik norakoak ezagutzeko. Horretarako Pedro Saldaña, Kresala Zineklubako kidea, izan dugu gurekin.

--

Los problemas de vivienda se te hacen conocidos, ¿no? Pues, aún siendo parte de nuestro día a día si echamos la vista atrás veremos que no...


#1409 - Rigor Mortis
#1409 - Rigor Mortis episode artwork
09/10/2026

Aitona hil da eta ez da ahoa zabalik geratuko, edo hori behintzat da bere familiaren kezka: rigor mortisa saihestea.

Horrelaxe hasten da Dorleta Urretabizkaiak sorturiko Rigor Mortis antzezlana, 2022an Antzerkigintza Berriak programa irabazi eta gero gaur, irailak 10, estreinatuko du lana Antzoki Zaharrean, Tanttakaren eskutik.

Ispilu Beltzan antzezlana hobeto ezagutu nahi izan dugu eta horretarako Dorleta Urretabizkaiarekin hitz egin dugu.

---

El aitona ha muerto y no va a quedarse con la boca abierta, o esa es al menos la preocupación de la familia: evitar el rigor mortis.

Así co...


#1408 - Phantoms of July
#1408 - Phantoms of July episode artwork
09/07/2026

Kresala Zineklubarekin dugun kolaborazioari hasiera ematen diogu berriz ere!

Haiek ere ekin berri diote proiekzioei eta gaurkoan Kresala Lagun bonuen inguruan, atzera begiraden eta Phantoms of July pelikularen inguruan hitz egin dugu Esther Escuderorekin, Kresala Zineklubeko kidearekin.

---

Damos comienzo a nuestra colaboración con Kresala Zinekluba.

Ellos acaban de empezar con las proyecciones y en Ispili Beltza hemos querido conocer como es este comienzo, hablando de los bonos Kresala Laguna, de las retrospectivas y de la película Phantoms of July. Sobre todo ello hemos charlado con Esther Escudero, integrante de...


#1407 - Casares eta Larratxo: Zeintzuk dira kulturetxeek eskainiko dituzten ikastaroak?
#1407  - Casares eta Larratxo: Zeintzuk dira kulturetxeek eskainiko dituzten ikastaroak? episode artwork
09/03/2026

Donostia Kulturako ikastaroetan izena emateko deialdia irailaren 7an irekiko da euskarazko eskaintzarako eta Ispilu Beltzan aurreratu gara Casares eta Larratxoko Kulturetxeetako ikastaroak zeintzuk diren ezagutzeko. Horretarako hitz egin dugu Mikel Arbizarekin, Casares-Tomasene kulturetxeko zuzendariarekin.

--

A partir del 7 de septiembre podremos inscribirnos en los cursos en euskera de Donostia Kultura y en Ispilu Beltza nos hemos adelantado para contaros cuáles van a ser los cursos en Casares y Larratxo. Para ello hemos hablado con Mikel Arbiza, director de la casa de cultura de Casares-Tomasene.


#1406 - Glad is the Day
#1406 - Glad is the Day episode artwork
07/30/2026

Glad is the Day jaialdia uztailaren 2an ospatuko da Cristina Enea parkean. 10. edizioa izango da eta musika aniztasuna izango da nagusi eguerdiko 12etatik aurrera. Ispilu Beltzan jaialdiaren nondik norakoak ezagutzeko Alex Lopezekin izan gara, bera da jaialdiaren antolatzaileetako bat.

---

El festival Glad is the Day se celebrará este 2 de julio en el parque Cristina Enea. Se trata de la 10º edición y la variedad musical será la protagonistas desde las 12 del mediodía. En Ispilu Beltza hemos querido conocer mejor la edición de este año y para ello hemos charlado con Alex López...


#1405 - Amarako jaiak
#1405 - Amarako jaiak episode artwork
07/27/2026

Uztailaren 29an hasiko dira Amarako Jaiak eta abuztuaren 2ra arte iraungo dute. Ispilu Beltzan jakin nahi izan dugu zein izango den egitaraua eta horretarako hitz egin dugu Laia Lakuntzarekin, jai batzordeko kidearekin.

---

El 29 de julio comienzan las fiestas de Amara y durarán hasta el 2 de agosto. En Ispilu Beltza hemos querido conocer la programación y para ello hemos charlado con Laia Lakuntza, integrante de la comisión de fiestas.


#1404 - Jasotako garuneko gaitza
#1404 -  Jasotako garuneko gaitza episode artwork
07/23/2026

Garunaren Munduko eguna izan zen asteazkenean eta Ispilu Beltzan ATECE Gipuzkoak eta Matia Institutuak martxan jarritako ikerketa baten inguruan hitz egin dugu. Iktusa jasan duten pertsonen bila dabiltzate haien etxeetara itzultzen direnean euren bizitza nola hobetu daitekeen aztertzeko. Horren guztiaren inguruan Lourdes Carrascorekin, ATECEko gizarte lagilearekin, hitz egin dugu.

---

Este miércoles ha sido el Día Mundial del Cerebro y en Ispilu Beltza hemos querido conocer un estudio puesto en marcha por ATECE Gipuzkoa y el Instituto Matia. Buscan personas que hayan tenido un ictus para conocer sus testimonios y saber cómo mej...


#1403 - Jazzaldia
#1403 - Jazzaldia episode artwork
07/20/2026

Jazzaldiaren 61. edizioa hastear dago. Uztailaren 22tik uztailaren 26ra bitartean Donostiako areto eta txoko ezberdinak musikaz beteko dira, hiritar zein paseatzaileen bizitzei soinu-banda jarriz.

Ispilu Beltzan edizio honen nondik norakoak ezagutu nahi izan ditugu eta horretarako izan dugu gurekin Jaime Otamendi, Donostia Kulturako zuzendari kudeatzailea.

---

La 61º edición del Jazzaldia está por comenzar. Del 22 al 26 de julio las distintas salas y rincones de Donostia se llenarán de música, convirtiéndose así en la banda sonora de las vidas de ciudadanos y paseantes.

En Ispilu Beltza hemos querido conocer los detalle...


#1402 - Karmengo Jaiak
#1402 - Karmengo Jaiak episode artwork
07/16/2026

Uztailaren 16tik 19ra bitartean Donostiako kaian Karmengo jaietaz gozatzeko aukera izango dugu. Ispilu Beltzan egitaraua zein izango den ezagutu dugu Maddi Peña eta Izaro Lozanoren eskutik, jai batzordeko kideak dira biak.

---

Del 16 al 19 de julio podremos disfrutar de las Fiestas del Carmen en el muelle de Donostia. En Ispilu Beltza hemos querido conocer la programación y para ello hemos charlado con Maddi Peña e Izaro Lozano, ambas son integrantes de la comisión de fiestas.


#1401 - San Telmo Gaua
#1401 - San Telmo Gaua episode artwork
07/13/2026

Ezagutzen duzue San Telmo museoa, ezta? Baina, noizbait izan zarete gauez? Hala bada edo ez bada San Telmo Gauaz gozatzeko aukera izango duzue uztailaren 18an. Proposamena nolakoa izango den jakiteko Arkaitz Oleari galdetu diogi, bera da San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna.

---

Conocéis el Museo San Telmo, ¿No? Pero, ¿Habéis estado alguna vez allí de noche? Sea así o no, este 18 de julio tendréis la oportunidad de disfrutar de San Telmo Gaua. Para conocer mejor cómo va a ser el evento hemos charlado con Arkaitz Olea, responsable de mediación del museo San...


#1400 - Samantha Hudson eta Beldurrezko Astea
#1400 - Samantha Hudson eta Beldurrezko Astea episode artwork
07/09/2026

Donostiako Beldurrezko Astea urriaren 30ean hasiko den arren, ezagutu berri dugu zein izango den 37. edizio honetako irudua: Samantha Hudson itsas izaki mutante bihurtua.

Kartelaren sorreraren inguruan hitz egin dugu Josemi Beltranekin, Beldurrezko Astearen zuzendariarekin.

---

La Semana Fantástica y de Terror de Donostia se celebrará el 30 de octubre, aunque acabamos de conocer cuál será la imagen de de la 37º edición: Samantha Hudson convertida en un ser marino mutante.

Hemos querido conocer mejor la creación del cartel y para ello hemos charlado con Josemi Beltrán, director de La Seman...


#1399 - Giza Liburutegiak
#1399 - Giza Liburutegiak episode artwork
07/06/2026

Giza Liburutegia ekimena pertsonen istorioak ezagutzeko sarbidea da. Liburuak balira, haiekin konpartitzen diren minutuak kontakizun bilakatzen dira eta beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera ematen digute. Uztailaren 7an eta 15an ospatuko dira hurrengo saioak eta Ispilu Beltzan ezagutu nahi izan ditugu, horretarako izan ditugu gurekin María Fernández Ezeiza, Plus 55 programaren koordinatzailea eta Lahar Elkargoko kidea eta Maider Jericó Zelaia, Plus 55 programaren dinamizatzailea.

---

La actividad Bibliotecas Humanas es la puerta de acceso para conocer historias personales. Como si fueran libros, los minutos que compartimos con la gente se convierten en relatos y nos permiten con...


#1398 - Chernobil Elkartea eta udara
#1398 - Chernobil Elkartea eta udara episode artwork
07/02/2026

Chernobil Elkartearen harrera programak 30 urte bete ditu aurten. Udara honetan 92 haur etorri dira Ukrainatik Euskal Herrira eta 15 umerentzat lehenengo esperientzia izango da. Ispilu Beltzan hobeto ezagutu nahi dugu nolakoa den Chernobil Elkartean egotea eta haurren esperientzia. Horretarako izan dugu gurekin Lide Álvarez, Chernobil Elkarteko kidea.

---

El programa de acogida de Chernobil Elkartea cumple 30 años. Este verano han venido 92 niños y niñas desde Ucrania y para 15 de ellos será la primera vez. En Ispilu Beltza hemos querido conocer mejor cómo es ser parte de Chernobil Elkartea y también la experiencia de los...


#1397 - Gure elikadura eta ingurunearekin lotura
#1397 - Gure elikadura eta ingurunearekin lotura episode artwork
06/29/2026

Zer lotura dago elikagaien, lurraldearen eta klimaren artean? Uste baino estuago lotuta dauden kontseptuak dira eta gaurkoan, Ispilu Beltzan, erlazio hori ulertu dugu Inma Batallarekin hitz egin eta gero. Bera BC3ko ikerlaria da eta UIK kurtsoetan parte hartuko du Alimentos, Territorio y Clima formakuntzarekin.

---

¿Qué relación hay entre los alimentos, el territorio y el clima? Se trata de una relación más bien estrecha y, precisamente, en Ispilu Beltza, hemos querido conocer como se entrelazan estos conceptos y para ello hemos charlado con Inma Batalla, investigadora del BC3 y directora del curso...


#1396 - Udaran irakurtzeko liburuak
#1396 - Udaran irakurtzeko liburuak episode artwork
06/25/2026

Zuek udarako oporraldiak irakurtzeko aprobetxatzen badituzue, baina oraindik zuen liburu zerrenda osatu ez baduzue primeran datorkizue gaurko elkarrizketa! Ispilu Beltzan Adolfo Lopezekin hitz egin dugu, bera Zubieta Troako liburu-saltzailea da eta primerako proposamenak ekarri dizkigu udaran, gustora, irakurtzen egoteko.

--

Si sois de los que aprovechan las vacaciones para leer pero todavía no tenéis hecha vuestra lista de libros esta entrevista os va a venir genial.

En Ispilu Beltza hemos charlado con Adolfo López, librero de Zubieta Troa, y nos ha traído unas propuestas de primera para leer a gust...


#1395 - CLOUD
#1395 - CLOUD episode artwork
06/22/2026

Kresala Zineklubak Trueba zineman proiektatuko du Cloud pelikula, Kiyoshi Kurosawaren pelikula da. Ryosuke Yoshiiken istorioa kontatzen du thriller honek, zehazki, olatuan dagoenean gertatzen zaizkion gauza susmagarrien istorioa da.

---

Kresala Zinekluba va a proyectar la película Cloud en los cines Trueba, es un film de Kiyoshi Kurosawa y cuenta la historia de Ryosuke Yoshii. Se trata de un thriller en el que se abordan los extraños sucesos que envuelven la vida del protagonista cuando se encuentra en la cresta de la ola.


#1394 - Altzako Jaiak
#1394 - Altzako Jaiak episode artwork
06/18/2026

Ekainaren 19tik uztailaren 2ra bitartean ospatuko dira Altzako Jaiak. Ekimen mordo bat antolatu dituzte eta egitarau polit bat osatu dute. Alba Etxezarretak, Jai batzordeko bozeramaileak, azaldu digu zeintzuk izango diren egunez egun topatuko ditugun ekintzak.

---

Del 19 de junio al 2 de julio van a celebrarse las fiestas de Alza. Han organizado una programación llena de actividades. Alba Etxezarreta es la portavoz de la comisión de fiestas, ella nos ha explicado cuáles son las actividades de cada día.


#1393 - The Spirit of St. Louis eta Some Like It Hot
#1393 - The Spirit of St. Louis eta Some Like It Hot episode artwork
06/15/2026

Udaran gelditzen dira Nosferatu Zikloko pelikulak eta Ispilu Beltzan, hilabete honetan proiektatuko diren bi pelikulen inguruan hitz egin nahi izan dugu Josemi Beltranekin, Donostia Kulturako zinema saileko zuzendariarekin. Pelikulak hauek dira: The Spirit of St. Louis eta Some Like It Hot

---

El Ciclo Nosferatu hace parón en verano y en Ispilu Beltza hemos querido conocer dos de las películas que van a proyectarse este mes. Para ello hemos charlado con Josemi Beltrán, responsable del area de cine de Donostia Kultura. Las películas en cuestión son: The Spirit of St. Louis...


#1392 - Herrerako Jaiak
#1392 - Herrerako Jaiak episode artwork
06/11/2026

Herrerako Jaiak ekainaren 5ean hasi ziren eta 23ra arte iraungo dute, San Joan bezpera egunera arte.

Ekimen asko antolatu dituzte eta Ispilu Beltzan guztien berri izan dugu, Ane Lazkano izan delako gurekin saioan. Bera Herrerako Jai Batzordeko kidea da eta berarekin errepasatu dugu festetako egitaraua.

---

Las fiestas de Herrera comenzaron el 5 de junio y durarán hasta el día 23, víspera de San Juan. Han organizado muchísimas cosas y en Ispilu Beltza hemos conocido las actividades. Sobre todo ello hemos hablado con Ane Lazkano, integrante de la Comisión de fiest...


#1391 - Elvis Presley
#1391 - Elvis Presley episode artwork
06/08/2026

Elvis Presleyren musika gustoko duzue? Hala bada ez galdu ekainaren 13an, Dabadaba aretoan, ospatuko den jaialdia: Elvis & Friends.

Laugarren edizioa izango da aurtengoa eta Ispilu Beltzan jakin nahi izan dugu nolakoa izango den festa, horretarako izan dugu gurekin Iñaki Miguel Camio, jaialdiaren antolatzailea.

--

¿Os gusta la música de Elvis Presley? Si es así no os perdáis el festival que va a organizarse este 13 de junio en Dabadaba: Elvis & Friends.

La de este año será la cuarta edución y en Ispilu Beltza hemos querido conocer cómo va a s...