Arrosa
Arrosa Irrati Sarea Euskal Herriko 25 irrati biltzen dituen federazioa da. Bertan, askotariko irratiak biltzen gara: irrati libreak, udal irratiak, (herrialdeko irratiak) eskualde mailakoak, irrati nazionalak… Guztiok barnebiltzen gaituena, baina, euskara da. Sarea osatzen dugun irration elkargunea euskara izan da hasieratik. Gure irratietan euskararen presentzia elkarlanari esker areagotu eta bultzatzeko helburuak batzen gaitu.
Ignazio Arakistain · Gabon giroan sartzeko zenbait doinu eder

Gaurkoan ere Ignazioren konpainia paregabea izan dugu gure saioan. Musika klasikoa hizpide izaten dugu berarekin eta gaurkoan lau abesti eder proposatu dizkigu.
Izaro eta Karen · “Ohikune”

“Ohikune” hitzak erritu erran nahi omen du, eta izenburu honekin berarekin aurkezten digu Orgasmo Oiartzungo Gazte Sortzaileen Taldeak datorren abenduaren 26an Landetxen aurkeztuko duen lan berria. Erritu bat egiteko prest, bi zuzendariak izan ditugu gurekin, Karen Muñoz eta Izaro Telletxea.
DesGAZTEA (20) Anari [OSASUNA.eus]

–hiru irratsaio barru denerako OSASUNA izena erabiliko dugu–
DesGAZTEA (20) ANARI -1. alea 3tik-
Lur Azpiko IzakiYEk gaur entzun araziko digun taldea … Anari
+ Intsektuen apokalipsia-z (Larrun 287.) hitz mordoxka bat.
DesGaztea (20) ANARI [1] entzun edo jaitsi !!
Ondorenean klikatuta Anari taldearen Giza zarata, Epilogo bat, Zure aurrekari penalak, Irla izan, Bidea eta denbora, Orain entzungo duzun hau, 2007ko… diskoak entzun ditzakeNKX!!
-.-
Hauek ere intesatu dakizkizuke (Anarkofolka, Gora eta Behera, Jaihamaika, Robot humanoa, gizaki errobotikoak eta desGaztea-ren beste Hegan podcast-ak)…
Argiako gaiak Jon Tornerrekin · 12.19

Gaurkoan ere agerkarien tartean Argiako gaiak errepasatu ditugu Jon Torner kazetariarekin.
Malen Dominguez · Etxebizitza larrialdiaz

Legeak dio etxebizitza eskubidea bermatua egon beharko litzatekeela, baina errealitatea bertzelakoa da. Pasa den larunbatean Bilboko kaleak jendez bete ziren egoera larriari irtenbidea bilatzeko eskatuz, eta guk, gaiari heldu diogu antolaturiko jardunaldi batzuk hizpide izanik. Malen Dominguez izan dugu gurean.
Villabonako Pop Up azoka, Mirarirekin.

Eguberrien bueltan ohikoak izaten dira tokiko artisauen sorkuntzak plazaratzeko azoka ederrak. Villabonan egiten dute bat, eta bertako partaide ere izaten den Mirarik xehetasunak eman dizkigu.
Oinatz Mitxelena · Gorizeko aterpetxetik

Mendietako kaskoak zuritu dira jada, badirudi negu denboraldia hastear dela. Euskal Herriko mendietatik gaindi joan gara gaur, Ordesa eta Perdidoko Parke Naturalera. Bertan dagoen Gorizeko aterpetxean egiten du lan Oinatz Mitxelenak.
Txuri · Palestinako haurrak gogoan

BDZ Nafarroak eta Yala Nafarroak Palestinarekin bat egiten dute eta bihar ostirala, hilak 20, goizeko 10:30ean Iruñeko Katakraken hitzordua jarri dute. Txuri izan dugu gurean xehetasunak ematen.
Sugoi Etxarri · Euskal Herrian Euskaraz

Durangon egindako mobilizazioaren ostean Euskal Herrian Euskaraz taldeko Sugoi Etxarri izan dugu gurean, ondorioak, erronkak eta egiteko dituztenak aipatzeko.
KULTURKAPSULAK : Larrandaburu Euli sekretia (1/5)

Kasik ez dugu Antton Larrandaburu aurkeztu behar : Hazpandarra, musikaria eta Radiokulturako kolaboratzaile fidela ! Aldi honetan, bere beste pasioetako bat kontatzera etorri zaigu : Euli arrantza.
Baina Anttonek arrantza egiteaz gain (errexegi!!), hemen “euli” deitzen ditugun bere beitak ere egiten ditu.
Emankizun hauetan zehar, Anttonek pausoz pauso gidatuko gaitu 3 euli ezberdin egiteko.
Baina hasteko, lehen zati honetan (1/5) Anttonek euli arrantza aurkezten digu …
Jatorria : Radiokultura
KZko Kontzertuak: Bidelapurrak 2024-11-29

Amustei eta Bidelapurrak taldeen disko berrien aurkezpen emanaldia. Hemen Bidelapurrak taldearen kontzertua
KZko Kontzertuak: Amustei 2024-11-29

Amustei eta Bidelapurrak taldeen disko berrien aurkezpen emanaldia. Hemen Amustei taldearen kontzertua
KZko Kontzertuak: Txapa Jaia Txerrikumeak 2024-05-06

Txapa Irratiak antolatuta, Aretxabaletatik bi talde gazteren proposamenak. Hemen Txerrikumeak taldearen emanaldia
KZko Kontzertuak: Txapa Jaia Jasan 2024-05-06

Txapa Irratiak antolatuta, Aretxabaletatik bi talde gazteren proposamenak. Hemen Jasan taldearen emanaldia
KZko kontzertuak: Belako 2024-01-28

J Martina eta Belako talde bizkaitarren emanaldia. Hemen Belako taldearen kontzertua