Bilbo Hiria irratia
Bilboko irrati euskalduna, hiritarra, irekia, euskaraz bizi den euskal hiria. Basque-speaking community radio station from Bilbao
Justizia Anderrentzat ARGIA astekarian
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Larunbatean Santurtzin Justizia Anderrentzat ozen ohikatu zen eta hori ekarri dute azalera. Gedarrek egindako elkarrizketa ekarri dute aldizkarira, Anderren aita eta abokatuarekin eginiko elkarrizketa ekarri dute. Santurtziko udaltzainen esku-hartze bortitzaren ostean hil zen Anderren aita Fernando Saenz eta kasua lantzen ari den abokatuetako bat, Irati Agirre, elkarrizketatu dituzte. Arritxu Iribar kazetariak erretiroa hartu du, Euskadi irratian 40 urte eman ostean elkarrizketa ederra egin dio Onintza Enbeitak. Bukatzeko Inurri-itsuak pelikularen ingurukoa ekarri dizkigu.
https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261007_argia_maria.mp3Deskargatu hemen.
The post Justizia Anderrentzat ARGIA astekarian...Danon plaza lehiarik gabeko bertsolari gazteen plaza
Danon plaza, bertsolari gazteen plazaratzea sustatzea helburu duen bertso-zirkuitua da. BBK-k antolatuta eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen laguntzarekin, zortzi saio egingo dira urriko asteetan zehar Bizkaiko hainbat herritan.Lehiarik gabeko formatu honetan, 18 urtera arteko eta 18-25 urte bitarteko bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistekin batera kantatuko dute. Saioek ohiko plazako ariketak ez ezik, gazteen adinera eta mailara egokitutako jolas eta ariketak ere izango dituzte, saio dinamiko eta biziak sortzeko.Ekimenak gazteen plazaratzea ez ezik, belaunaldiartekotasuna, lurraldetasuna eta genero-ikuspegia ere sustatu nahi ditu, eta euskarazko sorkuntza eta kultur eskaintza indartzeko helburua du. Danon plaza zer den...
BEHIALAKO EGUN BATEZ: Bitoriano Gandiaga jaio zen
Mendatan jaio zen Bitoriano Gandiaga Artetxe fraide eta poeta euskalduna, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955). Apaiztu ondoren, Arantzazun eman zuen bere bizitza osoa, fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan. 1955-1990 urteetan seminarioko irakasle izan zen: mutikoei euskara eta esku-lanak irakatsiz, besteak beste. 2001eko otsailaren 21ean hil zen Arantzazun.
https://bilbohiria.com/docs2/2016/behialako/1008_Bitoriano_Gandiaga_jaio.mp3Deskargatu hemen.
The post BEHIALAKO EGUN BATEZ: Bitoriano...Hiribil gunea, euskalgintza elkartu eta harremanak sendotzeko espazio berria Bilbon
Hiribil gunea ezagutu dugu, primiziaz, ostegunean irekiko baititu ateak Done Bikendi kalean kokatuta dagoen espazio berria. Zenbat Gara elkartearen ekimenez sortutako proiektua da, euskalgintzarentzat erreferentziazko harreman eta lan gunea izan nahi duena. Bilboren erdigunean, euskalgintzako askotariko eragileek lan egiteko tokia, eta harremanak sendotu eta euskararen ekosisteman eragiteko helburua du Hiribil guneak. Bertako eragileak diren Liher Barrantes eta Markel Sanchez batu dira gure mikrofonoetara, Hiribil ekimenaren berri emateko.
https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261007_hiribil_lier_markel.mp3Deskargatu hemen.
The post Hiribil gunea, euskalgintza elkartu eta harremanak sendotzeko espazio berria Bilbon first appeared on Bilbo Hiria...PIPERPOLIS: Bad jaialdian Dejaburen “Itzulera” eta Metrokuadrokaren “Bi baso bat ur”
Antzerki eta dantzarekin lotutako hitzordurik berrienak Bilboko hainbat gunetan izango dira, hala nola La Fundición, Harrobia Eskena, Bilborock eta Campos Antzokiko Kupula Aretoan. Aurten, gainera, Dantzerti, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskola, Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa Topaketen egoitza izango da, EDADEI6 Euskal Herriko Dantza Eszenikoaren Bitartekaritza Elkarteak bultzatuta. BAD Bilbao proposamen eszeniko berritzaileenen eta anitzenen erakusleiho nagusia bihurtu da, eta lengoaia berrien aldeko apustua egin du, harritzeko eta eszena publikoa hurbiltzeko helburuarekin. Gaurkoanb jaialdiaren erreapsoa egingo dugu.
https://bilbohiria.com/docs2/2026/piperpolis/261006_piper_Bad.mp3Deskargatu hemen.
T...Amorantek Ez dot amaitu lana aurkeztu digu
Gaur gurean Iban Urizar dugu, Amorante bezala ezaguna. Musikaria, sortzailea eta, azken urteotan, euskal herri musikaren sustraiak gaur egungo soinuekin nahasten dituen sortzailea. Eta gaur badu zer aurkeztu, disko berriarekin dator, izan ere, ostegunean Bilboko Kafe Antzokian izango da, Ez Dot Amaitu bere laugarren disko luzea zuzenean aurkezten. Diskoak zortzi kanta ditu, eta izenburuak oihartzuna egiten digu, euskal herriko beste mugimendu baten oihartzuna dakargu, baina bertan dago lanaren ideia nagusietako bat: amaitu gabe uztea, batzuetan nahi bat delako, beste batzuetan behar bat, eta agian artelan bat inoiz ez delako benetan amaitzen. Bakardadea, familia, memoria, zahartzaroa, maitasuna, mina, gerra… ga...
NORBAIT HIL DA HEMEN: 57
Aspaldiko kuadrila, Ez geunden hilda, parrandan ezta ere. Hilabete korapilatsu hauen ostean, irratsaioa berpizten hasiko gara, pixkanaka. Erritmo lasaiagoa dator, kanta triste eta ez hain tristeekin lagundu dugu gaurko eguna. Bertsio akustiko batzuk, kutxan gordeta genituen artista batzuen ernaberritzea eta atera berri den proiekturen baten azalpenak entzun ahalko dituzue klik eginez gero. Eta: Alerta kontzertulariei! Urriak 10ean Aho Lehor gaua ospatuko dute Lazkaon, informatu eta gerturatu bertara!
https://bilbohiria.com/docs2/2026/norbaithildahemen/261010_norbait_hil_da_hemen_57.mp3Deskargatu hemen.
The post NORBAIT HIL DA HEMEN: 57 first appeared on Bilbo Hiria irratia.Ana Goitiak Katana mologoa azkenekoz eskiniko du Campos Eliseos antzokian
Ostegunean urriak 8 Ana Goitia Bilbon eskainiko du bere monologoa Katana, Campos Eliseos antzokian izango da. Azken emanaldia izango da, Horrela adierazi du Azken Katana izango da eta baita bereziena ere!Katanakin bizitako guztia ospatuko duela kontatu digu.
https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261005_ana_goitia_katana.mp3Deskargatu hemen.
The post Ana Goitiak Katana mologoa azkenekoz eskiniko du Campos Eliseos antzokian first appeared on Bilbo Hiria irratia.25 urte bete ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak
25 urte bete ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuten atzo Iruñean. Mende laurden honetan euskaraz bizitzeko herritarrek dituzten oztopoak jaso eta salatu ditu Behatokiak, eta aurten ere argi mintzatu da: hizkuntza eskubideak ez dira oraindik behar bezala bermatzen, eta «aldaketa ausartak» behar dira egoera iraultzeko. Agurne Gaubeka Erauskin da Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria, eta berarekin hitz egin dugu orain. 25 urteko ibilbideaz, gaur egungo hizkuntza-eskubideen egoeraz eta erakundeei eskatzen dizkieten aldaketez galdetuko diogu.
https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261001%20agurne.mp3Deskargatu hemen.
The post 25 urte bete ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak firs...
GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Goroldio gaixorik dago
Goroldio gaixorik dagoenez Txipi eta Kizkur kezkatuta daude. Hamaika errezeta asmatzen ari dira bera hobeto sentitzeko baina ez dute ezertarako balio. Horregatik Txintxeta doktorearenera joatea gomendatu diote.
https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261003_gaurezdagoeskolarik_goroldio_gaixorik_dago_4.mp3Deskargatu hemen.
The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Goroldio gaixorik dago first appeared on Bilbo Hiria irratia.SOINUGELA: Tom Waits eta Kathleen Brennan-en abestien oihartzuna
“Kantuak egiten dituzunean, egiten duzu besteek abestu nahi izan ditzaketen ideiarekin” esan zuen Tom Waits-ek elkarrizketa batean. Tom eta Kathleen AEBetako kantari-kantautore maisuak dira, eta ehundaka bertsiogile izan dituzte, euren kantutegia eskuetan, bertsio klasikoak egiten dituzten hainbat kantari. Aurten argitaratutako Where the Willow and the Dogwood Grow bildumari erreparatu diogu, bertsio horien aukera ederrari. Adierazpen gordinak eta goi mailako artea islatzen dute kantuotan, zaharrena Springsteen-ena eta gertukoena Joan Baez-ena ditugu, besteak beste.
https://bilbohiria.com/docs2/2026/soinugela/260929_soinugela_tom_waitsen_kantuen_bertsioak.mp3Deskargatu hemen.
Entzun ditugunak:
Jersey Girl (Bruce Springsteen & The E-Street Band...Bilboko meategien memoria, San Luis GUNEAn
Bilboko meatzaritzaren historia ez da soilik meategietan edo industria-paisaian aurkitzen; gure auzoetako kaleetan, eraikinetan eta bertan bizi izan diren pertsonen memoria kolektiboan ere utzi du bere arrastoa. Bertan erakusketa bat aurkituko dugu. Iragan hori ezagutu, berreskuratu eta belaunaldi berriei helarazteko asmoz sortu du Aldauri Fundazioak San Luis GUNEA, San Frantziskoko Mariaren Bihotza plazako 5. zenbakian kokatuko den gunea.
Gaur ateak irekiko ditu lehen aldiz, San Frantziskoko jaien egitarauaren barruan, eta bertan Bilboko meatzaritzaren inguruko historia, memoria eta ondarea ezagutzeko aukera izango da. San Luis GUNEAren atzean dagoen proiektua eta auzoarekin duen harremana hobeto ezagutzeko, Aldauri Fundazioarekin hitz e...
ZIENTZIALARI #143: Gerrak estaltzen dituzten kazetarien segurtasuna (Leire Iturregi Mardaras)
Informazioz gainezka bizi garen garai hauetan, nola kontatzen dizkigute munduko gatazkak? Zer pisu du osasun mentalak gerra-eremuetan dabiltzan kazetariengan? Eta nola komunikatzen dugu klima-aldaketa bezalako erronka erraldoi bat? Gaur gurean galdera hauei eta askoz gehiagori erantzuteko luxuzko gonbidatua dugu: Leire Iturregi Mardaras. Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza irakaslea eta ikertzailea da, eta azken urteotan nazioarteko gatazken estaldurak, desinformazioa eta komunikazio digitalaren erronkak aztertu ditu hainbat ikerketaren bidez.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Iturregi, eta doktorego tesia aurkeztu zuen bertan 2011n, honako goiburuarekin: “Origen y evolución de la relación entre periodistas y militares en operaciones. El sist...