Arraio Irratia 99.3 FM
“Zarauzko ondarea arriskuan: ondare guneak eta transmisioa” mahai ingurua
Iepakaixou ia denoi!
Gaur, azaroak 1, eduki esklusibo bat eskeini dugu, Arraio irratian bakarrik entzun ahalko duzun horietakoa. “Zarauzko ondarea arriskuan: ondare guneak eta transmisioa” izenburupean, mahai inguru bat antolatu zuten Ondharez elkartekoek. Bertan, Manu Etxezorturen gidaritzapena, Jesus Mari Olaizola Txiliku Ondharezeko kideak ondare immaterialaren inguruan hitz egin zuen, David Cano Arantzazuko artxiboaren eta liburutegiaren arduradunak Frantziskotarren liburutegia izan zuen hizpide, eta, azkenik, Xabier Alberdik eta Xabier Etxabek herriko folkloreari buruz aritu ziren solasean.
Montaña taldea zuzenean Hiruputzun
Aste honetako Arraio Sessions tartean Montaña talde Andaluziarrak Hiruputzu Gaztetxean eskeini zuen kontzertua edukiko duzue entzungai. ZarataZarautz kolektiboak eskeiniriko kontzertuan jardun zuten apirilean eta orain Arraio Irratiko uhin libreetatik entzungai edukiko duzue gaueko 20:00etatik aurrera.
toritorekin 85-86 urtetako hardcore amerikarraz
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Toritoren bisita eduki dugu aspaldiko partez. Ameriketako 85 eta 86 urte arteko taldeen errepasoa egin digu.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Gilorekin azaroaren 11ko greba aztertzen
Iepakaixou ia denoi!
Denboraldi berriko bigarren saioa egin dugu urriaren 25ean eta hortarako Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren kolaborazioa izan dugu. Berarekin datorren azaroaren 11rako deitua den greba orokorra aztertu dugu, beti bezala, erpin ezberdinetatik.
Entzun ezazue!
Gartxot handia Arraio Sessions denboraldiari hasiera emateko
Denboraldi berriko Arraio Session lehen zuzenekoa omenaldi bezela egingo dugu, Putzuzulon hainbatetan jardundako Igor Jauregi “Gartxot” handiari omenaldi bezala alegia.
Gartxotek berriki agur esan digun arren bere musika betiko gordeta egongo da Arraioko hari musikalean, baita 2008an Putzuzuloko teilatuan, Napoka Hiria bikotearekin eman zuen kontzertua ere, garai hartan Arraio Blues saioak antolatu zuena.
10 euroko behringer mikro batekin grabaturiko zuzeneko itzel hau berreskuratu dugu ostegunean entzun dezazuen, gaueko 21:00etatik aurrera.
Adiorik ez Gartxot!!! Geroarte baizik!
Laukotea zarata ziztatzen
Bi astez gonbidatuak izan ostean, ohiko laukotea egon gara musika apur bat jartzen. Agenda errepasatzeaz gain, The Freeze taldeko abeslaria eduki dugu gogoan. Onsoren, nobedade batzuk ere entzun ditugu.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Denboraldiko 1.eko Arnas (t)estua
Kaixo entzule!
Udazken giroarekin batera datorkigu lehen Arnas(t)estua, gure Ane Muriamendiarazek gidatua. Gela arroxean kirolaren baitan hausnartzeko aukera ematen digun espazio honetan arrakasta kontzeptuaz ariko gara, bereziki, kirol ekitaldiek duten arrakastaren inguruan.
Honetaz gain, nola ez, playerotako beste jardualdi baten atarian gaudenez kiniela ere egingo dugu. Hau guztia, bihar, asteazkena, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!
Bueltan gea 21. aldiz!
Iepakaixou ia denoi!
Azkenean hasi dugu gure XXI. denboraldia eta ondo hasteko lan gatazka bati buruz hitzegiten jardun gara. Hain zuzen ere IAT edo ITV pasatzen duten Itsasua izeneko enpresako langileek 99 egun bete dituzte greban. ELA sindikatuko bertako ordezkariarekin solasean aritu gara gaztaka honen erpin ezberdinak aztertuz.
Entzun ezazue!
Patiyoko Atzuak 5.1- Ainara Alkorta artearen inguruan:
Igande on, entzule maiteok:
Udazkenaren etorrerarekin batera, gure bosgarren denboraldiakin hasi giñan asteazkenian. Aurten ere saioa hilabetian behin ingo deu. Eguna eta ordu, ordia, aldatu inditugu eta asteazkenetan arratzaldeko 18:00tan zuzenean zuen belarrien goxameneako.
Denboraldiai hasiera emateko Ainara Alkorta gure lagun artista gonbidatu genun eta gure lehen saio honetan, Hiruputzuko horma irudia eta beste hainbat kontu izan genitun hizpide. Margolari izateaz gain, Ainara Mäte taldeko abeslaria ere izan da eta jendaurrean aritzeak ematen duen indar horretaz ere hitz egin genun.
Zertaz gehio jardun genun jakiteko bakizue zer in ezta?
Be...
This Is Hardcore Not Spain bildumaz ZarataZarautzen
Aste honetako ZarataZarautz saioan Potxu elkarrizketatu dugu. This Is Hardcore, Not Spain disko bildumaren atzean dagoen protagonistetako bat. Diskoaren inguruan jardun gara agenda ahaztu gabe.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Aho Lehor Fest jaialdiaz ZarataZarautzen
Aste honetako irratsaioan Aho Lehor Fest jaialdiko Aitor esuki dugu mikroaren beste aldean. Lazkaon egingo duten 6. edizioaz mintzatu gara eta joko duten taldeak entzuteko aukera izan dugu.
Venom taldea ere gogoan izan dugu saio hasieran, bertako abeslaria duela gutxi zendu da eta.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Playeruak mintzagai biharko saioan
Kaixo entzule!
Biharko saioan Hondartzako futboleko 82. ekitaldiaz arituko gara hauen antolatzaileekin. Azken urtetan goruntz doa bertako partaideen kopurua eta horren inguruan arituko gara.
Larunbatean hasi eta igandean amaituko den jardunaldiaren lehen kiniela ere egingo dugu zuzen zuenean, hortaz, ez galdu biharko irratsaioa, 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!
bitxikeri eta nobedadeak ZarataZarautzen
Aste honetako ZarataZarautz saioan laukotea egon gara hainbat doinu jartzen. Bap!!, Totalitar, Plastic Meat, ultima Batalla…
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Laukotea denboraldi berrian
Lehen aldiz laukotea elkartu gara denboraldi berriko ZarataZarautz irratsaioan. Ohikoa den bezala, nobedade batzuk eta zarata apur bat jarri dugu.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
ZAEko arraunlariak 21. Denboraldiko aurreneko saioan
Kaixo entzule!
zer moduz joan da uda? Kirol kontuei dagokienean ez dago zalantzarik arrauna izan dela udako protagonista. Ohitura onei jarraituz, aurten ere ZAEko arraunlariak izango ditugu denboraldiari hasiera emateko.
Hori baino lehen ordea ikasturte honetan zer landuko dugun azalduko dugu Igitako Jon Ander, Ane Muruamendiaraz eta Juananek.
Asteazkena 20.00tatik aurrera zure irratian, FMKo 99.3an, Arraio irratian, non bestela!
ZarataZarautz 21. denboraldiarekin hasi da
Prest zaudete beste zarata dosi baterako? Aste honetan ZarataZarautz irratsaioaren denboraldi berria hasi gara. Lagun Izoztua datorren astean hasiko bada ere, ordu eta erdiko musika zoragarriaz gozatzeko aukera eduki duzue.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Denboraldiko azken eztula errepresioa aztertuz
Iepakaixou ia denoi!
Aurreko astean ezin izan genuen denboraldia behar bezala amaitu eta gaur, utzailaren 5ean eman diogu amaiera. Eta hortarako Aske antolakude anti-errepresiboko bi kiderekin solasaldia izan dugu. Larrun iparraldetik eta Julen Hegoaldetik, bakoitzak tokiko errealitatea aztertuz baina sasi-mugak gaindituz argazki orokorrago bat ateratzen saiatu gara.
Entzun ezazue!
Lagun Izozturik gabeko saioa
Lagun Izoztuak oporrak hartu baditu ere ZarataZarautz saioak aurrera darrai. Hirukotearen eskura agenda, nobedadeak eta beste hainbat kontu eduki dituzue.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Palestinar hitzaldi musikatua
Iepakaixou ia denoi!
Gaur, ekainak 21, eduki esklusibo berri bat eskeini dugu gure uhin askeetan. Pasa den ostiralean zarauzko Modelo aretoan Sol Band musika talde palestinarrak hitzaldi-kontzertua eskeini zuen eta gure grabagailua bertan izan zen.
Abestien artean Gazako zerrendaren egoera azaltzen dute, beraien egunerokoa nola aldatu den azken genozidioaren ondoren eta zein egoera zailean dauden musikari palestinarrak ere. Amaierarako sorpresatxo bat ere gorde zuten.
Entzun ezazue!
Tower Of One zuzenean Hiruputzun
Denboraldiko azken Arraio Sessions tartean, Estatu Batuetatik biran etorri ziren Tower Of One taldearen zuzenekoa edukiko dugu entzungai.
Denboraldiko azken izerdia
Kaixo entzule maite!
Ekaina erdira iristearekin batera iritsi da denboraldiko azken saioa egiteko unea.
Saio honetan Xabi Aramberri, Gipuzkoako txirrindularitza egokituko erlojupeko txapelduna i,an dugu lehendabizi. Ondoren Pablo Gurrutxaga, Amia del Hoyo eta Manex Arruti triatloilariak izaan digutu eta amaitzeko, gure Ane Muruamendiaraz etorri zaigu kirola eta turismoaz hausnartzera.
Ondo bidean, iraila amaieran itzuliko gara, gozatu udaz!!
Kamorrah taldea ZarataZarautzen
Astearte honetako irratsaioan Kamorrah taldeko Aitzol etorri zaigu gurera. 12 hatzbeteko bat kaleratu dute aurten eta berau aurkezten ibili zaigu.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Euskaltzaleen martxa
Iepakaixou ia denoi!
Gaur, ekainak 14, atzo bertan Iruñean burutu zen euskaltzaleon martxaren kronika ekarri dugu gure gela arroxera. Kazetari lanak egiten aritu ginen Kontseiluaren mobilizazioan, grabagailua eskuan, bertan bizitzen ari zena zuengana ekartzeko asmoarekin. Beste behin, eduki esklusiboak FMko 99.3an, inon topatuko ez duzuna eskeintzen baitu Arraio irratiak.
Entzun ezazue!
kap/6: SOS udaraaaAAAaa ft. irazki
Seigarrengo kapitulu hontan UDARA izangoa gai printzipala. Baño ezindet udarataz hitzein nere munduko pertsona favvvvv gabe: IRAZKI.
Dupla komiko bat gea. Ezteu ezer preparatu baño gauza askon inguruan hitzeitedeu kapituluan zehar.
Ta adi eon, MEZU OSO IMPORTANTIAK daude!
Espero zuen gustokua izatia,
Muakkkkkkk
Distopian Omen zuzenean Hiruputzu Gaztetxean
Aste honetako Arraio Sessions tartean Distopian Omen Salamankako Death ametal taldea entzuteko aukera edukiko duzue. Hiruputzu Gaztetxean jardun zuten ZarataZarautz kolektiboak antolaturiko jaialdian.
Nobedadeak eta Getariako Gaztetxea gogoan
Aste honetako ZarataZarautz saioa obituario batekin hasi gara. Kangaroo Records-eko lemazainak agur esan digu berriki, Henk Smit handia. Honez gain, nobedade batzuk entzun ditugu eta Getariako Gaztetxeari tarte bat ere efin diogu, 23 urteren ostean agur esango digu eta, Gaztetxe berri bati lekua egiteko.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Iosu Arrillaga eta Itsaso Garin
Bikote paregabea etorri zaigu gaurkoan gela arroxera!! Surzaleak, artistak, leku harriskutsutan ibilitakoak… EZ GALDU!!!
Oraingoan bai, Gilorekin solasean euskal poliziari buruz
Iepakaixou ia denoi!
Gaurkoan bai, gaurkoan, ekainaren 7an, Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa eduki dugu. Berarekin euskal polizia izan dugu aztergai, sorreratik gaur arte. Azken asteetako gertakariek, beste behin ere, “zipaioen” “lana” ezbaian jarri dute. Hari-mutur ugari aireratu ditugu eta konplexutasun asko duen afera bat izan arren ideia edo pista batzuk bota ditugu zuen inguruetan eztabaidarekin jarraitzeko.
Entzun ezazue!
Parentesis 536 taldea zuzenean
Aste honetako Arraio Sessions tartean, Parentesis 536 taldeak Hiruputzu Gaztetxean eskeini zuen kontzertua edukiko duzue entzungai.
Urteurren osteko zarata dosi bikaina
gure irratsaioaren 20. urteurren festak aje dezente utzi ditugu, baina hala ere saio bikain bat egiteko aukera izan dugu.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Gizonezkoen saskibaloi eta eskubaloi kontuak gaurko saioan
Kaixo entzule! Ekaineko lehenengo saio honetan gizonezkoen eskubaloi eta saskibaloiko kideak izango dira gela arroxean. Saskibaloikoen igoera fasea eta eskubaloikoen igoeraz arituko gara protagonistekin.
Hau guztia, gaur, asteazkena, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!
Patiyoko Atzuak 04×05 – Kolaborazio mamarratxua
Kaixo entzule maiteok,
azken sayua berezia izan da, Ian eta Martinakin batea kolaboraziyo mamarratxo bat in deu eta. Biak Arraiokide berrienak eta gazteenak dia, baita mamarratxuak ere, gu bezala. Beraz, ez genun aukera galduko, ezta?
Ianek bere programari buruz hitz egin digu, Marmarrian Podcastari buruz. Ezagutzen? Ba eduki sortzaile famosisimua da, e? Bestalde, Arraion nolatan amaitu dun azaltzeaz gain, harremanen inguruan ere jardun du. Martinak ere Olaia eta Maialenekin batea sortu duten Bashoaz irratsayuai buruz hitzeitiaz gain, aniztasun funtzionala dutenen lan-baldintza kaxkarrak salatu ditu. Azkenik, Libek laguntasun harremanak izan ditu hizpide.
Askotarikuak izan...
Kepa Maiz eta Jon Ercilla
Berandu baina seguru!!! Elizatik hasi eta Txanelatik pasata hemen datoz gure bi gonbidatu paregabeak!! EZ GALDU!!!
Kolaboratzailerik gabeko saioa
Iepakaixou ia denoi!
Gaur, maiatzak 31, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistarekin hitzartuak ginen hilabetean behin egiten dugun kolaborazioarentzat, baina ezinezkoa izan da. Deika aritu gara baina ez digu telefonorik hartu eta inprobisatu beharrean aurkitu gara.
Iñakirekin euskal poliziaren azken erasoak aztertu behar genituen eta horren ordez duela bi urte emititu genuen liburu aurkezpen bat eskeini dugu. Hain zuzen ere, Bergarako Txapa irratiak antolaturik Ahoztar Zelaiaetaren “La ertzantza que viene” liburu aurkezpena emititu dugu.
Barkamenak gure entzuleei eta lasai, datorren astean eduki gehiago izango dituzue. Ongi izan!
kap/5: festatik festa….. ft. amaialoidi
Bosgarren kapitulu hontan herriko ta inguruko festataz hitzeingoet azkenportuko komisiyuan daon parrandera batei: Amaia Ibarreta Loidi.
Tiktokian modan daon trend bat ingo deu saio hontan. Bakoitzak, bere etxian dazkan txosnetako baso denak erakutsikoitu eta kotilleatzen ibiliko gea.
Espero zuen gustokua izatia,
Muakkkkkkk
Comic Sans taldea zuzenean Putzuzulon
Maiatzeko Arraio Sessions tardearekin amaitzeko, Putzuzulo Gaztetxe zaharrean azken zarata gauean jo zuen talde batekin joango gara, Donostialdeko Comic Sans taldeareki alegia.
.
Laukota ZarataZarautzen
Aste honetako ZarataZarautz saioan, gure irratsaioaren 20. urteurrena dela eta antolatu ditugun kontzertuen errepasoa egin dugu. Duela 20 urte jartzen genituen kantu batzuk ere jarri ditugu eta nobedade batzuk entzuteko aukera ere izan da.
Irratsaioa podcastean duzue.Playlista HEMEN.
Garazi eta Amaia Galdedebalden!
Astebeteko atsedenaren ondoren hemen gara bueltan!! Beroa ere etorri zaigu gaurkoan… AzkenPortutik zuzenean!1 EZ GALDU!!!
Samai-zuloko sorgiña eta sorpresa eder bat
Iepakaixou ia denoi!
Gaur, maiatzak 24, Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu, beti bezala liburu bat besapean zuela. Ondoren 80. hamarkadako Arraio irratiko grabaketa bat eskeini dugu primizian. Hain zuzen ere, 1985. urtean eginiko elkarrizketa bat, diktadorearen heriotzatik 10 urtera eta Santi Brouarden erahilketatik urte betera.
Entzun ezazue!
El Corazon Del Sapo Putzuzulon
Arraio Sessions maiatzeko tartearekin jarraituz eta aste honetan Arraio irratiak 20 urte bete dituela ospatuz, kontzertu gogoangarri bat entzungo dugu. Harribitxi bat balitz bezala gordeta daukagu El Corazon Del Sapo taldeak Putzuzulon eman zuen kontzertu gogoangarria. Baina ostegunean 21:00etatik aurrera entzuteko aukera edukiko duzue osorik.