Urpeko Bonbarda
Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.
#162 - Doako oporrak (munduari bira)
#161 - Udan entzunak (2026)
#160 - Dantza premia dugulako (Adarretatik 2026)
#159 - Zinemaldia74
#158 - Hamaika kantu eklipse baterako
#157 - Uztailean jazz (2026)
#156 - Debaldekoak (Jazzaldia 2026)
#155 - Jira biraka (herri musikak 2025)
#154 - ZUZEU kantuz (17. urtemugan)
#152 - Iazko kanturik kuttunenak (Badok 2025)
#151 - Emakumeen uzta (jazz 2025)
#150 - Goian Beude (2025ean zenduak)
#149 - Orain 25 urte (2000. urteko diskoak)
#148 - Gainditu edo hedatu (Jimmy Cliff)
urpekoBONBARDA #148
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
148. saioan, 2025eko azaroaren 24an zendutako Jimmy Cliff reggae kantari jamaikarraren omenezko saioa osatu dugu.
Mundu mailako ospea izan zuen lehenetariko musikari jamaikarra izan zen Jimmy Cliff, reggae musika ezagutzera eman zuena. 81 urte zituela zendu da.
Ahots eztitsua zuen, lausengaria, eta arimaz beteriko kantaera. Benetako rude boya izana zen gaztetan, eta arrakasta itzela izan zuen “The Harder They Came” filmeko soinu bandarekin, antzezle lanetan ere izan zuen filma. Guztira 30 inguru estudioko disko plalaratu zituen, eta EHZ festibalean kantatu zuen...
#147 - Jon Miranderenak (mendeurrenean)
urpekoBONBARDA #147
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 147. saioan, Jon Mirande zenaren olerki musikatuak dakartzagu, jaio zeneko mendeurrenean.
1925eko azaroaren 10ean jaio zen Jon Mirande Aiphasorho Parisen, orain ehun urte. Lanera bertara joandako zuberoar familia bateko kidea zen, eta gurasoek hasieran frantsesez apenas zekiten arren, ez zuen euskara izan ama hizkuntza.Â
Lanbidez itzultzailea izan zen gizonak 20 urte inguru zituela hartu zuen euskara ikasteko erabakia, baita gauzatu ere -eleanitza zen, zinez-. Aurrerantzean zubereraz mintzatuko zen gurasoekin. Euskaltzain izateari izkin egin zion, baina euskara batuaren defendatzaile nagusienetakoa izan genuen.
#146 - Zinemaldia 73 (pantailarakoak)
#145 - Munduan biraka (2025 uda)
#144 - Latin Jazzaren eguzkia (Eddie Palmieri)
urpekoBONBARDA #144
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 143. saioan, jazz latinoaren erraldoi bati egin diogu gorazarre, Eddie Palmieri piano joleari.
Karibear musikari eta latin jazzari egindako ekarpenagatik, legenda bat da New Yorken jaiotako Eddie Palmieri puertoricoarra, La Perfecta orkestraren sortzailea. 2025eko abuztuaren 6an hil zen gizona, 88 urte zituela, 2.500 zuzeneko jo eta 30 diskotik gora plazaratuta.
1961ean bere talde propioa eratu zuen, baina aurretik makina bat orkestratan jo zuen Palmierik, Tito Rodriguezenean, berbarako. Lehen lerroan lau tronpeta jole zituzten talde klasiko kubatarrak zituen gustuko, baina garestiak zirela-eta, tronboiz josi...
#143 - Pop kantuak jazz moldean (Jazzaldiak 60)
urpekoBONBARDA #143
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 143. saioan, Jazzaldira begira jarri gara, eta bertan joko duten musikariek pop kantu ezagunei egin dizkieten bertsioak dakartzagu saiora.
Donostiako Jazzaldiak jaialdi ugari gordetzen ditu bere barnean, lehendik ere esana dugunez: egunekoa eta gauekoa, haurrentzako eta helduentzako antolatua, doanekoa eta ordainpekoa, jazz musikari eta gainontzekoei erreparatzen diona… horrexegatik dugu hain gustuko.
Gaur gurean, eta zerbait ezberdina egitearren, 60. edizioan parte hartuko duten musikari batzuk pop kantu ezagunei egin dizkieten berrirakurketak hautatu ditugu saioa osatzeko. Bederatzi kantu, eta beste horrendeste gizon -bi ab...
IZAN ZUZEU 2
-IZAN ZUZEU-Â
Orainkari albistari aldizkari digital,Â
uneoro aldatzen den blog gune leihoa,Â
iritzia, eztabaida eta mila bisita,Â
zuzeulari, gugeulari ta hasi saioa...Â
Zeurekin eta zeurea,Â
kazetaritza librea,Â
agora sano askea,Â
partaidetza du xedea,Â
euskeraz...Â
izan zuzeu!Â
Sinadura, salabardo, eztabaidagunea,Â
errezeta, podcast eta txiorik onena,Â
buruari bueltaka, mundua, euskalherria,Â
literatur, filosofi, gaztea saria.Â
Orotarik euskalduna,Â
iritzi salda forua,Â
argia eta iluna,Â
garenaren ispilua,Â
larrosa eta asuna...
#142 - Landalan (Maiatzaren lehena)
IZAN ZUZEU
-IZAN ZUZEU-Â
Orainkari albistari aldizkari digital,Â
uneoro aldatzen den blog gune leihoa,Â
iritzia, eztabaida eta mila bisita,Â
zuzeulari, gugeulari ta hasi saioa...Â
Zeurekin eta zeurea,Â
kazetaritza librea,Â
agora sano askea,Â
partaidetza du xedea,Â
euskeraz...Â
izan zuzeu!Â
Sinadura, salabardo, eztabaidagunea,Â
errezeta, podcast eta txiorik onena,Â
buruari bueltaka, mundua, euskalherria,Â
literatur, filosofi, gaztea saria.Â
Orotarik euskalduna,Â
iritzi salda forua,Â
argia eta iluna,Â
garenaren ispilua,Â
larrosa eta asuna...
#141 - Iaz gurean (Badok 2024)
#140 - 2024an herri musiketan (laburpen bat)
urpekoBONBARDA #140
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 140. saioan, Â iazko folk diskorik bikainenetako batzuk dakartzagu.
Herri Musikak, jazza bezala, baztertu samar daudela irizten diogu Urpeko Bonbardan, pop, elektronika edo rock musika anglosaxoiarekin zein erritmo urbano latinoekin alderatuta, eta beraz, 2024ko folk diskorik bikainetako batzuk ezagutzera eman gura ditugu.
Amerikan sartu irten bat eginda, Europa eta Afrikako doinuak entzun ditugu, batez ere, saio honetan. Brasildarra da Fabiano do Nascimento gitarra jolea, eta estatubatuarra Sam Gendel saxofoi jolea; elkarrekin “The Room” ondu berri dutenak, bossa aireak dituen lana.
Por...
#139 - 2024an emakumeak jazz musikan (laburpen bat)
urpekoBONBARDA #139
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 139. saioan, emakumeek egindako 2024ko jazz diskorik onenetako batzuk ezagutu ditugu.
Emakumeek azken urtean egindako jazz disko azpimarragarrienetako batzuk dakartzagu gaurkoan Urpeko Bonbardara, lan berritzaile eta zirraragarriak, oso molde ezberdinetan emandakoak. Eta hasi, hego korear baten orkestrarekin hasi gara, Jihye Lee konposatzailearena, ausarta eta irudimen handikoa.
Eskarmentu handiko kantaria da Elaine Delmar, 85 urte dituen honetan oso kuttun dituen kantuen bilduma dakarrena, “Speak Low” diskoan. Jamaikar jatorria duen britainiarra da bera, Zara McFarlane bezala. Azken honek Sarah Vaughani gorazarre egiten dion...
#138 - Ahoz aho, belaunez belaun (Benito Lertxundi)
urpekoBONBARDA #138
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 138. saioan, Benito Lertxundi omendu dugu, bere 83. urtebetetze egunean (2025ko urtarrilak 6an).
Benito Lertxundik 83 urte betetzen ditu gaur, zorionak! Eta musikari batek bere herrian utzi duen ondarea neurtzeko moduetako bat ondorengo belaunaldietan izan duen oihartzunak ematen digula iritzita, gaur orioarraren 6 kanturi egindako 8 berrirakurketa entzun ditugu Urpeko Bonbardan.
Hasi eta buka, antzera egin dugu, Joxeangel Irigarayk idatzi eta 1977ko “Zuberoa/Askatasunaren semeei” disko bikoitzean plazaratu zen “Bizkaia maite” kantuaren bi jazz bertsiorekin. Bata Hibai Etxebarria gernikarrak zuzenean emana, piano-kontrabaxu-bateria hirukote klasikoan. Bestea b...
#137 - Aurten joan dira (2024an zenduak)
urpekoBONBARDA #137
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 137. saioan, bukatzear den 2024 honetan zendu diren musikariei gorazarre egin diegu.
2024an kasik 800 musikari zendu dira munduan, weheartmusic atariaren arabera. Oso ospetsuak batzuk: Bob Marley & The Wailers taldeko kantari Aston Barrett “Family Man”, Mojo Nixon, Steve Albini ekoizle eta Shellac taldeko kidea, Benny Golson, Kris Kristofferson, One Direction taldeko Liam Payne, edo Quincy Jones, berbarako.
Gainontzekoen artean dago Toumani Diabate koraren maisua, uztailaren 19an eta 58 urte baino ez zituela zendua, saioa irekitzeko hautatu duguna. Gizonak sona handia zuen nazioartean, eta maki...
#136 - Mende erdikoak (2024an 50 urte)
urpekoBONBARDA #136
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 136. saioan, bukatzear den 2024 honetan 50 urte bete dituzten lanengan jarri dugu arreta.
Asko eta askotarikoak izan ziren 1974an plazaratu ziren diskoak ere, bikainak batzuk. Urpeko Bonbardak hamaika hautatu ditugu, mende erdi atzera egiten zen musikaren erakusgarri.
Etxetik hasita, Mikel Laboa zenak “Bat Hiru” plazaratu zuen, lan hirukoitza behar zuena, eta garaiko zentsuraren eraginez bikoitza baino izan zen zena. Eta duela gutxi musikagintzatik erretiroa iragarri duen Benito Lertxundi jaunak, “Oro laño mehe batek”; biek ala biek bakarkako lehen lan luzeak; tumatxa!<...
#135 - Eta ematea, hartzea (Durangoko Azoka 2024)
urpekoBONBARDA #135
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Durangoko Azokari erreparatu diogu gaurkoan, eta aurten bertan izango den musika eskaintza zabaletik hautaketa labur bat eginda, proposamen apal bat luzatu dugu.
“Hartzea ematea da” diosku Durangoko Azokak, eta zerrenda bat prestatu du streaming plataformetan bertan izango ditugun taldeen lan berriak ezagutu ahal ditzagun. Horretarako bide ezin aproposagoa da Badok ataria ere.
Ezohiko musika bidezidorrak ibiltzen dituzten artistekin hasi eta bukatu dugu saioa, Mikel Urretagoiena eta Idoia Hernandez Toledo “Hatxe”rekin. Lehena Lehena bateria jole ordiziarra da, Errabal j...
#134 - Beste bira bat munduari (Bidaian)
urpekoBONBARDA #134
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Lur planeta bezala, biraka ibiltzea atsegin dugu guk ere, eta Urpeko Bonbardan aspaldiko partez nagiak astindu eta bidaian atera gara, Willy Fogg bezala, Londresen hasi eta Londresen buka.
Shakti taldearekin hasi dugu abentura sonikoa. 70eko hamarkadan John Mclaghlin jazz gitarra jolearen bueltan eratutako taldeak, world music delakoaren aitzindariak, lau hamarkada zeramatzan lan berririk plazaratu gabe, iaz “This Moment” argitaratu zuen arte, indiako ahaireak dakartzana. Anatolian Ali Dogan Gonultas arkeologo eta tembur joleari egin diogu bisita, “Keyeyî” plazaratu baitu aurten.<...
#133 - Hemezortzigarren hizkia da Q (Quincy Jones)
urpekoBONBARDA #133Â
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
2024ko azaroaren 3an, 91 urte zituela, hil zen Quincy Jones omendu dugu saioan, Michael Jacksonen “Thriller” ekoitzi izanagatik mundu mailako ospea zuen gizona. Gaztetan tronpeta jo izan zuen jazz bandetan, eta zineman ere lan ugari egindakoa zen; Hollywoodek onartu zuen lehen konposatzaile beltza izan bide zen. 28 Grammy Sari irabazi zituen, big bandetan jazz eta swinga jotzen hasi eta pop, soul zein funk diskak ekoiztuta.
Hogeita hamar film ingururen soinu banda sortu zuen, “Ironside” telesailarena, berbarako. Konposatzaile gisa egindako lanetatik, eta aipat...
#132 - Udak eraman duena (2024an zuzenean)
urpekoBONBARDA #132Â
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Udan zuzenean entzundakoekin osatu dugu zerrenda, udazkenean sartu garen honetan. Apal samarra izan dugu 2024ko uda, maila pertsonalean, eta kontzertuei dagokionez. Baina gozatu galantak ere izan ditugu, nola ez, eta atzera begirakoan dakartzagu batzuk.
Oso jazz gutxi entzun dugu saioan baina, oso maite dugun Jazzaldiko ordezkari gisara, Marco Mezquida menorkarra hautatu dugu, zer eta Tornado egitasmoko kantu bat Xabier Leteren “Xalbadorren Heriotzean” kantuarekin nahastuz, Trinitate Plazako emanaldia zabaltzeko.
Euskal musikari dagokionean, musikari hasiberri bat eta eskarmentu handi...
#131 - Uztailean jazz (2024ko jaialdiak)
urpekoBONBARDA #131
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Urpeko Bonbardan izugarri gozatzen dugu udako jazz aroa, eta uztailean sartu berri garenez, aurten gure jaialditzarretan zuzenean izango ditugun artistekin osatu dugu saioa. Getxo eta Gasteizko Jazzaldietako ere izango gara, baina Donostiako Jazzaldiari erreparatuko diogu batez ere, hurbilena dugulako, zentzu guztietan.
Uztailaren 23tik 28ra izango da aurten Donostiako Jazzaldia, jaialditzarren jazz denboraldia itxiko duena. Bertan, badira urte batzuk Victoria Eugenia Antzokiko eguerdi parteko emanaldiak Jazzeñerentzako gordetzen direla, hau da, espainiar Estatuko jazz eszenaren erakusleiho izateko (X. E...
#130 - Hemen eta orain (EHZ)
urpekoBONBARDA #130
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
1996an sortua, Euskal Herrian egiten diren musika jaialditzarretan aitzindaria dugu Euskal Herria Zuzenean, uztailaren 1etik hurbilen dagoen asteburuan izaten dena. 2024 honetan, azken bost urtetan Irisarrik hartu duen festibala Amikuzeko Arberatzen izango da lehen aldiz, Baxe Nafarroan, ekainaren 28-29-30ean.
EHZn euskal musika da nagusi, aurten inoiz baino gehiago, baina izaten ditu nazioarteko taldeak ere, eta hauetako batzuk entzun ditugu. Saioa Cocanha bikotearen polifonia hipnotikoek ireki dute okzitanieraz kantatuz, eta Parisko Vox Low laukoteak itxi. Bien...
#129 - Ekainean rock (2024ko jaialdiak)
urpekoBONBARDA #129
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Gaurkoan eskola zaharreko rock doinuak dakartzagu Urpeko Bonbardara, Euskal Herriko jaialdi nagusienetako batzuk aitzakia hartuta; nagusiki Gasteizko Azkena Rock jaialdia, Bilboko Music Legends eta Andoaingo rock festibalaz gain. Azken hau, zorionez, doakoa!
Ekainaren 20tik 22ra izango da Azkena Rock jaialdia, ohi bezala Gasteizko Mendizabalan. Bertan jotzekoak direnetatik bost dira saiora ekarri ditugun artistak, Mavis Staples andrearekin hasita, ez alferrik datorren hilabetean 85 urte betetzekoa da.Â
Soinua gogortuta, aurtengo afixatik zirrara gehien eragiten digun Ty Segall grinatsua e...
#128 - 2023a euskaraz (Badok ataritik)
urpekoBONBARDA #128
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Azken urteetan egin izan duenez, honakoan ere urteko uzta laburtzeko bi zerrenda eskatu dizkie Badok atariak hamaika musika adituri, hamar diskorik onenak biltzen dituena, batetik, eta hamar kanturik onenekin osatua bestea. Guztira hogeitabi zerrenda agertu dituzte, beraz, iritzi-emaileen artean bi emakume eta bederatzi gipuzkoar direla.
Iaz, bistan denez, Ibil bedi boskote nafarraren “Goldea” izan da argitaratu direnetatik diskorik txundigarriena, hamar zerrendatan izan baita aipatua. Bertatik entzun dugu "Erreminarena", Amets Aranguren eta Ibai Osinagak idatzi ez duten bakarra, Eider Rodr...
#127 - 2023a emakumeak jazzean (laburpen bat)
urpekoBONBARDA #127
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
127. saioan jazz musikako iazko lanik azpimarragarrienetako batzuk dakartzagu, guzti-guztiak emakumeek onduak, 2023aren laburpen modura.
Kutsu esperimentaleko kantu batek ireki du saioa, Gia Margaret estatubatuarraren pianoarekin, eta antzeko moldean itxi, Martyna Basta poloniarraren “Slowly Forgettin, Barely Remembering” diskoko kantu batez.
Meshell Ndegeocello neo soul baxu jolea Brandee Youger jazz harpa jolearekin eta Jeff Parker jazz gitarra jolearekin elkartu da Blue Note zigiluan diskoa plazaratzeko. Eta Camae Ayewa poetak, aka Moor Mother, Irreversible Entanglements boskotea eratu zuen poli...
#126 - 2023a herri musiketan (laburpen bat)
urpekoBONBARDA #126
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Bidaia soniko bat egin dugu urtea ondo hasteko, eta Gabriela Martina suitzar yodel kantariarekin abiatu dugu saioa, Tirol partean. Asiara jo dugu gero, Indiako egungo musikaririk bikainenetako batzuk Charlton Lee biola joleak gidatzen duen Del Sol Quartet hari laukotearekin egin duten elkarlana ezagutzeko, "The Resonance Between", non Alam Khan jaunak saroda eta Arkun K. Verma jaunak sitarra jo duten. Eta hasi bezala bukatzeko, Enji mongoliar kantariarekin itxi dugu saioa; "Ulaan" du azken lana, iazko onenen zerrendetan jazz atalean ere aurki...
#125 - Herioaren abaroan (2023an zenduak)
urpekoBONBARDA #125
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
We Heart Music atariaren arabera, 800 inguru izan dira aurten ere zendu diren musikariak. Hauetako batzuk izan dute monografikoa gurean, eta entzungai dituzue beraiei eskainitako saioak: David Crosby folk musikariari eskainitako “Hippy hezigaitza”, Wayne Shorter jazz saxofoi jolearen omenezko “Joandakoa”, Tina Turner handiari buruzko “Perla beltza”, eta The Pogueseko kantari Shane McGowan zena ohoratzen duen “Hagin usteldun Gabonak”.
Baina saio oso bat izan ez dutenen artean ere badira oso maite ditugun musikariak, eta hauexek dakartzagu orain oroimenera.
Saioa jazza...
#124 - Hagin usteldun Gabonak (Shane McGowan gogoan)
urpekoBONBARDA #124
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Shane McGowanek 66 urte beteko lituzke Eguberri egunez, azaroaren 30ean zendu ez balitz. Londresen jaio eta irlandar diasporari buruzko kantuak folk harrotasunez eta punk izpirituz jo zituen gizonak merezi zuen Urpeko Bonbarda bat.
Hasi eta buka, Gabon ahaireak izan ditugu saioan. Shane McGowanek Nick Cave australiarrarekin grabatutako “What a Wonderful World” entzun dugu aurrena, Louis Armstrong jazz tronpeta joleak ezagutzera eman eta makina bat berrirakurketa izan dituena. Eta Kherau bilbotar folk taldeak eman dio bukaera saioari, akaso The Poguesen kant...